Hay 1011 invitados y ningún miembro en línea

LOGO mahai orokorra.orig

Gobernuak 1.974 lanpostu betetzeko LEPa aurkeztu du

Administrazioa 2023/10/23

Soldatak % 0,5 igoko dira eta atzerako eragina aplikatuko da

Gobernuak langileen estatutu berriari eta lanbide karrerari heltzeko konpromisoa hartu du

Nafarroako Gobernuak 2023rako LEParen eskaintza aurkeztu du Mahai Orokorrean: 1.974 lanpostu. Era berean, azaroko nominan soldaten % 0,5eko igoera aplikatuko da langile guztientzat, aurtengo urtarrilaren 1era arteko atzeraeraginarekin. Azkenik, Gobernuak plantillak aspalditik erreibindikatzen dituen gai batzuei heltzeko konpromisoa hartu du, hala nola langileen estatutu berri bat idaztea eta langile guztientzako lanbide karrera.

Joan den ostiralean egindako Mahai Orokorrean, Gobernuak 2023an bi lan eskaintza publiko egiteko proposamena aurkeztu du, bata espezifikoa, eta bestea ordezte-tasari dagokiona; guztira, 1.974 lanpostu. Horietatik 875 Administrazio Errorako izanen dira, 571 unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat, 12 NOPLOIrako eta 516 Osasunbiderako. Horixe da Mahaian ordezkaritza dugun sindikatuei aurkeztu diguten proposamena, eta astebeteko epea eman digute aztertzeko eta ekarpenak egiteko. Eskaintza horren behin betiko datuak biltzen ditugunean, jakinaraziko dizkizuegu.

Bestalde, langile guztientzako % 0,5eko soldata-igoeraren berri eman dute, KPIaren igoerari lotuta dagoena. Ordainketa hori azaroko nominan eginen da, 2023ko urtarrilaren 1era arteko atzeraeraginarekin. Ekonomiaren hazkundeari lotuta dagoen beste % 0,5eko igoera ere egon daiteke, baina datorren urtearen hasierara arte ez da jakinen aplikatuko diguten.

Funtzio Publikoko ordezkariek, gainera, jakinarazi dute zeintzuk izanen diren legegintzaldi honetako lehentasunak, gobernu akordioan jasotakoaren arabera. Gaur egungo Langileen Estatutuaren erreformari ekiteko konpromisoa hartu dute, eta, horrez gainera, honako gai hauek aipatu dituzte berariaz: lanbide karrera langile guztientzat zabaltzea, zerbitzu publikoak indartzea eta behin-behinekotasuna nabarmen murriztea. Bileran, hitz politak entzun ditugu, baina Gobernuaren jarrera positibo horretatik haratago doazen ekintza zehatzak eskatu ditugu. Zehazki, kronograma bat eskatu dugu, eta lantaldeak antolatzea egin beharreko lanari ekiteko.

LABen iritziz, positiboa da gai horiek jorratu nahi izatea, oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigulako plantillaren lan-baldintzak hobetzeko. Horregatik, prozesuak aurrera egin ahala, langile guztiak prozesuaren partaide egin nahi ditugu. Horretarako, batzarrak antolatuko ditugu gobernuaren proposamenak ezagutarazteko eta gure proposamenekin kontrastatzeko. Gainera, prozesu osoaren garapenaren berri emanen dizuegu.

Azkenik, 2024rako lan-egutegia aurkeztu digute, urteko ordu kopuru bera mantentzen duena. Oro har, eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Uztailaren 11n eta 12an lanaldia 5 ordukoa izanen da, eta 16 ordu eta 40 minutuko poltsa sortuko da langileentzat.

LABeko ordezkariok eskatu dugu lanaldia murrizteko formulak azter daitezela urratsez urrats langile guztientzat 4 laneguneko astera edo astean 30 orduko lanaldira iristeko.

El Gobierno propone sacar 1.974 plazas a OPE

Administrazioa 2023/10/23

Se incrementa el salario un 0,5% con carácter retroactivo

El Gobierno se compromete a abordar cuestiones como un nuevo Estatuto y la Carrera Profesional

El Gobierno de Navarra ha presentado en Mesa General su oferta de OPE para 2023 que contempla un total de 1.974 plazas. Asimismo, en la nómina de noviembre se reflejará un incremento del 0,5% de salarios para todo el personal con carácter retroactivo a 1 de enero de este año. Por último, se ha comprometido a abordar cuestiones que vienen siendo demandadas desde hace años por parte de la plantilla como la redacción de un nuevo Estatuto y la Carrera Profesional para todo el personal.

En la Mesa General celebrada el pasado viernes, el Gobierno presentó su propuesta de realizar dos OPEs en este 2023, una de carácter específico y otra de reposición, que suman un total de 1.974 plazas. De ellas 875 serían en Administración Núcleo, 571 en personal docente no universitario, 12 en el ISPLN y 516 en Osasunbidea. La propuesta fue entregada a los sindicatos con representación en la Mesa y se dio un plazo de una semana para estudiarla y realizar aportaciones. Cuando tengamos los datos definitivos los daremos a conocer a la plantilla.

En la misma Mesa General se dio cuenta del incremento salarial de 0,5% para todo el personal, ligado al incremento del IPC. El abono se realizará en la nómina de noviembre con carácter retroactivo a 1 de enero de 2023. Queda pendiente la subida de otro 0,5% que está ligado al crecimiento de la economía, que no podrá ser verificado hasta los primeros meses del año que viene.

Además, los representantes de Función Pública dieron a conocer cuáles serán las prioridades en esta legislatura, que son las que se recogen en el acuerdo de gobierno. Se comprometieron a acometer la reforma del actual Estatuto de Personal y mencionaron expresamente la implantación de la Carrera Profesional para todo el personal, el fortalecimiento de los servicios públicos y reducir drásticamente la temporalidad. En esa reunión escuchamos buenas palabras pero reclamamos hechos concretos que avalen la postura del Gobierno. En concreto, pedimos un cronograma y que se organicen ya los grupos de trabajo para acometer la tarea que tenemos que hacer.

Desde LAB, valoramos positivamente que se aborden estas cuestiones, porque nos parecen muy importantes para mejorar las condiciones laborales de la plantilla. Es por eso que en la medida en que se vaya avanzando en el proceso, queremos hacer partícipe a todo el personal en la toma de decisiones. Para ello, realizaremos asambleas para conocer sus propuestas y contrastar las que llevemos nosotras. Además, informaremos puntualmente del desarrollo de todo el proceso.

Por último se presentó el calendario laboral para 2024 que mantiene el mismo número de horas anuales. La jornada diaria con carácter general pasa a ser de 7 horas y 20 minutos. Se establece que los días 11 y 12 de julio se reducirá la jornada a 5 horas. Se generará una bolsa de 16 horas y 40 minutos para el personal.

Desde LAB, intervenimos para reclamar que se aborde una reducción para llegar a la jornada laboral de 4 días, 30 horas semanales o fórmulas similares para toda la plantilla.

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB