Hay 966 invitados y ningún miembro en línea

Gimenok gezurra eta desinformazioa erabili ditu Alaitz BHIn batxilergoko talde bat kentzeko

Irakaskuntza 2024/06/21

Atzoko osoko bilkuran, Gimeno datu faltsuak ematen aritu zen, Hezkuntza Departamentuak Barañaingo Alaitz institutuko batxilergoko talde bat kentzeko hartutako erabakia defendatzeko. Adibidez, "52 ikaslek Musika eta Arte Eszenikoen batxilergoa" eskatu dutela adierazi zuen, zenbaki hori Gizarte Zientziak-Humanitateak eta Zientzia-Teknologiako aurrematrikulatuei dagokienean.

Historikoki, Alaitz institutuak batxilergoko 4 talde izan ditu, 2 ibilbide artistikokoak eta beste 2 gainerakoak biltzen dituztenak, baina hala ere Gimenok dio "ez dela ezer kendu". Ekitatearen, berdintasunaren eta legea betetzearen lelopean, Departamentuak hezkuntzaren kalitatea degradatzen duten erabakiak hartzen ditu, legezko gehieneko ratioa duten taldeak osatzen ditu eta plantilla murrizten du.

Datorren ikasturtean ikasketak institutuan egin nahi dituzten ikasleak eta haien familiak osoko bilkuran izan ziren, eta osoko bilkuraren ostean elkarretaratzea egin zuten Parlamentuaren aurrean, haien etorkizunaz eta gobernuaren erantzunaz kezkatuta. Gobernuari, ostera, ez omen zaio kezkagarria iruditzen ikasle horien ikastetxea aukeratzeko eskubidea urratzea ezta bizi diren herriarekiko lotura horri bizkarra ematea.

Oibarko haur-eskolari eta Pedagogia Terapeutikoko Maisu-Maistren Kidegoari buruzko “ez-egiak”

Gimenok ukatu egin zuen, halaber, Hezkuntza Departamentuak Oibarren D ereduko haur-eskola bat irekitzeko baimena eman ez izana, eta prentsaren bidez gaiaren berri izan zuela argudiatu zuen. Udalak Hezkuntza Departamentuaren dei bat jaso zuen matrikulazio-aldia hasi baino egun bat lehenago, euskarazko hezkuntza-eskaintza zuen haur-eskola irekitzea onartzen ez zela jakinarazteko. Telefono-deiaren bidez, ezezko horren froga uztea ekidin nahi izan zuten.

Familiak, Oibarko bizilagunak eta udaleko eta eskualdeetako ordezkariak joan den astelehenean, ekainaren 17an, bildu ziren herriko plazan, Departamentuaren jarrera salatzeko eta ezezko hori argituko duen txosten tekniko bat eskatzeko.

Bestalde, Carlos Gimenok Nafarroako Arartekoari emandako erantzunean, Pedagogia Terapeutikoko maisu-maistren gorputzak ere jasan du "ez egien" joko hori bera. Patxi Vera Dorazar Nafarroako Arartekoak LH Bereziko irakasleentzako osagarria eskatu zuen, DBHn jasotzen duten bezala. Carlos Gimenok Oinarrizko LHri buruz erantzun zuen, non PT irakaslerik ez dagoen, eta, beraz, ez diete osagarririk eman Pedagogia Terapeutikoko irakasleei.

Gaitasunik eza edo faltsutasuna?

Gimenoren adierazpenek eta Hezkuntza Departamentuaren ekintzek beren eginkizunak garatzeko gaitasunik eza edo egiarekiko begirunerik eza erakusten dute.

Gimeno recurre a la mentira y la desinformación para excusar la eliminación de un grupo de bachillerato en el IES Alaitz

Irakaskuntza 2024/06/21

En el pleno de ayer, Gimeno se dedicó a dar datos falsos para defender la decisión del Departamento de Educación de suprimir un grupo de bachillerato del instituto Alaitz de Barañain, exponiendo, por ejemplo, que “52 alumnos/as han solicitado el bachillerato de Música y Artes Escénicas”, cuando ese número corresponde a los prematriculados en Ciencias Sociales-Humanidades y Ciencias-Tecnología.

Históricamente el instituto Alaitz ha dispuesto de 4 grupos de bachillerato, 2 de la línea artística y 2 que reúnen el resto, pero Gimeno sigue insistiendo en que “no se ha suprimido absolutamente nada.” Bajo las insignias de equidad, igualdad y el cumplimiento de la ley, el Departamento toma decisiones que degradan la calidad educativa, cierra grupos con la ratio máxima permitida y causa una reducción de la plantilla.

Estudiantes que quieren cursar sus estudios en el centro el curso que viene y sus familias asistieron a la sesión plenaria y se manifestaron frente al Parlamento tras el pleno, preocupados por su futuro y la respuesta del Gobierno, al que no parece preocupar el arraigo de dichos estudiantes con el municipio y su preferencia a la hora de elegir centro.

Más “no verdades” sobre la escuela infantil de Oibar y el Cuerpo de Maestros/as de Pedagogía Terapéutica

Gimeno también rechazó que el Departamento de Educación haya denegado el permiso para la apertura de una Escuela Infantil de modelo D en Oibar, alegando que ellos se han enterado del tema por la prensa. El Ayuntamiento recibió una llamada del Departamento de Educación un día antes del comienzo del periodo de matriculación, anunciando que no se aprobaba la apertura de la Escuela Infantil con oferta educativa en euskera. Con la llamada telefónica evitan dejar constancia de dicha negativa.

Familias, vecinos/as de Oibar y delegados del ayuntamiento y regionales, se reunieron el pasado lunes, 17 de junio, en la plaza del pueblo para denunciar la actitud del Departamento y exigir un informe técnico que clarifique la negativa.

Este mismo juego de “no verdades" también lo han sufrido el cuerpo de Maestros y Maestras de Pedagogía Terapéutica en la contestación que le realizó Carlos Gimeno al Defensor del Pueblo Navarro. Patxi Vera Dorazar, Defensor del Pueblo Navarro, solicitó el complemento para el profesorado de FP Especial al igual que lo perciben en la ESO. Carlos Gimeno contestó sobre la FP Básica, donde el profesorado de Pedagogía Terapéutica no ejerce su trabajo, para así no conceder el complemento al profesorado de Pedagogía Terapéutica.

¿Ineptitud o falsedad?

Las declaraciones de Gimeno y las actuaciones del Departamento de Educación muestran o bien falta de aptitud en el desarrollo de sus funciones o una clara desconsideración hacia la verdad.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea