Hay 3478 invitados y ningún miembro en línea

 

IRAK LH

Lanbide Heziketan matrikulatzeko epea laster irekiko da

Matrikula zaitez euskaraz!

Irakaskuntza 2020/05/13

descargas de archivos.orig PDF Lanbide Heziketako euskara eskeintza 2020-2021 ikasturtean Lanbide Heziketan matrikula epea maiatzaren 25etik ekainaren 5a arte izango da. Nafarroa Garaian 22 ikastetxe publiko eta 5 itundu daude izena emateko, egun euskaraz dagoen eskaintza oso urria izanik.

Ikasle euskaldunek euskaraz ikasteko eskubidea izan behar dute eta Lanbide Heziketan berezikí beraien hizkuntza eskubideak etengabe urratzen dira. Horretaz gain, kontuan hartu behar da Lanbide Heziketa, euskararen erabilera normalizatzeko bidean sektore estrategiko bihurtzen ari dela. Ez du ezertarako balio ízango lantegietan euskalduntzeko planak garatzea, lantegi horietan lanean arituko diren etorkizuneko langileek ez badute beren lanbiderako prestakuntza euskaraz egiteko aukerarik edo bertan ari diren langileen etengabeko prestakuntza erdaraz ematen jarraitzen bada.

Nafarroa Garaian Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu behar dugu eta D ereduaren gutxiengo eskaintzaren aldeko bidea ireki. Horregatik lehenengo urratsa zure hautuan datza. Matrikulatzerakoan, jakinarazi euskaraz ikasi nahi duzula.
• egun eskaintzen diren zikloak indartzeaz gain
• euskarazko ziklo berriak zabaltzen hasteko bidean, eskaerak handitzea faktore garrantzitsua baita. Gogoratu, egun gazteleraz soilik eskaintzen diren ziklo batean euskaraz izena ematen baduzu, azkenean gazteleraz bakarrik ateratzen bada ez duzu postua galduko.

Euskararen ofizialtasuna eta normalizaziorako bidean, denon betebeharra ezinbestekoa da. Matrikula zaitez euskaraz!!!

Horrez aparte, kontuan izan ikasten duzunaren arabera lan egiteko maila ezberdinak lortuko dituzula. Lanbide Heziketaren ziklo bat ateraz gero, lana bilatzeko erraztasunak edukiko dituzu edo unibertsitaterako bidea ere irekita edukiko duzu zure formazioa handituz. Azken taulan ikus ditzakezu Lanbide Kualifikazio Maila ezberdinak.

 LH GOI
LH ERTAIN
LH OIN

LH AKREDITAZIOA

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea