Denon hezkuntza... denon artean
Irakaskuntza 2021/06/16
Azkeneko urteetan egin dugun bezala, aurten ere LABeko kideok gure zerrenda aurkeztuko dugu gure ikastolan, bai bertan, bai Nafarroan, bai Euskal Herriko ikastoletan ere lanean jarraitzeko asmoz. Guztion kezka, zalantza, iradokizunei... ahalik eta hobekien erantzuna ematen saiatuz eta ahal bezainbeste lan eginen dugula ziurtatuz. Honetarako ikastola bertako langileaz gain, LAB sindikatuak ikastoletan duen indarra, ezagutza eta bitartekoak eskaintzen ditugu berme bezala.
Jada hainbat gai jorratu dugu, eta Covid- 19ak ezarri digun testuinguru berri honetan bereziki harro gaude iazko ikasturtean ERTE egoeran ziren irakasle ez diren langileen soldatak osagarritzea lortu izanaz, jasandako kaltea, neurri batean behintzat, apalduz. Beste gai batzuk ere mahai gainean ditugu, beste hainbat etorriko da eta beste batzuk zuen aldetik iritsiko zaizkigu, hala nola:
• Lan Hitzarmen berria. • Kontratazio mahaia eta lan poltsaren jarraipena. • Kontratoak, aintzinatasunak, nominak, jubilazioak, eta abarrekoen inguruan izaten ahal ditugun zalantzen argitzea edota aholkatzea. • Langileen lan baldintzak. • ...
Ikastolak zerbitzu publikoa gara
Burujabea den hezkuntza sistema publiko berria eraiki behar dugu, herritarra eta komunitarioa. Orain arte Frantziar eta Espainiar estatuetako gobernuek inposatu diguten publikotasun eredu zentralizatuan ez dugu sinisten. Guk behetik gora eraikiko den sistemaren aldeko apustua egiten dugu, herritik eta herriarentzat altxatua den horren alde. Euskal langileok eraikitakoa, eta euskal langileon kontrolpean egonen dena.
Indartu ezazu bide hau, indartu ezazu LABen eskaintza zure babesaz eta konpromisoaz.
HAUTESKUNDE SINDIKALAK Hauteskunde mahaiak ondoko ordutegian egongo dira: Ekainak 21 Astelehena Ez dozenteen mahaia: 15:000etatik 16:00etara liburutegian edo jantokian. Ekainak 23 Asteazkena Dozenteen mahaia: 11:15etatik 13:15etara jantokian.
Gure hautagaiak Ez dozenteen hautagaiak: ◦ Ricardo San Martín ◦ Sonia Abeijon Dozenteen hautagaiak: ◦ Cesar Etxeberria ◦ Unai Errazkin ◦ Mikel Pinillos ◦ David Barcenilla
LAB sindikatuaren aburuz, ikastoletako mugimenduak garrantzi estrategikoa du Euskal Herriko hezkuntza sistema propioaren eraikuntzan
Zuen guztion konfidantza izaten jarraituko dugulakoan, BOZKATU LAB!!
|