IRAK D eredua

Murrizketak D ereduan, “inklusibitatearen” izenean

Irakaskuntza 2021/06/04

Hezkuntza Departamentuak guraizeak dantzan jarri ditu hezkuntzan murrizketak egiteko. Bere biktimak euskaraz ikasten duten ikasleak beste behin ere, eta ez da kasualitatea. Oraingoan, ordea, murrizketa horietako batzuk teorian egoera zaurgarrian dauden ikasle “banaketa orekatua” lortu nahi duen marko legal berrituaren testuinguruaren aitzakiapean datoz. Aitzakia honekin, D ereduko hainbat ikasle are kaltetuagoak suertatuko dira A-G ereduko ikasleekin alderatuta.

Hezkuntza Departamentuak datorren ikasturteko aurre-matrikula garaiari begira ikasleen harrera arautzen duen legezko markoa berritu du. Saldu duten bezala, helburua da egoerarik zaurgarrienean dauden eta hezkuntza-premia espezifikoak dituzten ikasleen banaketa orekatuagoa lortzea segregazioa murriztu eta aukera berdintasuna bermatzeko asmoz . Itxuran parte-hartzailea izan den prozesuaren bidez gai hau arautzen duten Foru Dekretua eta Agindua berritu dira, baina funtsean LAB eta beste hezkuntza eragile guztien ekarpen gehienak bazterrean utziz. Izan ere, nagusiki jatorri sozio-ekonomikoagatik zaurgarriak diren ikasleen banaketa hutsa arautzera mugatu dira diagnosi, prebentzio eta ikasleen arreta espezifikoari erreparatu gabe. Departamentuak segregatutako eskoletan ratioak jaisteko eta baliabide gehiago esleitzeko aukera aurreikusten badu ere, ez du inongo konkreziorik zehaztu nahi izan, norabide horretan zihoazen LABen ekarpenak atzera botaz. Guk dakigula, datorren ikasturtean inongo eskolatan ez dira ratio baxuagoak aplikatuko edo aparteko baliabiderik esleituko behar espezifikoak dituzten ikasleak artatzeko.

Departamentuak bestelako segregazio motak baztertu eta ukatu ditu, hezkuntza-premia espezifikoak dituzten eta beste irtenbiderik jorratu gabe medikalizatzera kondenaturik diren ehunka ikasle nafarren aferari heldu gabe; edota Nafarroan oso larria den hizkuntza segregazioa gainditzeko inongo neurririk hartzeko aukera deuseztatuz. Are gehiago, ikasleen harrera dekretuan ezarritako baremo berriak euskaraz ikasteko hautua egiten duten familiei ez dizkie bermatuko gazteleraz ikasi nahi duten familien eskubide berberak. Kontraesankorra badirudi ere, D ereduko ikasleak are baztertuagoak suertatuko dira “inklusibitatearen” izenean. Hona hemen adibide pare bat:

* Piriniotako ikasleak 16 urterekin derrigortuta daude beraien herria uztera eta baita 80-90 km mugitzera ikasketekin jarraitu ahal izateko. Orain arte Iruñeko ikastetxe batean tokia bermatzen zitzaien baina hau bertan behera utzi du dekretu berriak, ikasleak plaza edukiko duten jakin gabe utzirik. Despopulazioarekin zigortutako eskualdeari ezarritako bigarren zigorra.

* Tafallaldean eta Zangozaldean DBH euskaraz ikasten duten ikasleek ezin dituzte beraien ikasketak Tafallan edo Zangozan jarraitu, A-G ereduko ikasleek bezala. Egunero Iruñerako autobusa ordaindu behar dute ozta-ozta Iturramako Ikastetxeko klaseetara heltzeko. Aurtengo baremo aldaketa dela eta, ez zaie bermatu tokia ikastetxe horretan eta, beste ikastetxeetan sakabanatzeko arriskuaz gain, ez dute izanen garraio aukera egokirik klasera garaiz heltzeko. Bazterketa bikoitza: Tafallan edo Zangozan euskaraz ezin ikasi eta Iruñean ikastetxerik egokiena ez dute bermatua izango.

Baina, ikasleen harrera dekretutik haratago, badira isilpean pasa nahi dituzten euskaraz ikasten duten ikasleen kontrako murrizketa gehiago:

* D ereduan ikasi nahi duten Beriaingo ikasleei garraioa jartzen zitzaien Hegoalde Ikastolara joateko. Datorren ikasturtean horietako ikasle batzuei garraioa kenduko die Departamentuak bere hitza janez eta Noaingo D-PAIra joatera derrigortuko ditu PAI programa inposatuz. PAItik atera nahi zuten Castejongo ikasleak Gimenok mila traba jarri eta derrigortu ditu Lehen Hezkuntza PAI programan bukatzera beraien gogoaren kontra. Aldiz, ez du erreparorik PAIn ez dauden ikasleak etapa erdian derrigorrez PAIn sartzeko.

* Castejonekin jarraituz, bertako D ereduko ikasleek entzumena eta mintzairako espezialista behar dute eta, momentuz, Hezkuntza Departamentuak ez die esleitu. Egoera hau A-G ereduan gertatzea pentsaezina da eta, borondaterik balego, erraz konpon liteke, entzumena eta mintzairako espezialista euskalduna jarriz.

* Batxilergoko D ereduko ikasleak derrigortuta daude astero lau ikas-saio gehiago egitera. Landa eremuko ikastetxeetan DBHko D ereduko ikasleei jantoki zerbitzua kendu eta batxilergokoekin batera garraio zerbitzua probesteagatik ikas-saio gehiago jartzen ari zaizkie bai ikasleei, baita irakasleei ere. Adibidez, datorren ikasturteari begira eta beraien iritzien kontra, Leitzan jantokia kenduko zaie DBHko ikasleei.

Panorama beltz honi gehitu behar zaio 0-3, Lanbide Heziketa edota unibertsitateko ikasketak gauzatu ahal izateko dauden aukera urriak, dauden ikasle euskaldunen portzentaiaren oso azpitik. Lanbide Heziketan eta 0-3an, gainera, txisteratik atera dute asmakizun berri bat –modalitate elebiduna, atzerriko hizkuntzarekin- euskararen egoera latza areagotzeaz gain langile, ikasle, familia eta, oro har, hezkuntzaren kalitatea, okerragotzera datorrena. Hainbat alderdik errealitate soziologikoa euskal hiztunen eskubideak murrizteko soilik erabiltzen dute. Aldiz, errealitatea eta eskaria horien aldekoak direnean, beti daude beste aitzakia batzuk euskaraz ikasteko eskubidea urratzeko.

Hau guztia ere segregazioa da eta egoera lazgarri sistemiko honi prebarikazioz eusten dioten erantzule politikoak daude.

Recortes en el modelo D, en nombre de la "inclusividad"

Irakaskuntza 2021/06/04

El Departamento de Educación ha vuelto a sacar las tijeras de los recortes en el caso del alumnado de modelo D quien, si ya anteriormente contaba con no pocos obstáculos, ahora verá agravada su situación de desigualdad respecto al alumnado de otros modelos lingüísticos. Esta vez, algunos de estos recortes vienen camuflados en el contexto de un renovado marco legal para lograr una hipotética "distribución equilibrada" en los centros del alumnado en situación vulnerable. Paradójicamente, en nombre de la “inclusividad” se ha vuelto a añadir nuevos elementos de segregación en función del idioma escogido para cursar los estudios.

El Departamento de Educación ha renovado el marco legal que regula la acogida de estudiantes de cara al proceso de matriculación del próximo curso. Según la versión oficial, el objetivo es lograr una distribución más equilibrada del alumnado en situación más vulnerable y con necesidades educativas específicas, con el fin de reducir la segregación y garantizar la igualdad de oportunidades. A través de un proceso aparentemente participativo se han renovado el Decreto y la Orden Foral que regulan esta materia pero, en la práctica, se han dejado al margen tanto la mayoría de las aportaciones de LAB como de los distintos agentes educativos que han formado parte de este proceso “participativo”. De hecho, se han limitado a regular la mera distribución del alumnado mayoritariamente vulnerable por razón socioeconómica sin atender factores como el diagnóstico, la prevención y la atención específica de los y las estudiantes. Aunque el Departamento prevé la posibilidad de rebajar las ratios en las escuelas segregadas y asignar más recursos, no ha querido realizar ninguna concreción al respecto y ha obviado las aportaciones realizadas por este sindicato en esa dirección. No nos consta que el próximo curso ninguna escuela vaya a aplicar ratios más bajas o se vayan a asignar recursos extraordinarios para atender al alumnado con necesidades específicas.

De momento, el Departamento de Educación ha obviado la existencia de otro tipo de segregaciones, sin abordar, por ejemplo, la cuestión de cientos de alumnos y alumnas navarras que tienen necesidades educativas específicas y que no cuentan con ninguna estrategia sostenible más allá de su patologización.

Sin embargo, en este artículo nos centraremos en la nula existencia de medidas para superar la segregación lingüística, muy grave en Navarra. Es más, el nuevo baremo establecido en el decreto de acogida del alumnado no garantizará a las familias que opten por estudiar en euskara los mismos derechos que las familias que quieren estudiar en castellano. Aunque parezca contradictorio, el alumnado del modelo D resultará aún más marginado en nombre de la "inclusividad". He aquí un par de ejemplos:

* El alumnado de la zona pirenaica está obligado a abandonar su zona a los 16 años y a desplazarse hasta 80 y 90 kilómetros para continuar sus estudios. Hasta ahora se les garantizaba plaza en un instituto concreto de Pamplona, pero esta medida ha sido suspendida, sin que se haya concretado una solución al respecto, lo que supone un doble castigo a una zona ya muy afectada por el despoblamiento.

* Estudiantes de la ESO en euskera en las zonas de Tafalla y Sangüesa no pueden continuar sus estudios en sus localidades. En ambos casos, si quieren estudiar Bachillerato en euskara tienen que sufragar diariamente un autobús para desplazarse a Pamplona. Debido al cambio de baremo de este año, no se les ha garantizado espacio en su centro de referencia y, además del riesgo de dispersión en otros centros, pueden encontrarse con que no tienen una alternativa de transporte adecuada para llegar a clase a tiempo. Doble marginación: no podrán estudiar en euskera en Tafalla o Sangüesa como el alumnado de los modelos A-G y no tendrán garantizado un instituto y un transporte adecuados en Pamplona.

Pero, más allá del decreto de acogida del alumnado, hay otros recortes que perjudican al alumnado que estudia en euskara y que se quieren aplicar en el secretismo más absoluto:

* El alumnado de Beriain que quería estudiar en el modelo D contaba con transporte para ir a la Ikastola Hegoalde. El próximo curso parte de ese alumnado no contará con el servicio ordinario de transporte para acudir a ese centro, el Departamento de Educación no cumplirá su palabra y les obligará a acudir al centro de Noain, donde se imparte el modelo D-PAI. El consejero Gimeno ha obligado al alumnado de Castejón que quería salir del PAI a terminar, contra su voluntad, Primaria en dicho programa lingüístico. En cambio, no tiene reparos en imponer que estudiantes que no están en el PAI entren obligatoriamente en mitad de etapa, como ocurrirá en el caso de Beriain.

* Siguiendo con Castejón, el alumnado del modelo D necesita un/a especialista en Audición y Lenguaje que, por el momento, no ha sido asignado/a por el Departamento de Educación. Esta situación es impensable en el modelo A-G y, si hubiera voluntad, podría resolverse fácilmente, contratando a un/a especialista bilingüe.

* En términos generales, el alumnado del modelo D de Bachillerato está obligado a realizar cuatro sesiones semanales más, lo que supone un claro agravio comparativo. En los centros rurales se está suprimiendo el servicio de comedor al alumnado del modelo D de la ESO y se están poniendo más sesiones lectivas –tanto al alumnado como al profesorado- por aprovechar el servicio de transporte junto con los de Bachillerato. Por ejemplo, de cara al curso que viene, y en contra de su voluntad, se va a suprimir el comedor en la ESO de Leitza.

A este negro panorama, que condena prácticamente a la épica a las personas que quieren cursar sus estudios en euskara, hay que añadir las escasas posibilidades que existen para poder llevar a cabo estudios en euskara en 0-3, Formación Profesional o grados universitarios, ya que la oferta está muy por debajo del porcentaje de alumnado euskaldun existente. En la FP y en el tramo 0-3, además, se han sacado un nuevo invento de la chistera, la modalidad bilingüe, con lengua extranjera, que no solo condena al ostracismo al euskara, sino que empeora considerablemente las condiciones del conjunto de la comunidad educativa. Varios partidos utilizan la realidad sociológica solo para recortar los derechos de los y las vascoparlantes. En cambio, cuando la realidad y la demanda son favorables a quien quiere aprender en euskara, siempre hay algún pretexto para vulnerar su derecho a estudiar en este idioma.

Todo esto también es segregación y hay responsables políticos que sostienen con prevaricación esta dramática situación sistémica.

 

BOTON Osasunbidea