twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK 2021.1.22 greba26 txiki

LABek ez du urtarrilaren 26ko greba babesten, ELAk ez baititu kontuan hartu ez gainerako sindikatuak, ez langileak

Soziokomunitario 2021/01/22

descargas de archivos.orig PDF INFO Ohar horren bidez, LABek bere iritzia eman nahi du ELAk urtarrilaren 26rako deitu duen grebaren inguruan. LABek ez du greba hori babesten, bi arrazoi nagusirengatik.

Lehenik eta behin, uste dugu sektore horietan pairatzen dugun egoera larriak (azpikontratazioa, prekarietatea, ratio handiak, langile falta, COVIDaren kudeaketa txarra) eskatzen duela sindikatuok ahaleginak egitea helburu eta dinamika bateratuak adosteko. Eta hori da azken asteetan LAB egiten saiatzen ari dena. Izan ere, bilera bat egin dugu ELArekin horri buruz hitz egiteko. Baina, tamalez, ELAk nahiago izan du bere aldetik joan. Legitimoa da, zalantzarik gabe, baina gure ustez akats larria da.

Bigarrenik ‒eta hau larriagoa iruditzen zaigu‒, ELAk ez ditu sektore horietako langileak kontuan hartu. Ez du batzarrik proposatu informazioa emateko eta langileen iritzia jasotzeko. Gure iritziz, greba bat seriotasunez egin behar da, lantokiz lantoki, batzarrak eginez, proposamenak azalduz eta iritziak bilduz. ELAk ez du horrelakorik planteatu: greba hau kanpora begira proposatu dute, parte-hartzerik gabe, benetako oinarririk gabe, ahalduntze eta borroka prozesurik gabe. Ildo horretan, uste dugu esku-hartze sozialaren sektorearen borroka arrakastatsua dela jarraitu beharreko eredua, non Nafarroako lehen hitzarmen sektoriala eta lan-baldintzetan aurrerapen ikusgarri bat lortu den (gogorarazi beharra dago, bide batez, ELAk ez zuela parte hartu).

Bi arrazoi nagusi horiek direla eta, LABek ez du parte hartuko hilaren 26ko greban. Hala ere, zaintza-sistema duin baten alde borrokatzeko prest dauden sindikatu guztien artean mobilizazioak adosteko beharra azpimarratzen jarraituko dugu. Berandu baino lehen posible izatea espero dugu.

LAB no apoya la huelga del 26 de enero, ya que ELA no ha contado ni con el resto de sindicatos ni con las trabajadoras

Soziocomunitario 2021/01/22

descargas de archivos.orig PDF INFO Mediante esta nota, LAB hace pública su postura respecto a la huelga que ELA ha convocado para este martes 26 de enero en varios sectores relacionados con los cuidados. LAB no apoya dicha huelga por dos motivos principales.

En primer lugar, consideramos que la grave situación que sufrimos en estos sectores (subcontratación, precariedad, ratios elevados, falta de personal, mala gestión del COVID) exige que los sindicatos hagamos un esfuerzo por acordar objetivos y dinámicas conjuntas. Eso es lo que está intentando hacer LAB con todos los sindicatos durante las últimas semanas. De hecho, hemos mantenido una reunión con ELA para hablar de ello. Pero lamentablemente ELA ha preferido ir por su lado. Sin duda es legítimo, pero en nuestra opinión es un grave error.

En segundo lugar, y lo que nos parece más grave, ELA no ha contado tampoco con las trabajadoras y trabajadores de estos sectores. No ha planteado asambleas para informar y recabar la opinión de las plantillas. LAB considera que una huelga se debe trabajar con seriedad, centro a centro, haciendo asambleas, explicando las propuestas, recabando opiniones. ELA no ha planteado nada de eso: la suya es una huelga de cara a la galería, sin participación, sin base real, sin proceso de empoderamiento y lucha. En este sentido, consideramos que la exitosa lucha de intervención social, donde se ha logrado el primer convenio sectorial de Navarra y un avance espectacular en las condiciones laborales (y donde, por cierto, ELA decidió no participar) es un ejemplo a seguir.

Estas son las dos principales razones por las que LAB no participará en la huelga del día 26. No obstante, vamos a seguir insistiendo en la necesidad de acordar movilizaciones entre todos aquellos sindicatos dispuestos a luchar por un sistema de cuidados digno. Esperamos que más pronto que tarde sea posible.