twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK ehs 2020.11.6 txiki

Borrokan jarraitzen dugu hitzamen duin baten alde

Esku-Hartze Soziala 2020/11/06

descargas de archivos.orig Azaroak 17ko greba kartela Hitzarmen honen negoziazio prozesuan zehar esku-hartze sozialaren arloko plantillak egiten ari zareten ahalegina eta konpromisoa nabarmendu eta eskertu nahi dizuegu. Bereziki azpimarratu nahi dugu urriaren 24ko eta 29ko manifestazioetan eta lanuzteetan kalera atera zineten guztien jarrera, bai eta gutxieneko zerbitzuetan izateagatik lanuztean parte hartzerik izan ez zenuten guztiena ere. Urrats handia eman da: Nafarroako esku-hartze sozialaren historiako lehen lanuzteak izan dira.

Lanuzte eta mobilizazio horien helburua izan zen hitzarmen duin bat lortzea eta negoziazioaren blokeoa salatzea. Blokeo bikoitza: batetik, Gobernuak dirurik jarri nahi ez zuelako, eta, bestetik, ANEIS patronalaren justifikaziorik gabeko eskakizunengatik.

Nafarroako Gobernuak dagoeneko jakinarazi du lehen hitzarmen kolektiboa finantzatuko duela. Zenbakiak egin behar ditugu, baina pozik hartu dugu albistea. Gure ustez, finantzaketa-bidea bideratua dago. Hala ere, ANEIS patronala tematua dago bere proposamenarekin, deus ere aldatu gabe, azken negoziazio bileran eta agirian ikusi genuen bezala.

Beharrezkoa iruditzen zaigu langile guztiei gogoraraztea ANEISen proposamen hau sindikatuek uztailaren 1eko negoziazio-bileran aho batez egindako eskaeraren ondorioa dela, Gobernuak hitzarmena finantzatzeko iturria itxita zegoenean egina. Egun hartan, ANEISi eskatu genion proposamen bat egin zezala patronalak Nafarroako Gobernuaren finantzaketarik gabe eskain zezakeenaren arabera. Bada, proposamen hori uztailaren 22an helarazi ziguten, eta gaur egun mantentzen duten eskaintza bera da, panorama erabat aldatu bada ere. Zertara jolasten ari zarete?

ANEISek argudiatzen zuen Gobernua zela errudun nagusia, hitzarmena finantzatzen ez zuelako, eta horregatik egiten zituela eskakizun horiek (nahitaezko arbitrajea, plegu berrietatik aurrera aplikatzea eta salatu ditugun justifikatu gabeko gainerako eskakizunak), sindikatuen aldarrikapenei kasu egiteko finantzaketarik ez zegoelako. Hala ere, orain ikusi dugu dena aitzakia bat besterik ez zela. Gobernuak finantzazioa, lizitazio berriak eta esleipenak iragarri ditu 2021eko uztailetik aurrera, baina ANEISek bere proposamen duingabearekin jarraitzen du. Zergatik?

Patronalaren proposamenak ez dio erantzunik ematen oinarri-oinarrian dagoen eskakizunari: esku-hartze sozialerako eraginkortasun orokorreko hitzarmen bat izatea. Azken finean, horretarako balio dute hitzarmenek: alde guztiei betebeharrak ezartzeko, ez bakarrik langileei. Hitzarmena noiz, nola eta nori aplikatzen zaien kanpoko agenteen esku segitzea nahi dute. Gainera, ANEISen proposamenarekin, hitzarmena inoiz aplikatuko ez zaien zerbitzuak egongo dira: Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zerbitzua, Xilemak kudeatua, eta Adingabeen Harrera Zentroa, Ilundainek kudeatua. Hau ez da hitzarmen bat.

Gure analisia egokia zen. Hori ezin zen sinatu, eta oraindik ezin da sinatu. ANEISen proposamena sinatu izan bagenu, ez genukeen lortuko Nafarroako Gobernuak hitzarmena finantzatzea, diru hori ez litzateke existituko. Oso argi daukagu salaketa publikoari eta gizarte-mobilizazioari esker baldintzak sortzen ari garela prekarietate-egoera iraultzeko eta hitzarmen duin bat lortzeko.

ANEISek hitzarmen bat nahi du bere behar partikularretarako, baina behar horiek ez dira kudeatzen dituzten funtsezko zerbitzu publikoen beharrak, ez plantillenak, ez erabiltzaileenak. Horrela daude zerbitzuak, horrela gaude profesionalak eta erabiltzaileak, eta, bestela, galde dezatela. Azken hamarkadetan izandako etekinak erabiltzen dituzte "Zerbitzu sozial pribatizatuen merkatuan" hobeki kokatzeko eta hobeki lehiatzeko. Diru publiko hori langileei lapurtu digute, eta haietako batzuen soldatak igotzeko erabili dute. Eta gero demagogoak deitzen digute. Bakoitzak bere ondorioak atera behar ditu. ANEISek hitzarmen hau bere interesetarako nahi du, hobeki kokatuta jarraitzeko, bere kortijo partikularraren jabe izanik. ANEISekoak, jarrera horrekin, gizarte-arloaren jauntxoak baino ez dira.

Konponbidea sinplea da. Ez dugu beste munduko ezer eskatzen, ez dugu ANEISek proposatzen duen esperimenturik nahi. Araba, Gipuzkoa edo Bizkaikoaren moduko hitzarmen bat eskatzen dugu. Esaten zuten ezinezkoa zela, hemen Gobernuak finantzatzen ez zuelako. Orain, ordea, badugu finantzazioa. Has gaitezen negoziatzen. Sektorerako hitzarmen bat behar dugu, txeke zuririk gabe (ez da baldintza ekonomiko bakar bat ere aplikatuko plegu berriak egin arte), ez eta barra librerik ere enpresentzat (enpresa batek ere ez du ezer aplikatuko, nahiz eta horretarako gaitasuna izan gaur egun). Onartuko dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan egin zen bezala, borondatezko arbitrajedun akordio iragankorrak egitea behar duten enpresentzat, kontratu publiko berriak indarrean sartu arte.

ANEIS ez da arrazoibidean sartzen, dena nahi dute. Gobernuari eskatzen diogu kontuan har dezala nolako enpresekin ari den azpikontratatzen. Izan ere, gaur egun, haiek dira blokeo honen erantzule bakarrak.

Hori dela eta, halako bidegabekeriei erantzuteko, azaroaren 17an 24 orduko greba deitu beste erremediorik ez dugu. Egun horretan, manifestazioak egingo ditugu eguerdiko 12: 00etan eta arratsaldeko 18: 00etan. ANEISek ezin digu lapurtu gure lan-baldintzak duinduta ikusteko daukagun ilusioa eta borondatea. Denok kalera!

Langileendako asanblada informatiboak: Azaroak 11, asteazkena. ZOOM
10:00tan: https://us02web.zoom.us/j/86554016245
17:00tan: https://us02web.zoom.us/j/86295568670

Seguimos en lucha por un convenio digno

Intervención social 2020/11/06

descargas de archivos.orig Cartel Huelga 17 noviembre Queremos poner en valor y agradecer el esfuerzo y compromiso que las plantillas de intervención social estáis realizando durante la negociación de este convenio, haciendo especial hincapié en las personas que salisteis a la calle el pasado 24 y 29 de octubre en las distintas manifestaciones y paros, así como quienes no pudisteis parar al ser servicio mínimo. El paso dado ha sido enorme: los primeros paros en la historia de la intervención social en Navarra.

Paros y movilizaciones convocados por un convenio digno, contra el bloqueo en la negociación, provocado, por un lado, porque el Gobierno no quería poner dinero, y por otro, por las exigencias injustificadas de la patronal ANEIS.

El Gobierno de Navarra ya ha informado que va a financiar este primer convenio colectivo. Tenemos que hacer números, pero acogemos con satisfacción esta noticia. La vía de la financiación entendemos que está encauzada. Sin embargo, la patronal ANEIS sigue empecinada en que se firme su propuesta, tal y como lo exigieron en la última reunión de negociación y en su último comunicado.

Nos parece interesante recordar a todas las plantillas que esta propuesta de ANEIS surgió de la petición unánime de la parte social en la reunión de negociación del 1 de julio, cuando el grifo de la financiación del convenio por parte de Gobierno estaba cerrado. Ese día solicitamos a ANEIS que hiciesen una propuesta en base a lo que la patronal podía ofrecer sin financiación del Gobierno de Navarra. Pues bien, esa propuesta nos la trasladaron el 22 de julio y es la misma oferta que sigue hoy en día vigente, cuando el panorama ha cambiado radicalmente. ¿A qué están jugando?

ANEIS argumentaba que la culpa de todo era del Gobierno, porque no financiaba, y que por eso realizaba esas exigencias (arbitraje obligatorio, aplicación desde nuevos pliegos y las demás exigencias injustificadas que venimos denunciando), porque no había financiación para responder positivamente a las reivindicaciones de los sindicatos. Sin embargo, vemos que todo era una excusa. Ahora que el Gobierno anuncia financiación, nuevas licitaciones y adjudicaciones a partir, presumiblemente, de julio de 2021, ANEIS sigue con su indigna propuesta. ¿Por qué?

La propuesta de la patronal sigue sin dar respuesta a algo tan simple como que haya un convenio de eficacia general para intervención social, que es para lo que sirven los convenios: para generar obligaciones a las partes, no solo a las plantillas. Quieren que siga dependiendo de agentes externos cuándo, cómo y a quiénse aplique el convenio. Además, con la propuesta de ANEIS habrá servicios a los que nunca se va a aplicar el convenio: Servicio de Atención a Mujeres Víctimas de Violencia de Género, gestionado por Xilema, y el COA de Menores, gestionado por Ilundain. Esto no es un convenio.

Nuestro análisis era acertado. Eso no se podía firmar, y todavía no se puede firmar. Si hubiésemos firmado la propuesta de ANEIS, no habríamos conseguido que el Gobierno de Navarra financiase el convenio, ese dinero no existiría. Tenemos muy claro que es gracias a la denuncia pública y la movilización social que estamos articulando, por lo que estamos generando condiciones para revertir la situación de precariedad y lograr un convenio digno.

ANEIS quiere un convenio para sus necesidades particulares, que no son las necesidades ni de los servicios públicos esenciales que gestionan, ni de las plantillas, ni de las personas usuarias. Así están los servicios, así estamos los profesionales y usuarios, y, si no, que pregunten. Décadas de beneficios que utilizan ahora para situarse y competir mejor en el “mercado de los servicios sociales privatizados”, dinero público que nos han robado a las plantillas, para algunos de ellos subirse el sueldo. Y luego nos llaman demagogos. Cada uno/a que saque sus propias conclusiones. ANEIS quiere este convenio para sus propios intereses, para seguir mejor posicionados aun, siendo dueños de su cortijo particular. ANEIS con su actitud no demuestran ser más que los terratenientes de lo social.

La solución es simple. No pedimos nada del otro mundo, no queremos experimentos como propone ANEIS, exigimos un convenio al estilo de Araba, Gipuzkoa o Bizkaia. Decían que no era posible porque aquí el Gobierno no financiaba. Pues ya tenemos financiación, vamos a negociar entonces. Necesitamos un convenio para el sector sin cheques en blanco (no se aplica nada económico hasta nuevos pliegos) ni barra libre para las empresas (ninguna empresa aplica nada, aunque actualmente tenga capacidad para hacerlo). Aceptaremos, como así se hizo en la CAV, llevar a cabo acuerdos transitorios con arbitraje voluntario para las empresas que lo necesiten hasta que entren en vigor los nuevos contratos públicos.

ANEIS no entra en razón, lo quieren todo. Exigimos al Gobierno que tome nota sobre la clase de empresas a las que subcontrata, porque son ahora mismo las únicas responsables de este bloqueo.

Por ello, no tenemos otra salida que incrementar nuestra respuesta a este atropello y convocar una jornada huelga de 24 horas el próximo 17 de noviembre. Haremos manifestaciones a las 12:00 del mediodía y a las 18:00 de la tarde. ANEIS no puede robarnos la ilusión y la voluntad de este sector de ver dignificadas nuestras condiciones laborales. ¡Todos/as a la calle!

Asambleas informativas para las plantillas: Miércoles 11 noviembre. ZOOM
10:00: https://us02web.zoom.us/j/86554016245
17:00: https://us02web.zoom.us/j/86295568670