ADM OPE 10000

LEP. Ezagutzen duguna eta ezagutzekoa

Administrazioa 2021/09/20

Nafarroako Gobernuko presidenteak, abuztuaren 31ko prentsaurrekoan, enplegu publikoa finkatzeko LEP bat iragarri zuen urte amaierarako; Nafarroak ezagutu duen handiena izango da.

Ezagutzen ez duguna jakiteko itxaron egin beharko da, baina orain arte ezagutu eta bizi izan duguna da Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazio publikoen utzikeria eta ekimen falta. Horien ondorioz, enplegatu publikoen behin-behinekotasun tasa onartezina da; Nafarroan, departamentuen arabera, % 30 eta % 60 artekoa da.

Enplegu publikoaren kudeaketan ekimen falta eta utzikeria horiek erreakzio bat izaten dute Estrasburgotik, Auzitegi Gorenetik edo beste instantzia batzuetatik jipoi judizialak jasotzen dituztenean; Nafarroan, esaterako, kontratatutako langileen eskubideen urraketak gertatzen direnean, besteak beste, gradua, antzinatasuna, familia-laguntza, karrera profesionala, eta abar aitortu ez direnetan.

Behin-behinekotasunarekin gauza bera gertatu da: utzikeria eta geldotasuna nagusi, harik eta hainbat instantzia judizialek iraupen luzeagatik lege-iruzurrean egindako aldi baterako milaka kontratazio agerian uzten ari diren arte; gainera, kontratazio horiek amaitzean, aitortzen zaie langileei kaleratzeagatiko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea edo langile "mugagabe ez-finkotzat" hartzeko eskubidea.

LAB sindikatuan urte asko daramatzagu enplegua finkatzeko lan-eskaintza publikoa eskatzen, behin-behinekotasunaren tasa ehuneko onargarri batera murrizteko xedez, eta eskaera horretarako 10.000 lanpostu zenbatu dugu. Ez dakigu nola irudikatu duen Nafarroako Gobernuko Presidenteak "Nafarroan ezagutzen den LEPrik handiena", baina jakinarazi nahi diogu ez garela geldirik egongo ezagutzen ez duguna edo ezagutzeko daukaguna jakin arte. Nafarroan 10.000 lanpostuko LEPa da beharrezkoa eta horixe eskatzen jarraituko dugu; gainera, enplegu publikoan birjartze-tasen mugak desagertzea ere eskatuko dugu; izan ere, muga horrek, utzikeriak eta kudeaketa motelak ekarri gaituzte egoera honetara.

Zerbitzu publikoak ez dira diskurtsoen bidez defendatzen, ez; haien alde era aktiboan lan eginez eta langileei duintasuna emanez defendatzen dira.

OPE De lo conocido y por conocer

Administrazioa 2021/09/20

La Presidenta del Gobierno de Navarra anunció en la rueda de prensa ofrecida el 31 de agosto una OPE de consolidación de empleo público, que será la mayor que ha conocido Navarra, para antes de final de año.

Habrá que esperar para ver lo no conocido, pero lo conocido y vivido hasta ahora es la dejadez y la inacción de las Administraciones Públicas estatales y autonómicas, cuyo resultado es una temporalidad inadmisible entre los empleados y empleadas públicas, que en Navarra, dependiendo de los distintos departamentos, se sitúa entre el 30% y el 60%.

Inacción y dejadez en la gestión del empleo público, que solo se ven interrumpidas cuando reciben varapalos judiciales desde Estrasburgo, el Tribunal Supremo u otras instancias judiciales, como ha ocurrido en Navarra con las vulneraciones de los derechos del personal contratado en asuntos como el no reconocimiento del grado, la antigüedad, la ayuda familiar, la carrera profesional… etc.

Con la temporalidad ha ocurrido lo mismo, dejadez e inacción hasta que distintas instancias judiciales están evidenciando miles de contrataciones temporales en fraude de ley por su larga duración, además de reconocer el derecho de indemnización por despido a la finalización de dichas contrataciones, o a ser considerado personal “indefinido no fijo”.

Desde LAB, llevamos muchos años exigiendo una OPE de estabilización que reduzca la temporalidad en el empleo público a un porcentaje asumible, que hemos cuantificado en 10.000 puestos. No sabemos qué entiende la Presidenta del Gobierno de Navarra por “la mayor OPE de consolidación conocida en Navarra”, pero sí le adelantamos que no vamos a esperar sentados para ver lo no conocido o por conocer; vamos a seguir exigiendo la OPE de 10.000 puestos que son necesarios en Navarra, además de exigir que desaparezcan los límites de las tasas de reposición en el empleo público, puesto que, junto con la dejadez y la inacción en la gestión de las Administraciones Públicas, son las causas que nos han traído hasta la situación actual.

Los Servicios Públicos no se defienden con discursos, se defienden gestionando activamente en su favor, y dignificando a sus trabajadores y trabajadoras.