IRAK recortes

Parlamentuan azaldu dugu Departamentuak ezarritako eskolaldia eta eskolaz kanpoko jarduerak adabaki bat besterik ez direla

Irakaskuntza 2021/09/29

Hezkuntzako zenbait sindikatuk –besteak beste LABek, sindikatu nagusia den aldetik–, agerraldi bat egin dugu gaur Parlamentuko Hezkuntza Batzordean azaltzeko arbuiatzen dugula Departamentuak ezarritako protokoloa, eta zehazkiago, ikasturtea hasi ondoren Gimeno kontseilariak ezarritako eskolaldi jarraitua eta eskolaz kanpoko jarduerak, hezkuntza-komunitate osoari buruhausteak eragiten ari baitzaizkio.

Joan den irailaren 14an – ikasturtea 6an hasi zen –, Hezkuntza Departamentuak iragarri zuen Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko, itunpeko ikastetxe eta ikastola guztiek, urriaren 4tik aurrera, doako eskolaz kanpoko jarduerak eskaini beharko dituztela astean lau arratsaldetan, irakasleen ardurapean. Gimeno kontseilariaren hitzetan, neurri horren helburua da familia kontziliazioa erraztea –irakasleena izan ezik–, baina hezkuntza-komunitate osoa horren aurka azaldu da, jarraian azalduko ditugun arrazoiengatik.

Lehenik eta behin, sindikatuek eta zuzendaritza-taldeek berriz ere salatzen dugu Departamentuaren protokolo hau inposatua izan dela, eta ez dela deus ere negoziatu edo adostu, ez gurekin, ez bertako langileekin. Beste behin ere, Gimenok "sektore guztiekin etengabe hitz egiten duela" aldarrikatu du, baina, egiazki, bere kabuz hartutako erabakien berri eman besterik ez du egiten, irakasleei, haien ordezkariei eta familiei batere galdetu edo entzun gabe.

Bigarrenik, zuzendaritza-taldeek, irakasleek eta sindikatuek Departamentuari eskatzen diogu eskolaz kanpoko jarduera horiek inplementatzeko bitarteko gehiago jar ditzala ikastetxeen esku, hots, irakasle gehiago (edo zaintzaileak izan beharko lirateke?), baina kontseilaria horren aurka dago. Eskolaz kanpoko jarduera horien kategorizazioaren definizio faltsu bat eginez –"eskola-ordutzat konputatzen diren ordu" gisa sailkatzen ditu (edo "ordu osagarri” gisa), baina benetan eskola-orduak dira, zuzeneko irakaskuntzako orduak–, irakasleek ikasleen arreta hori beren gain hartzea nahi du, berriz ere haien lan-karga handitzearen kontura, eta, gainera, saioak prestatzeko eta koordinatzeko daukaten denbora murriztuz eta haien osasunaren eta bizitzaren kaltetan. Beste batzuetan salatu dugun bezala, neurri horren legezkotasuna zalantzazkoa dela uste dugu, kontuan hartzen baditugu Ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia arautzen dituen uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuan, Itunpeko hezkuntzaren VI. Hitzarmenean eta Ikastolen Hitzarmenean agertzen diren definizioak (eskola-orduen definizioa eta eskola-orduen zenbaketa). Hori dela eta, LABek, beti bezala, langile guztien eskubideak defendatuko ditu beharrezkoa den toki guztietan. Auzi honetan, besteak beste, langileen eskubideak urratzen ari dira, eta horregatik ez dugu ulertzen zergatik sindikatu batzuk ez diren agertzen Departamentuak hartutako erabaki horren aurkako mobilizazioetan (gaurko agerraldian, esate baterako). Jarrera hori haien barne-organoetan aztertu eta berrikusi beharko lukete, zalantzarik gabe.

Ezarritako ordu banaketa berri horren ondorioz, zuzendaritza-taldeek hiru astean berregin behar izan dituzte ikastetxearen ordutegiak. Gainera, funtsezko zeregin batzuk (hala nola irakasleen ordezkapenak, zikloaren koordinazioa, tutoreen koordinazioa, eskola-saioen prestaketa…) bete gabe edo arretarik gabe geldituko dira, edo irakasleek beren lan-ordutegitik kanpo egin beharko dituzte, lan-ordutegiaren barruan ez baitute horretarako denborarik izanen. Duela gutxi, kontseilariak zorionak eman zizkien irakasleei joan den ikasturtean egindako ahalegin handiagatik, eskola-jarduera presentziala bermatzea ahalbidetu baitzuten, baina orain, antza denez, ahalegin horretaz ahaztu da, eta ez du lotsarik Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunean ahalegin handiz lortutako hobekuntzak aplikatu gabe uzteko. Hartutako erabakiak nabarmen baldintzatuko du ikastetxeen funtzionamendua, eta arrisku larrian jarriko du landa-eremuetako eskola txikien funtzionamendua, halakoetan, irakasle gutxi izanik, funtzionamendua bideraezina izanen baita.

Bestalde, ikasleek eta haien familiek ere ez dute bat egiten eskolaldi jarraitu horrekin eta eskolaz kanpoko jarduera horiekin; izan ere, jarduera horiek ez dira ikastetxeek egoera normalean eskainiko lituzketenak. Pandemiaren aurretik eskolaldi jarraitua aukeratu zuten ikastetxeek eskolaz kanpoko jarduera batzuk zituzten adostuak, ikasleen errealitateari erantzuten saiatzen zirenak, haien ordutegietara, interesetara eta beharretara egokituak. Hezkuntza Departamentuak orain ezarritako eskolaldi jarraitua eta eskolaz kanpoko jarduerak, berriz, ez dira irizpide horien araberakoak, "Kafea denontzat" printzipioari erantzuten diote, eta, gainera, denbora errekorrean diseinatu behar izan dira, presaka eta baliabide egokirik gabe; horregatik, zaila da inor pozik egotea, izan ere, jardueren programazioa, kasu gehienetan, kontziliazioa erraztu ahal izateko haurtzaindegi moduko bat besterik ez da.

Ezin dugu ahaztu, halaber, nola geldituko diren eskola-garraioa erabiltzen duten ikasleak, zeren eta eskolaz kanpoko jarduerarik ez egitea erabakitzen badute (gogoan izan jarduerak borondatezkoak direla), ikastetxean bertan gelditu beharko dira nahitaez jarduera horiek amaitu arte; izan ere, autobusak ez dira 16:30ak arte abiatuko, non eta garraioaren erabiltzaile guztiek ez dieten uko egiten jarduerei. Eta zer gertatuko da kontrako kasuan? Hau da, zer gertatuko da baldin eta eskolaz kanpoko jardueren eskaria handiagoa bada ikastetxeak egindako eskaintza baino? Departamentuak ezarri duen lehentasun-ordenak kanpoan utziko ditu jarduera horiek egiteko eskubidea duten ikasleak…

Hori guztia gutxi balitz bezala, goizeko irakaskuntza-jardueran burbuila-taldeak eratzeko eta mantentzeko egindako ahalegina eta inbertitutako baliabideak pikutara joan daitezke arratsaldeetan; izan ere, eskolaz kanpoko jardueretan, talde desberdinetako ikasleak eta irakasleak nahasten ahalko dira. Kontseilari jauna: benetan prest zaude Nafarroako ikasle eta irakasleen osasuna arriskuan jartzeko eskola-ordutegia luzatzearren?

Azkenik, Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu ez dezala hezkuntza-komunitatea gehiago nahasi alde bakarreko erabakiekin, irakasleengan eta familiengan ziurgabetasun handia eragiten ari baita, irakasleen lan-karga are gehiago handitzeaz gainera. Urtarrilean protokoloa berriz berrikusteak eta orain hartutako erabakiak berriz aldatzeak ez lioke inori mesederik eginen. Aitzitik, askoz onuragarriagoa izanen litzateke ikastetxeei lehenbailehen baimena ematea nork bere ordutegia erabaki dezan, modu autonomoan eta bere hezkuntza-komunitatearekin adostuta, eta gero, onartutako ordutegiaren arabera, ikastetxe bakoitzak erabaki ditzala eskaini nahi dituen eskolaz kanpoko jarduerak, horrelakorik eskaini nahi izanez gero.

 

Explicamos en el Parlamento por qué la jornada con extraescolares impuesta por el Departamento es una chapuza

Irakaskuntza 2021/09/29

Varios sindicatos de Educación, entre ellos LAB como fuerza mayoritaria, hemos comparecido hoy en la Comisión de Educación del Parlamento a iniciativa propia para explicar nuestro rechazo al protocolo impuesto por el Departamento, más concretamente a la jornada continua con actividades extraescolares decretada por el consejero Gimeno una vez comenzado el curso y que está causando quebraderos de cabeza a toda la comunidad educativa.

El pasado 14 de septiembre –el curso comenzó el día 6–, el Departamento de Educación anunció que todos los centros públicos y concertados e ikastolas de Educación Infantil y Primaria de Navarra deberán ofrecer, a partir del próximo 4 de octubre, actividades extraescolares gratuitas que serán atendidas por docentes cuatro tardes a la semana. Esta medida, en palabras del consejero Gimeno, persigue la conciliación familiar –a excepción de la del profesorado-, pero se ha topado con la oposición y el rechazo mayoritario de toda la comunidad educativa por diferentes motivos que pasamos a exponer.

En primer lugar, sindicatos y equipos directivos reiteramos nuestra denuncia de que el protocolo del Departamento ha sido impuesto y, en ningún caso, negociado ni consensuado con nosotros ni sus trabajadoras y trabajadores. Una vez más, Gimeno proclama mantener un “diálogo constante con todos los sectores” cuando, en realidad, se limita a informar de sus decisiones tomadas unilateralmente, sin consultar ni escuchar a los docentes, sus representantes, ni a las familias.

En segundo lugar, equipos directivos, docentes y sindicatos exigimos al Departamento que, para implementar estas actividades extraescolares, proporcione más medios –¿Más profesorado, o deberían ser cuidadores/as?– a los centros, algo a lo que el consejero se opone. Escudándose en una falsa definición de la categorización de estas actividades extraescolares –que clasifica como “de cómputo lectivo” (o “complementarias”), en vez de lectivas, de docencia directa, que es lo que son, pretende que los y las docentes asuman esta atención del alumnado una vez más a costa de aumentar su carga de trabajo, reduciendo además el tiempo que tienen para preparación y coordinación de sesiones, y en detrimento de su salud y vida personal. Ya advertimos de que esta medida es de dudosa legalidad, si nos acogemos a la definición de horas lectivas y de cómputo lectivo proporcionada por el Decreto Foral 225/1998, de 6 de julio, por el que se regula la jornada y el horario del profesorado de los centros docentes públicos, y por el VI Convenio de la Concertada y el Convenio de Ikastolas; desde LAB defenderemos los derechos de todos y todas las trabajadoras en los estamentos que sea necesario –precisamente porque son los derechos de la clase trabajadora lo que está siendo, entre otros, cercenado, no entendemos la ausencia de algunas fuerzas sindicales en movilizaciones como la comparecencia de hoy, algo que, sin duda, deberán debatir y revisar a nivel interno–.

En cuanto al funcionamiento de los centros educativos, la consecuencia de este nuevo reparto de horas –que los equipos directivos han tenido que rehacer además en solo tres semanas– es que habrá labores fundamentales, como sustituciones de profesorado, coordinación de ciclo, coordinación tutorial, preparación de sesiones lectivas… que quedarán desatendidas o realizadas por los y las docentes fuera de su horario laboral, porque dentro del mismo carecerán del tiempo para hacerlo. El consejero felicitó al profesorado por el gran esfuerzo realizado el curso pasado, que permitió garantizar la presencialidad en las aulas, pero ahora parece olvidarse del mismo y saltarse a la torera las mejoras alcanzadas tras mucho esfuerzo en el Pacto Para la Mejora de la Calidad de la Enseñanza Pública. Esto condicionará de manera importante el funcionamiento de los centros pero, sin duda, comprometerá gravemente el de las escuelas pequeñas en las zonas rurales quienes, con escaso profesorado, verán inviable su funcionamiento.

Tampoco convence esta jornada continua y extraescolares al alumnado y sus familias, porque no son las que los centros habrían ofrecido en circunstancias normales. Los centros que habían optado por la jornada continua antes de la pandemia tenían acordadas unas actividades extraescolares que trataban de responder a la realidad de sus alumnos y alumnas, adaptadas a sus horarios, intereses y necesidades. La jornada continua y actividades extraescolares impuestas por el Departamento de Educación no obedecen a este criterio, son “café para todos” y, además, han tenido que ser diseñadas en tiempo récord, precipitadamente y sin contar con los medios adecuados; por esto mismo, es difícil que contenten a nadie ya que, en la mayoría de los casos, se trata de una mera “guardería” de niños y niñas en pro de la conciliación.

No podemos olvidar tampoco el caso del alumnado transportado que, no deseando realizar estas actividades extraescolares –son de carácter voluntario–, deberá permanecer en el centro educativo hasta la finalización de las mismas, ya que los autobuses no partirán hasta las 16:30h, a no ser que todos y todas los usuarios del transporte consensúen renunciar a ellas. ¿Y qué ocurrirá en el supuesto contrario, cuando la demanda de extraescolares supere la oferta realizada por el centro? El orden de prelación establecido por el Departamento dejará fuera a alumnado que tiene derecho a realizarlas…

Por si todo esto fuera poco, el esmero y los recursos que se han invertido en la realización y mantenimiento de grupos burbuja en la actividad docente matinal se pueden ir al traste por las tardes, ya que el alumnado de diferentes grupos, así como el profesorado, se podrá mezclar en las actividades extraescolares. ¿De verdad está el consejero dispuesto a arriesgar la salud de los y las alumnas y docentes navarros y navarras por alargar la jornada escolar?

Por último, pedimos al Departamento de Educación que deje de marear a la comunidad educativa con decisiones unilaterales y erráticas, que sobrecargan de trabajo al profesorado y crean gran incertidumbre en docentes y familias. Una nueva revisión del protocolo en el próximo mes de enero, con posibles cambios en las decisiones adoptadas, no beneficiaría a nadie. Sí lo haría, en cambio, permitir cuanto antes a los centros educativos que, de forma autónoma y acordada con su comunidad educativa, decidan su jornada y la oferta o no de extraescolares que, en función a la misma, deseen diseñar.

 

 

BOTON Osasunbidea