Hay 7654 invitados y ningún miembro en línea

Egunon jaun andereak:

Lehenik eta behin, eskerrak Bildu talde parlamentarioko kide den Sarasola andereari deialdi hau egiteagatik eta, gainerako guztiei onartu eta parte hartzeagatik.

Murrizketak, hori da hona ekarri gaituen hitza eta, ez dugu gauza berririk esanen. Euskaraz esaten den bezala “zaharrak berri”. Ez da hau etortzen garen lehendabiziko aldia gai honetaz aritzeko asmoz, baina aurreko guztietan alferrikako lana izan dela esan dezakegu. Gure kezkak mahai gainean jarri ditugu, baina ate atzean bota dituzue.

Bada beldurrik gabe esanen dugun baieztapen bat: Nafarroako jendartea, Nafarroako hezkuntza komunitatea ez dator bat egungo gobernuak (UPN-ek lideratzen duena eta orain arte PSNren laguntzarekin kontatu duena) hartutako bidearekin, pasa den ikasturtean egondako mobilizazioak dira horren isla.

Gure ustez, hitz egitera baino entzutera izan behar ginen deituak. Entzutera bai, Aurreko bi urteotan geratutakoaz jabe gara, bai zuek eta baita gu ere. Bi urte latzak izan dira Nafarroako jendartearentzat eta administrazioetako langileentzat: zerbitzu publikoen suntsiketa, eskolaren eraispena, enpleguaren suntsiketa, administrazio publikoetako langileen soldataren lapurreta, langile horien lan-karga handiagoketa...

Baina, zer da aurrerantzean topatuko duguna? Zein asmoak ditu UPN-ek? Zertan gauzatuko duen hezkuntzarako aurrekontuetan iragarritako % 6.36ko murrizketa? Hortxe dago gakoa.

Beste galdera bat daukagu buruan, PSN-ri zuzenduta: Zer egin behar duzue zuek? Norekin lerrokatu behar zarete, Eskuinaren interesekin edo hiritarrekin?

Nafarroaren egoera oso latza da benetan, eta egunak pasa ahala latzagoa: langabezia gora doa (biztanleria aktiboaren % 14,95) 11 730 familiek arazoak dituzte hilabetea bukatzeko, 20 240 gizarte-bazterketaren arriskuan, gaur PIB delakoaren datua ezagutu dugu... Nafarroa izan da estatuaren aldetik interbenitua izan den lehendabiziko komunitate autonomoa (Woswageren BEZaren afera)

Argi dago Administrazioak dirua aurreztu behar duela, dirua hobeto kudeatu behar duela. Galdera da NOLA?

Zerbitzu publikoen kontura? Hezkuntzaren kontura?...alegia, hiritarren oinarrizko eskubideen urraketaren kontura?

Nafarroak orain, inoiz baino gehiago, goi mailako politikoak behar ditu, diru publikoa herritarrei begira kudeatzen dutenak, eta ez betiko aberatsen irabaziak mantentzeari begira kudeatzen dutenak.

Ulergaitza suertatzen zaigu Nafarroako arka publikoari dirutza itzela suposatzen dioten AHT bezalako proiektuak mantentzearen aldeko apustua, zerbitzu publikoak suntsitzearekin batera.

Zuek demokrazia hitza askotan erabiltzen duzue, horretaz maiz mintzatzen zarete. Guk jendeari pasatzeko galdera bat proposatuko dizuegu:

-Zer nahiago duzu, zure bizitzan behin, birritan, hirutan...erabiliko duzun tren bat izatea hala zure seme-alabentzat, zure bilobentzat, zuretzat kalitatezko eskola?

Zuek Nafarroa saldu duzue, eta gainera gu engainatzen saiatu zarete. 30 urte daramazu esaten Nafarroa gai dela hainbat kontuetan erabakiak hartzeko (Hezkuntzan adibidez), Foru hobekuntzaren esker hain zuzen ere. Eta orain Madrilen erabakitzen dena “derrigorrez” egin behar duzuela diozue. Zertan gelditzen gara? Edo orain gezurretan ari zarete edo duela 30 urte gezurretan ari zineten. Bietatik bat. Nafarroan, ezinbestez, eztabaida sozial bat eman behar da, nafarrok gure etorkizuna erabaki behar dugu.

Zuen garaia agortuta dago, zuen eraginkortasunik eza agerian utzi duzue. Dimisioa aurkeztu behar duzue eta hauteskundeak konbokatu behar dituzue.

Gaurko agerraldian zera eskatzen dizuegu:

  • UPN-ri aurrekontuetan duen lan ildoa bertan behera uztea, berrietan hezkuntzan murrizketa gehiagorik ez eta galdutakoa errekuperatzean aldeko pausuak ematea.

  • Gainerako guztiei: bat egin dezazuen politika antisozial honekin buka dezagun.

  LOGO CORREO WEB

 

 

afiliatu