twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK EHS 2020.11.13

ANEIS patronalak ez du negoziazioa desblokeatu, nahiz eta Nafarroako Gobernuak hitzarmenerako finantzaketa handiagoa iragarri

Esku-Hartze Soziala 2020/11/13

descargas de archivos.orig Kartel orokorra GREBA descargas de archivos.orig Iruñeko kartela descargas de archivos.orig Tuterako kartela descargas de archivos.orig Ikasleen zutabeko kartela  Gaur goizean egindako bileran, Nafarroako Gobernuak iragarri du 2021erako diru partida handitu egingo duela. Datu gehiago eman ez badute ere, a priori albiste ona da. Kontuan hartzen badugu Gobernuak duela gutxi iragarri zuela hasierako partida bat, zeinaren bidez posible izanen baita, gutxenez, Estatuko esku-hartze sozialerako hitzarmeneko soldata-taulak hemen ere aplikatzea, oraingo aurrekontu-igoera honek hobekuntza gehiago ekarriko lituzke 2021erako.

ANEISek, baina, uztaileko proposamenetik ez mugitzea erabaki du, eta finantzaketarik ez zegoenean kokatzen zen leku berean segitzen du. Esaten dute ez diotela uko egiten mugitzeari, diru gehiago izanez gero. Baina Gobernuaren idatzizko konpromisoa nahi dute, plantillei erakusteko. Baina noiz mugituko dira haiek? Justifikaziorik gabeko eskakizunekin jarraituko dute? Zein izango da hurrengo aitzakia?

LABetik ANEIS patronalari eskatu diogu negoziazioa desblokeatzeko eta proposamen berri bat egiteko, kontuan hartuta uztaileko egoera erabat aldatu dela. Izan ere, orain badago finantzaketa. Gainera, ANEISen puntu askok, justifikatu gabeko eskakizun batzuek, ez dute zerikusirik finantzazio faltarekin. Erretira itzazue eskakizun lotsagarri horiek! Onartezina iruditzen zaigu patronala hartzen ari den jarrera, hitzarmena sinatzea beharrik gabe atzeratzen ari baita, bere interes pribatuak gizartearen, gizarte-zerbitzuen, erabiltzaileen eta plantillen interes orokorren aurretik jarriz.

Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da astearterako iragarrita dagoen 24 orduko grebarekin aurrera jarraitzea. Aurreikusitako mobilizazioak honako hauek dira:
Iruña:
• Piketeak goizeko 8:30etik aurrera lantoki guztietan.
• 11:20an, Hezitzaileen eskolako ikasleen zutabea, San Frantzisko plazatik hasi eta 12:00etako manifestazioa hasiko den lekura arte.
• 12:00etan, manifestazioa Eskubide Sozialetako Departamentutik abiatuta, González Tablas kalean.
• 18:00etan, manifestazioa Nafarroako Parlamentutik abiatuta.
Tutera:
• Piketeak 10:30ean, Gayarre kaleko Gizarte Zerbitzuen Zentrotik abiatuta.
• 18:30ean, manifestazioa Etxerik Gabeko Pertsonen Zentrotik abiatuta (Miguel Eza kalea).

Esku-hartze sozialaren sektoreko plantillak erakusten ari zareten duintasuna izugarria da: hitzarmen duin bat lortzeko indar geldiezina. Hitzarmena laster sinatzeko baldintza garrantzitsuak lortzen ari gara, baina aurrera jarraitu egin behar dugu. Ez gaitezen fidatu, patronalak bere eskakizunei eusten baitie eta oraindik ez baitigu proposamen berririk egin. Denok batera, hitzarmen duin bat lortuko dugu. Kaleetan ikusiko dugu elkar. Animo!

La patronal ANEIS no desbloquea la negociación pese a que Gobierno de Navarra anuncia más financiación para el convenio

Intervención social 2020/11/13

descargas de archivos.orig Cartel general HUELGA descargas de archivos.orig Cartel Pamplona descargas de archivos.orig Cartel Tudela descargas de archivos.orig Cartel columna estudiantes En la reunión de negociación celebrada esta mañana Gobierno de Navarra ha anunciado que va a incrementar la partida para el año 2021. Aunque no han podido concretar y aportar más datos, es a priori, una buena noticia. Si tenemos en cuenta que Gobierno ya anunció una partida inicial con la que sería posible implementar, al menos, las tablas salariales del convenio estatal de intervención social estatal, este aumento presupuestario facilitaría más mejoras para el 2021.

ANEIS por su parte insiste todavía en no moverse de su propuesta de julio, cuando no existía financiación alguna. Han dicho que no se niegan a moverse en el caso de que haya más dinero. Quieren el compromiso de Gobierno por escrito, para enseñárselo a las plantillas, pero ¿ellos cuándo se van a mover? ¿van a seguir con sus exigencias injustificadas? ¿cuál será la próxima excusa?

LAB hemos reclamado a la patronal ANEIS que desbloqueen la negociación, que realicen una nueva propuesta en vista de que la situación de julio ha cambiado radicalmente, puesto que ahora ya hay financiación y de que muchos puntos de ANEIS, algunas de las exigencias injustificadas, no tienen nada que ver con la falta de financiación, ¡que las retiren ya! Nos parece inadmisible la actitud que está tomando la patronal, retardando innecesariamente la firma del convenio, priorizando sus intereses privados frente a los intereses generales de la sociedad, los servicios sociales, las personas usuarias y las plantillas.

Por ello, es más necesario que nunca seguir adelante con la huelga de 24 horas prevista para este martes. Las movilizaciones previstas son las siguientes:
Pamplona:
• Piketes desde las 8:30h de la mañana por todos los centros de trabajo.
• 11:20h columna de estudiantes de la escuela de educadoras, desde la plaza de San Francisco hasta la manifestación de las 12:00h.
• 12:00h manifestación desde la Consejería de Derechos Sociales en la calle González Tablas.
• 18:00h manifestación desde el Parlamento de Navarra.
Tudela:
• Piketes a las 10:30h desde el Centro de Servicios Sociales de la calle Gayarre
• 18:30h manifestación desde el Centro de Personas Sin Hogar de la calle Miguel Eza.

La dignidad que estáis demostrando las plantillas del sector de intervención social es enorme, una fuerza imparable para conseguir un convenio digno, estamos consiguiendo crear condiciones importantes para una próxima firma del convenio, pero tenemos que seguir, no nos confiemos porque la patronal insiste en sus exigencias y todavía no nos ha hecho una nueva propuesta. Todos y todas juntas conseguiremos un convenio digno, nos vemos en las calles. ¡Ánimo!