OSA sjd concentración

San Juan de Dios Ospitaleko langileek nahikoa dela esan dute

HSJD 2017/05/16

Iruñeko eta Tuterako San Juan de Dios Ospitaleko langileek hainbat aldarrikapen egin dituzte, Zuzendaritzak ez duelako borondaterik lan-baldintzen hobekuntzari buruzko negoziazioari ekiteko, negoziatu gabe urteak daramatzan hitzarmenari aurre egiteko eta langileen oinarrizko eskubideen aurkako etengabeko erasoei aurre egiteko.

Negoziatzeko borondate falta aspalditik dator, eta Zuzendaritzak ez ditu entzun ere egin nahi aldarrikapenok –oinarrizkoak diruditen arren-; alabaina, ez du erreparorik Nafarroako Gobernuarekin Itunik EZ duela egingo behin eta berriz esateko, eta, hala, ukatu egiten du lanpostuetan hobekuntzak egiteko aukera. Aurrerakoia dela esaten duen gobernuaren itun batek alderdi soziala hartu beharko luke kontuan, bai soldatetan, bai lan-kargetan.

Langileek hitzarmen justu bat aldarrikatzen dute, aitortuko duena zainketa aringarrien erreferentziazko ospitale honek pandemia osoan eta etapa luze batean egin duen eta egiten duen zaintzaren kalitatea.

Itun arduratsu bat ere eskatzen dute, non Nafarroako herritarrek eskatzen eta merezi dituzten zaintzak eta arreta lehenetsiko diren, bestelako interes batzuen aurretik.

Azkenik, eskatzen dute zaintzea osasun arloko erakundeetako piezarik baliagarriena: langileak, alegia; baita lan-prekarietatearekin eta kontratazioarekin jolasteari uztea ere. Ildo horretan, oinarrizko eskubideak aldarrikatzen dituzte, hala nola, nominetan % 30eko murrizketarik jasan beharrik izan gabe gaixotu ahal izatea, atsedena eta oporrak gozatzeko eskubidea, emandako zerbitzuen aintzatespena eta pandemia honetan egindako lana aitortzea. Langileek jarraitzen dute nozitzen pandemia honetako gabeziak, presioak eta ondorio fisiko eta, batez ere, psikologikoak.

Iruñeko eta Tuterako San Juan de Dios Ospitaleko lan-baldintzak txarrak dira, eta nabarmen hobetu daitezke. Langileek negoziatzeko borondatea agertu arren, horma bat aurkitu dute Ospitaleko zuzendaritzan, eta, ondorioz, mobilizazio batzuk egin behar izan dituzte maiatzean zehar, eta in crescendo jarraituko dute, kudeatzaileek erantzunik ematen ez badute.

San Juan de Dios Ospitaleko langileek duintasun lezioa eman dute Iruñeko Ospitaleko atean egindako azken elkarretaratzeetan, eta langile guztien herena ari dira parte hartzen. Langile guztiak animatzen ditugu aldarrikapenekin jarraitzera, eta gutxieneko akordio bat lortu arte hutsik ez egitera; dei egiten diegu guztiei maiatzean ostiralero Iruñeko San Juan de Dios Ospitaleko ateetan egingo diren elkarretaratzeetara; hilaren 21eko hitzordura Tuterako San Juan de Dios Ospitaleko langileak batuko zaizkie.

Horiez gain, maiatzaren 20an, ostegunean, prentsaurreko masibo bat egingo da, eta bertan komunikabide guztiak gonbidatuko dira. Prentsaurrekoan azalduko dira Ospitaleko zuzendaritzarekin egindako negoziazioak, eta, horregatik, eskatzen dugu ahalik eta langile gehien bertaratzea. Gure eskubideak eskatzeko unea da, lan-baldintza duinak eskatzeko unea da, Zuzendaritzak San Juan de Dios Ospitalearen etorkizuna eta Nafarroako herritarren zerbitzua bermatzeko unea da.

La plantilla de San Juan de Dios dice basta ya

HSJD 2017/05/16

Las plantillas de San Juan de Dios de Pamplona y Tudela han iniciado una serie de reivindicaciones ante la falta de voluntad por parte de la dirección para afrontar una negociación sobre la mejora de las condiciones laborales, abordar un convenio que lleva años sin ser negociado y los continuos ataques a los derechos básicos de las trabajadoras y trabajadores.

La falta de voluntad negociadora viene de lejos y las reivindicaciones, por básicas que parezcan, no quieren ser escuchadas por una dirección que no tiene reparos en utilizar una vez tras otra el mismo discurso del “NO” Concierto con el Gobierno de Navarra como una herramienta para negar cualquier mejora de los puestos de trabajo. Un Concierto que viniendo de un Gobierno que se dice progresista debería tener en cuenta a la parte social, tanto en sueldos como en cargas de trabajo.

Lo que la plantilla plantea es básicamente un convenio justo que reconozca la calidad de cuidados que realiza y que ha realizado durante toda la pandemia Covid y durante una dilatada etapa como hospital de referencia en cuidados paliativos.

También exigen un concierto responsable, en el que realmente se primen los cuidados y la atención sanitaria que la ciudadanía navarra exige y se merece, por delante de otros tipos de intereses.

Exigen por último que se cuide a lo más valioso de toda institución sanitaria: el personal, y que se deje de jugar con la precariedad laboral y la contratación. En este sentido reivindican derechos tan básicos como poder ponerse enfermos sin sufrir una merma de un 30% en sus nóminas, el descanso, el derecho a vacaciones, el reconocimiento de los servicios prestados y que se reconozca su labor durante toda esta pandemia en la que han sufrido y siguen sufriendo carencias, presiones y repercusiones físicas y sobre todo, psicológicas.

Las condiciones laborales del Hospital San Juan de Dios de Pamplona y Tudela son malas y francamente mejorables. A pesar de la voluntad negociadora de la plantilla, se ha encontrado de frente con un muro que forma la dirección del Hospital, lo que les ha obligado a realizar una serie de movilizaciones que se extenderán a lo largo de todo el mes de mayo y continuarán in crescendo si no existe ninguna respuesta por parte de los gestores.

La plantilla de San Juan de Dios ha dado una lección de dignidad en las últimas concentraciones realizadas en la puerta de Hospital de Iruña en las que está participando un tercio de la plantilla total. Animamos a todos y a todas las trabajadoras a seguir con las reivindicaciones y a no flaquear hasta conseguir un acuerdo de mínimos y convocamos a todos y todas a las concentraciones que se van a realizar todos los viernes de mayo en la puertas del Hospital San Juan de Dios Pamplona y a las que se unirá el próximo día 21 la plantilla de San Juan de Dios de Tudela.

Además el día 20 de Mayo, jueves, se realizará una rueda de prensa masiva en la que se va a invitar a todos los medios de comunicación en la que se explicaran las negociaciones llevadas a cabo con la dirección del Hospital y en la que pedimos que la afluencia de trabajadores y trabajadoras sea máxima. Es momento de exigir nuestros derechos, es momento de exigir unas condiciones laborales dignas, es momento de que la dirección asegure el futuro del Hospital San Juan de Dios y el servicio a la ciudadanía navarra.

 

BOTON Osasunbidea