Hay 990 invitados y ningún miembro en línea

ADM Pablo Bretos El padrino

Pablo Bretosek Askatasun Sindikalaren Legea eta Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea urratzen ditu

PAGNA 2023/05/04

descargas de archivos.orig PDF INFOadm El padrino

San Jose Zentroko zuzendariak bere burua erretratatu zuen duela gutxi, LABeko ordezkari sindikal bat, prebentzioko delegatua ere badena, bilera batetik bota zuenean. Gure ordezkariak bilera horretara joateko eskubidea zuela jakinarazi zion, zentroko langilea delako, ordezkari sindikala eta prebentzioko ordezkaria delako; baina Pablo Bretosek bereari eutsi zion, eta esan zuen bera zela zuzendaria eta, gure delegatua joan arte, bilera ez zela hasiko.

San Jose Zentroko asteburuetako zaintzaileak, gatazka psikosozial bat dela kausa, egoera delikatu batean murgilduta zeuden, eta gure ordezkariaren presentzia eskatu zuten, ordezkari sindikala, prebentzioko ordezkaria eta zentro horretako langilea delako. Horregatik, bilera bat egin zen zaintzaileen koordinatzailearekin eta asteburuko zaintzaile guztiekin, barne-gatazkaren ondorioz, txanden eta arloaren egoera nolakoa zen jorratzeko.

Gure ordezkari sindikalak erabaki zuen bilerara joatea eta aldez aurretik lankideekin hitz egitea, egoera gertutik ezagutzeko. Horraino, dena ondo. Bileraren ordua iritsi zenean sortu zen arazoa. Hasi aurretik, partaide gehienak bertan zirela, zuzendariak esan zion ezin zela bilerara joan ordezkari sindikala zelako. Ez zen modurik izan zuzendariaren jarrera aldarazteko eta, langileen egoera konpon zedin bilera behar-beharrezkoa zenez, gure ordezkariak bilera uztea erabaki zuen.

LABek gertaera salatuko du. Ez dugu onartuko langileen eskubideak berriro urratzea. Pablo Bretosek egin zuena ez zen izan sindikatuko ordezkari eta langile baten eskubideen aurkako erasoa bakarrik. Oinarri-oinarrizko eskubide sindikalak urratu dira oraingoan, eta urraketa honek eragiten die beren ordezkariak askatasunez aukeratzen dituzten langile guztiei, hain zuzen ere, egoera delikatuetan aholkua eta laguntza eman diezaieten.

San Joseko zuzendariak hainbat marra gorri gainditu ditu, Askatasun Sindikalaren Legea eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea urratu dituelako.

Bere jokabideak erakusten du langile guztiak mespretxatzen dituen jarrera autoritarioa duela, baina, batez ere, erakusten du ez duela gaitasunik ulertzeko plantillaren eta zuzendaritza-organoen arteko lan-harremanak elkarrizketaren bidez egin behar direla, eta ez "hemen nik agintzen dut" jarreraren bidez.

Pablo Bretos vulnera la ley de Libertad Sindical y la Ley de Prevención de Riesgos

ANADP 2023/05/04

descargas de archivos.orig PDF INFOadm El padrino

El director del Centro San José se volvió a retratar recientemente al echar de una reunión a una representante sindical de LAB que es, además, delegada de prevención. Pese a que nuestra delegada le informó que tenía derecho a asistir a dicha reunión, tanto por ser trabajadora del centro como por ser delegada sindical y delegada de prevención, Pablo Bretos siguió en sus trece, llegando a verbalizar que él era el Director y que, mientras no se fuera, la reunión no empezaba.

El personal cuidador de fines de semana del Centro San José, tras un conflicto psicosocial, se vió envuelto en una situación en la que requirieron la presencia de nuestra delegada por ser representante sindical, ser delegada de prevención y trabajadora de ese centro. Por este motivo se celebró una reunión con la coordinadora de cuidadoras y todas y todos los cuidadores del fin de semana para tratar cambios de turnos y área debido a un conflicto interno.

Nuestra representante sindical decidió asistir a la reunión y previamente hablar con las compañeras para conocer de primera mano la situación. Hasta ahí, todo bien. El problema surgió cuando llegó la hora de la reunión. Antes de empezar, con la gran mayoría de asistentes presentes, el director dijo que no podía asistir a la reunión por ser representante sindical. No hubo manera de hacerle entrar en razón y como la reunión era absolutamente necesaria para intentar revertir la situación, nuestra delegada decidió abandonar la reunión.

LAB va a denunciar lo ocurrido. No vamos a permitir que se vuelvan a vulneran los derechos de las trabajadoras. Lo que hizo Pablo Bretos no fue solo un ataque a los derechos de una representante sindical y trabajadora del centro. Estamos ante una vulneración de los más elementales derechos sindicales que afectan a toda la plantilla que elige libremente a sus representantes precisamente para que les asesore y acompañe ante situaciones como las descritas.

El director de San José se ha saltado varias líneas rojas porque ha vulnerado la Ley de Libertad Sindical y la Ley de Prevención de riesgos laborales.

Su manera de actuar demuestra su talante autoritario que desprecia a toda la plantilla, pero sobre todo, demuestra su incompetencia para entender que las relaciones laborales entre la plantilla y los órganos de dirección deben transcurrir por cauces de diálogo y entendimiento y no por el "aquí mando yo" al que nos tiene acostumbradas.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB