twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK ehs erasoak publifikazioa

Prekarietatea: Nahikoa da! STOP erasoei! Publifikazioa!

Esku-hartze soziala 2021/06/09

Azken aste hauetan, Nafarroako Gobernuak pribatizatutako eta azpikontratatutako adingabeentzako hainbat zentrotan, larritasun handiko hainbat gertakari gertatzen ari dira, langile eta erabiltzaileentzako bizi-arriskuko gertaerak.

Gertakari larriak izan ziren: bi langile ia bota zituzten eskaileretan behera , gela batean sutea, adingabeen arteko liskarrak tresna ebakitzaileekin, eta, azkenik, segurtasuneko langileen aurkako eraso bat; eraso horren ondorioz, langile batek orkatila, tibia eta peronea hautsita zituen, eta beste langile batek ubelduak eta arnasa hartzeko zailtasunak izan zituen, zapalduta eduki zutelako. Gure elkartasunik handiena baldintzarik txarrenetan onena ematen ari diren pertsona horientzat.

Kasu horiek ez dira isolatuak, ez. Egiturazko prekarietate-egoera luze baten ondorioa baino ez dira, funtsezko gizarte-zerbitzuen pribatizazioak eragindakoa: zuzeneko arretako langileen eta segurtasuneko langileen ratio baxua (halakorik dagoenean); enpresetako eta Administrazioko balorazio-langileen ratio baxua; soldata txikiak, aldaketa arbitrarioak titulazioen eskakizunetan, eraso fisikoak eta hitzezkoak, lan-arriskuen eta neurri zuzentzaileen prebentzio falta; mehatxuak eta aldi baterako kontratazio ilegala, abusuzkoa eta justifikaziorik gabea; zerbitzuen kontrol publikorik ez eta aurreikuspenik, baliabiderik, plangintzarik eta gardentasunik ere ez; sindikatuetako ordezkariei informaziorik ez ematea, lidergoa duten postuetan eta aginte-kateetan kalitate eskasa, Gobernuari informazioa ezkutatzea, …

Zer egingo du Nafarroako Gobernuak egoera honen aurrean? Errotik konponduko al du arazo hori, inoiz esku pribatuetan egon behar ez zuten zerbitzu horiek guztiak publiko eginez? Eta zerbitzuak publifikatzen diren bitartean, ezarriko al ditu enpresa horiek kontrolatzeko mekanismorik? Bermatuko al du langileak eta erabiltzaileak bizirik iraunen dutela? Hartuko al ditu neurriak langileen eskubideak sistematikoki urratzen dituzten enpresa horien aurka? Zergatik ez dute sekula ondoriorik izaten enpresa horiek?

Zer gehiago gertatu behar da neurriak hartzeko? LABen ustez, premiazkoa da arazo horri behingoz heltzea, arazoaren errora joatea, funtsezko gizarte-zerbitzu horiek publifikatzea eta , behin betikoz, zerbitzu horiek azpikontratatzeko aukera debekatzea.

Basta de precariedad ¡Stop agresiones! ¡Publificación ya!

Intervención social 2021/06/09

Estas últimas semanas estamos asistiendo a varios sucesos de extremada gravedad, de peligro vital para personas trabajadoras y usuarias, en diferentes centros de menores privatizados y subcontratados por Gobierno de Navarra.

Sucesos tan graves como dos trabajadoras a punto de ser arrojadas por las escaleras, el incendio de una habitación, peleas con elementos cortantes entre menores, y por último una agresión contra personal de seguridad que derivó en uno de los trabajadores con el tobillo, tibia y peroné rotos y otro trabajador con magulladuras y dificultades respiratorias por aplastamiento. Nuestra mayor solidaridad para estas personas que están dando lo mejor de sí en las peores condiciones.

Estos casos no son aislados, son solo la punta del iceberg de una situación de precariedad estructural, continuada y provocada por la privatización de servicios sociales esenciales: bajo ratio de personal de atención directa y de personal de seguridad (cuando lo hay), de personal de valoración en las empresas y también en la Administración, bajos salarios, cambios arbitrarios en la exigencia de titulaciones, agresiones físicas y verbales, falta de prevención de riesgos laborales y de medidas correctoras, amenazas y vejaciones, contratación temporal ilegal, abusiva e injustificada, falta de control público de estos servicios, falta de previsión, de recursos, de planificación y de transparencia, falta de información a la representación sindical, escasa calidad de liderazgo de los puestos y cadenas de mando, ocultación de información al Gobierno de Navarra...

¿Qué va a hacer el Gobierno de Navarra ante esta situación? ¿Va a remediar de raíz esta problemática publificando todos estos servicios que nunca debieron caer en manos privadas? Y mientras se publifican los servicios, ¿Va a implementar mecanismos para controlar a estas empresas? ¿Va a garantizar la vida de las personas trabajadoras y de las usuarias? ¿Se van a tomar medidas contra estas empresas que vulneran los derechos de las plantillas sistemáticamente? ¿Por qué estas empresas siempre caen de pie y nunca les pasa nada?

¿Qué más tiene que pasar para que se tomen medidas? Desde LAB consideramos urgente que se aborde de una vez por todas este problema, que se vaya a la raíz del problema, se publifiquen estos servicios sociales esenciales y se prohíba de una vez por todas su posible subcontratación.