twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK info prt 27.9.2021 txiki

Zer egin lanarekin zerikusia duen baja baten aurrean, hala aitortua ez bada?

Osasun laborala 2021/09/27

descargas de archivos.orig PDF Info PRT inprimatu eta zabaldu descargas de archivos.orig PDF INFO Nola jokatu lan istripu baten aurrean Badakigu medikuek ematen dizkiguten bajetako askok lanarekin lotura zuzena dutela, baina ez da beti aitortzen lanean dagoela jatorria (kontingentzia profesionala) eta gaixotasun arrunt gisa sailkatzen dira (kontingentzia arrunta). Horrek esan nahi du laneko ezbeharren zati handi bat (laneko istripuak eta gaixotasunak) ezkutuan geratzen dela, gaixotasun arruntagatiko baja gisa.

Horrek bi arazo eragiten ditu. Lehenik eta behin, langileari murrizketa ekonomikoa ekarri ohi dio, hitzarmen guztiek ez dituztelako % 100ean osatzen kontingentzia arruntengatiko bajak. Bigarrenik, jardueraren eta bajaren arteko erlazioa ezkutuan geratzen denez, enpresa ez dago behartuta ikertzera, prebenitzera edo neurri zuzentzaileak jartzera, halakorik gehiago gerta ez dadin.

Gainera, mutualitateek sistematikoki ukatu egiten dute kontingentzia profesionala, artatuak izatera joaten garenean; horregatik, erreklamazio bat aurkeztu behar dugu, gure desadostasuna azalduz, eta, ondoren, gure osasun-zentrora joan parte ematera.

Gure familia-medikuari jakinarazi beharko diogu zer gertatu zaigun lanean, eta programa informatikoan Lanak eragindako Patologia gisa (LEP) erregistratzeko eskatu, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutura (NOPLOI) abisu bat irits dadin eta bertatik gure kasua azter dezaten. Azterketa horri esker jakin daiteke zerk eragin duen, eta ezkutuko lan-ezbeharrak azaleratzen laguntzen du. Gainera, kalteen kausak identifikatzeak informazioa ematen du NOPLOIko laneko arriskuen prebentzioaren arloak behar bezala esku hartzeko.

Gure familia-medikuak ez badaki zer den LEP, zuzenean aurkez dezakegu instantzia bat NOPLOIn, gure kasua/egoera azter dezaten eskatzeko.

Gure esku dago laneko arriskuen jatorrian eragitea; zure ekimenarekin, laneko arriskuen prebentzioan parte hartu dezakezu. Garaiz jokatzea oso garrantzitsua da, kalteak handiagoak edo konponezinak izan aurretik. Zer edo zer behar baduzu, lagunduko dizugu. Guztion artean lor dezakegu.

LAB Soziokomunitario
Arga ibaia kalea 12-14 baxua. Arrotxapea. Iruñea
948 22 11 30
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

¿Qué hacer ante una baja relacionada con el trabajo pero no reconocida como tal?

Salud laboral 2021/09/27

descargas de archivos.orig PDF Info PRT imprime y difunde descargas de archivos.orig PDF INFO Cómo actuar ante un accidente laboral Sabemos que muchas de las bajas que nos dan los facultativos médicos tienen relación directa con el trabajo, aunque no siempre se reconoce su origen laboral (contingencia profesional) y son catalogados como enfermedad común (contingencia común). Ello implica que gran parte de la siniestralidad laboral (accidentes y enfermedades profesionales) queden ocultas como bajas por enfermedad común.

Esto provoca dos problemas derivados. El primero es que suele acarrear una merma económica a la persona trabajadora afectada, porque no todos los convenios complementan al 100% las bajas por contingencia común. En segundo lugar, al quedar oculta la relación de la actividad profesional con la baja, la empresa no está obligada a investigar, a prevenir ni a poner medidas correctoras para que no suceda más.

Además, las mutuas patronales suelen negar sistemáticamente la contingencia profesional cuando acudimos a que nos atiendan; por ello, debemos presentar una reclamación, mostrando nuestro desacuerdo, y, a continuación, acudir a nuestro centro de salud para dar parte.

Deberemos informar a nuestro médico/a de cabecera lo que nos ha sucedido en el trabajo y pedirle que lo registre en el programa informático como una Patología Relacionada con el Trabajo (PRT), para que llegue aviso al Instituto Salud Publica y Laboral de Navarra (ISPLN) y desde ahí puedan estudiar nuestro caso. Este análisis permite conocer las posibles causas que lo han originado y contribuye a aflorar la siniestralidad laboral oculta. Además, la identificación de las causas de los daños proporciona información para una correcta intervención desde el área de prevención de riesgos laborales del ISPLN.

Si nuestro médico/a de cabecera desconoce qué es el PRT, podemos presentar directamente una instancia en el ISPLN solicitando que estudien nuestro caso/ situación.

Actuar en el origen de los riesgos laborales está en nuestra mano, con tu iniciativa puedes colaborar en la prevención de riesgos laborales. Actuar a tiempo es muy importante, antes de que los daños sean mayores o irreparables. Si necesitas ayuda, podemos ayudarte. Entre todos/as podemos conseguirlo.

LAB Soziokomunitario
Calle río Arga 12-14 bajo. Rotxapea. Iruñea
948 22 11 30
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.