Hay 1121 invitados y ningún miembro en línea

twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
convenio de intervención social de Navarra

Dagoeneko argitaratu da esku-hartze sozialeko hitzarmena Nafarroako Aldizkari Ofizialean

Esku-hartze soziala 2021/04/24

Apirilaren 6an argitaratu zen Nafarroako ekintza eta esku-hartze ozialerako lehen hitzarmena. Bost urteko lanaren ondoren, ahalegin eta borroka kolektibo handi baten emaitza jaso dugu. Horri buruzko kontsulta asko jasotzen ari gara, eta espero dugu info honen bidez erantzutea.

Non aurki dezaket hitzarmen berria?
Hitzarmen berria NAOn argitaratuta dago esteka honetan. Hitzarmen berria maketatzen eta inprimatzen ari gara, lantokietan eta langileen eskura jartzeko.

Hitzarmena NAOn argitaratzen denetik aplikatu behar al da?
Bai, baina ez osorik. Hitzarmena argitaratzen den egunetik (apirilaren 6tik) aurrera jarriko da indarrean. Eragin orokorra izango du eta sektore osoan nahitaez bete beharrekoa; aurreko hitzarmenak ordeztuko ditu, bai enpresenak, bai estatuko sektoreetakoak -esku-hartze sozialekoak, eta adingabeak babestu eta erreformatzekoak-. Data horretatik aurrera hasi dira gai nagusiak ezartzen (1.680 orduko lanaldia, ordaindutako baimenak, eszedentziak, etab.). Beste atal batzuk uztailaren 1etik aurrera hasiko dira ezartzen.

Zein dira oraindik aplikatu behar ez diren atal horiek?
Ekonomia -eta soldata- gaiei buruzkoak dira, IV. tituluko IV. kapituluan (ordainsarien egitura) (23.-27. orrialdeak, 32.-38. artikuluak) eta II. eranskinean (55. orrialdeko soldata-taulak) jasotakoak.

Eta bitartean zer aplikatzen ari zaigu?
Aurreko paragrafoan aipatutako artikuluak indarrean jarri eta aplikatzen hasten ez diren bitartean, orain arte aplikatzen zaiguna ezarri behar zaigu. Hau da, uztailaren 1era arte, hitzarmen berriaren 32. artikulutik 38. artikulura bitartean jasotako gai guztiak gure hitzarmen zaharrak horri buruz zioenaren arabera arautuko dira.

Zergatik ez zaizkigu aplikatzen apirilaren 6tik aurrera ekonomia eta soldatari buruzko edukiak?
Hitzarmenak hobekuntza nabarmenak ditu aurreko lan-baldintzekin alderatuta. Sektorearen zati handi bat administrazio ezberdinen pleguekin lotuta dago, batez ere Nafarroako Gobernuarenekin. Horregatik erabaki genuen 6 hilabeteko epea ematea (urtarrila-ekaina) plegu berriak argitaratzeko eta, horrela, egokitzapen ekonomiko ordenatua egin ahal izateko.

Ya se ha publicado el convenio de intervención social en el Boletín Oficial de Navarra

Intervención social 2021/04/24

El pasado 6 de abril se publicó el primer convenio de acción e intervención social de Navarra. Tras 5 años de trabajo tenemos el resultado de un gran esfuerzo y lucha colectiva. Estamos recibiendo muchas consultas al respecto, esperamos poder resolverlas con este info.

¿Dónde puedo encontrar el nuevo convenio?
El nuevo convenio está publicado en el BON en este enlace. Estamos en proceso de maquetación e impresión del nuevo convenio para ponerlo a disposición de las plantillas y los centros de trabajo.

¿Se debe aplicar el convenio desde su publicación en el BON?
Sí, pero no íntegramente. El convenio entra en vigor desde la fecha de su publicación (6 de abril), es de eficacia general, obligado cumplimiento en todo el sector y pasa a sustituir a los convenios preexistentes, tanto de empresa como sectoriales estatales de intervención social y protección y reforma de menores. A partir de esa fecha empiezan a aplicarse la mayoría de las materias (la jornada de 1.680 horas, los permisos retribuidos, excedencias, etc.). Otros contenidos comienzan a aplicarse a partir del 1 de julio.

¿Cuáles son esas materias que todavía no se tienen que aplicar?
Se trata de las relacionadas con asuntos económico-salariales, recogidas en el capítulo IV (estructura retributiva) del Título IV, (páginas 23 a 27, artículos 32 a 38) y el Anexo II (tablas salariales de la página 55).

¿Y mientras tanto qué se nos aplica?
Mientras no entren en vigor y empiecen a aplicarse los artículos enunciados en el párrafo anterior, se nos tiene que aplicar lo que se nos venía aplicando. Es decir, hasta el 1 de julio, todas las materias recogidas en los artículos 32 a 38 del nuevo convenio se rigen por lo que decía nuestro antiguo convenio a ese respecto.

¿Por qué no se nos empiezan a aplicar los contenidos económico-salariales desde el 6 de abril?
El convenio contiene mejoras sustanciales respecto a las condiciones laborales anteriores. Gran parte del sector se encuentra vinculado a pliegos de distintas administraciones, sobre todo del Gobierno de Navarra. Por ello, acordamos dar un plazo de 6 meses (enero- junio) para que se publicasen los nuevos pliegos y así poder realizar una adaptación económica ordenada.

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB