Hay 1087 invitados y ningún miembro en línea

JOXE PAULOSHezkuntzako zentroetako langileen lan baldintzak 

2016/03/10 | Joxe Paulos Delegado de LAB | Hezkuntzako zentroetan ari diren zaintzaileen afera dugu alde batetik, Hezkuntza Behar Bereziak dituzten ikasleekin dauden langileena.

Hauek elkartzen eta mugitzen hasi-ak dira, urtarrilaren hasieran Batzar bat egin zuten LABek deituta. On-doren langile batzuek lantalde bat sortu zuten euren aldarrikapenak argitara emateko, sindikatu guztien laguntza zein hainbat erakundeena (Parlamentua, Nafarroako Eskola Kontseilua) eta Hezkuntza arloko elkarte edo erakundeena ere jasotzeko intentzioarekin. 

Besteak beste galdegiten dute  2109/2012 Ebazpena,  langile hauen eta fisioterapeuten eta OLT (ATS) lanaldia arautzen duena, bertan behera uztea (eguneko 9 lanordu arteko lanaldia ezartzen zitzaien); euren lanbidera, heziga-rria izanik hein handi batean, sar-tzea beharrezko formazio edo titu-lazioarekin, orain funtzio hauek egiteko ez baita titulazio berezirik eskatzen, beste erkidegoetan Hezkuntza Laguntzako Espezialista deitzen zaie; Hitz batean esanda, beharrezko prestakuntza, ikasle-ekin egiten den lana eta zerbitzua, beharrezko kalitatearekin egin eta emateko. 

Aipatu behar da langile hauen aldarrikapenen dokumentua urtarrilaren 12an egin zen Nukleo Mahai Sektorialean Administra-zioari eman zitzaiola.  

Administrazioak aipatu zuen gaia aztertuko zuela, baita konpromisoa hartu ere, langile hauen gaiekin zein Hezkuntzako zentroetan gauden gainerako langileen (garbi-tzaileak, zerbitzu orokorrekoak, atezainak, administrariak, manteni-mendukoak,...) lan baldintzetaz eztabaidatzeko Mahai Sektorialeko bilerak deitzeko, Administrazioaren deiaren zain gaude.