ADM ley forestales

LABen jarrera tramitatzen ari den Basozainen Oinarrizko Legea dela eta

Basozainak 2021/09/10

Oro har, ez zaigu iruditzen lege honen funtsa Nafarroan kolektibo gisa aitortuak ditugun funtzio guztien adierazgarria denik. Legearen ia eduki guztia gure lanaren alderdi polizialean oinarritzen da, gure nortasunaren funtsezko gaiak alde batera utziz, besteak beste, basoen eta ingurumenaren kudeaketa, heziketa-lana, eta abar. Gure ustez, agintaritzaren agentea izatea ez da, berez, helburu bat, lege honetatik ondorioztatzen den bezala, baizik eta gure lana egiteko tresna beharrezko bat (baina ez oinarrizkoena).

Zioen azalpenari eta artikuluei dagokienez, gure kolektiboaren intereserako kaltegarriak iruditzen zaizkigun puntuak azalduko ditugu ondoren.

Erabakitzeko daukagun ahalmena murriztu egiten da, eta Nafarroak dituen eskumenak urratu eta berariaz ahaztu egiten dira. Gogoan izan Nafarroak eskumen esklusiboak dituela funtzio publikoaren arloan, adibidez.

Faltsua da argudiatzea, dauzkagun ahalmen juridikoengatik, beharrezkoa dela araubide juridiko bat ezartzea gure kolektiboaren oinarrizko eginkizunak Estatu osoan arautzeko: ez dugu inoiz horrelakorik behar izan.

Kanpoko erasoak eragozteko eta desagerrarazteko lege honetan aurreikusten diren bitartekoak, funtsean, defentsa pertsonaleko sistemetara eta zehazten ez diren beste baliabide batzuetara mugatzen dira, nahiz eta mundu guztiak jakin zeintzuk izan daitezkeen baliabide horiek. Egia esan, ziur gaude badirela beste tresna batzuk askoz eraginkorragoak helburu hori lortzeko, baina Legearen testuan ez dago haien zantzurik ere. Batzuk aipatzeagatik: edozein esku-hartzetan jarrera egokia izaten jakitea, pertsona zail eta oldarkorrekin gertatzen diren egoera konplikatuak bideratzen jakitea, hitzezko judoa eta bestelako bitarteko batzuk.

2.-3. artikuluak. Lanpostuaren definizioari berari dagokionez, testuan langile funtzionario gisa definitzen dira basozainak/zaindariak. Estatuko Administrazioan bitarteko funtzionarioaren figura dago, baina Nafarroan ez dago horrelakorik. Nahiz eta, a priori, onena litzatekeen langile guztiak funtzionarioak izatea, ezin dugu ahaztu horrek arazo larriak ekarriko lituzkeela, hala nola ordezkapen baten edo lanpostu huts baten ondorioz kontrataziorik ezin egin izatea. Eta gainera, bat-batean, gure kolektiboan oso erabiliak diren eskubide batzuk ezabatuko lirateke, hala nola enplegua banatzeko baimenak edo arrazoi partikularrengatiko eszedentziak; lehenengoak ordezkoa izatearekin lotuak daude, eta bigarrenak zerbitzu-beharrekin. Adibide horrek garbi erakusten du zer gertatzen den Nafarroako errealitateari bizkarra emanez egiten diren estatu-legeekin.

4. artikulua. Ingurumenaren eta paisaiaren kudeaketan laguntzea soilik hartzen da funtzio teknikotzat. Horrek atzerapauso handia dakar gure egungo funtzioetan; izan ere, urte asko igaro ondoren, gure foru dekretuan zehazten diren funtzioen zerrendan kudeaketa-funtzioak aitortzea lortu genuen, ez soilik kudeaketan laguntzekoak. Hori horrela, begien bistakoa da gure lana errespetatzen ez dutenek oinarrizko lege hau noiznahi erabiltzen ahalko dutela gure eskumenak murrizteko.

Ildo beretik, uste dugu larrialdietan eta babes zibilaren arloan ditugun eginkizunak laguntzatik eta lankidetzatik harago joan beharko liratekeela: ondorio guztietarako parte hartzekoak izan beharko lirateke.
Baso-suteekin lotutako funtzioei dagokienez, sua itzaltzeko lanak aipatzean zertaz ari diren zehaztu beharko litzateke, gutxienez. Zalantza handiak ditugu artikulu hau Nafarroan aplikagarria izango ote den, Nafarroako hainbat legetan araututakoa zuzenean ukitzen baitu, hala nola Polizien Legean eta Babes Zibilaren Legean.

5. artikulua. Ahalmenak. Ahalmen horiek, berriz ere, gure polizia-lanari dagozkio bakar-bakarrik, eta, beraz, ez da Nafarroan dugun ereduaren adierazgarri, alde batera uzten baita gure lanaren zati garrantzitsu bat.
Ikuskapenei, grabazioei, argazkiei eta abarrei dagokienez, zehaztasun gehiago beharko lirateke agintekeriazko egoerarik ez sortzeko. Testu honetan, hitz generiko eta zehaztugabe asko daude, nahasgarriak izan daitezkeenak, segun eta nork interpretatzen dituen, konparazio batera, "larrialdietan izan ezik" edo "proportzionaltasuna, arrazoizkotasuna, pertsonen duintasunarekiko eta begirunearekiko errespetua eta gutxieneko esku-hartzearen printzipioa erabiliz".

8. artikulua. Artikulu hau oso arriskutsua da, gure lanetik pribatizatu gabe gelditzen ahal den alderdi bakarra polizia-alderdia izanen baita. Kontrara, gure funtzio guztiak blindatu beharko lirateke, kudeaketakoak barne, horiek baitira pribatizatzeko arrisku handiena dutenak. Denok dakigun bezala, Nafarroan kolore guztietako poliziak daude, eta guztiak funtzionarioak dira; beraz, ez daukagu oso argi artikulu horrek gure lana blindatzen ahal duen, polizia arloaz bakarrik hitz egiten baitu.

9. artikulua. Nafarroan, karrerako funtzionarioen kidego propiorik ere ez dago.

10. artikulua. Gehiegizko esku-sartzetzat jotzen dugu estatuko batzorde batek esatea nola jantzi behar dugun. Ez zaigu iruditzen, inolaz ere, identifikazio partekatua erabili behar denik.

11. artikulua. Artikulu honek mota guztietako armak eramateko bidea irekitzen du; beraz, ez gaude ados. Erabili beharko genituzkeen arma bakarrak fauna kudeatzeko erabiltzen direnak izan beharko lirateke.

14. artikulua. Ez dugu ulertzen betirako burutzak izatea, eta ez gaude horrekin ados. Gure kolektiboan, gaur egun, bide hori zaharkitua dago, eta arazo asko sortu ditu. Nolanahi ere, hau ere Nafarroako legeei bizkar emanda idatzitako artikulua da.

17. artikulua. Horrelako batzordeen aurka gaude; izan ere, batzorde horiek pertsona batzuek dietak eta gainsoldatak kobratzeko baino ez dute balio izaten.

Hirugarren xedapen gehigarria. Oinarrizko legedi honek kentzen ahal digu erabakitzeko daukagun ahalmen apurra. Gainera, Madrildik Nafarroan ezarri dugun ereduaren aurka jarduteko eta lan egiteko modu bat inposatu nahi digute.

Benetan zaila da ulertzea oinarrizko lege honen proiektuak ez jasotzea benetan ezinbestekoa den gauza bat, hots: erretiro-adinaren koefiziente murriztailea finkatzen duen xedapen bat Administrazio Publikoen zerbitzura lanean ari diren ingurumeneko zaindarientzat, mendizainentzat eta abarrentzat, martxoaren 14ko 383/2008 Errege Dekretuak suhiltzaileentzat ezartzen duen bezal-bezalaxe.

Laburbilduz: lege hau aipagarriagoa da esaten ez duenagatik esaten duenagatik baino.

Posición de LAB respecto a la Ley básica de agentes forestales que se está tramitando

Basozainak 2021/09/10

En general, el fondo de esta Ley no nos parece representativa de todas las funciones que tenemos reconocidas como colectivo en Navarra. Casi todo el contenido de la Ley se basa en el aspecto policial de nuestro trabajo, obviando temas absolutamente clave de nuestra identidad como son, entre otros, la gestión forestal y medioambiental o la labor educacional/educativa, etc. Consideramos que ser agente de la autoridad no es tanto un fin en sí mismo, que es lo que se desprende de la Ley, sino una herramienta necesaria para el desarrollo de nuestro trabajo, no como la base para el mismo.

En relación tanto a la exposición de motivos como al articulado, aportamos los puntos que consideramos lesivos para el interés de nuestro colectivo.

Nuestra capacidad de decisión se coarta, se invaden e incluso se olvidan exprofeso las competencias que tiene Navarra. Recordamos que Navarra tiene competencias exclusivas en materia de Función Pública, por ejemplo.

El argumento de que las potestades jurídicas de las que disponemos obligan a que exista un régimen jurídico que regule las funciones básicas de nuestro colectivo en todo el Estado, lo consideramos falso: nunca lo hemos necesitado.

Los medios para impedir y eliminar las agresiones externas se reducen básicamente a sistemas de defensa personal y a otros medios que no se detallan, aunque todo el mundo sabe a cuáles se pueden referir. En realidad de lo que estamos convencidos y convencidas es de que hay otras herramientas mucho más efectivas para conseguir ese objetivo y que en la Ley no se intuyen, que pueden ir desde saber mantener la actitud correcta en cualquier intervención hasta el conocimiento del manejo de situaciones complicadas con personas difíciles y agresivas, el judo verbal y otro tipo de medios.

Art 2-3. Respecto a la propia definición de guardas, se define como personal funcionario. En la Administración estatal existe la figura de funcionario interino, pero no en Navarra. Aunque a priori, que todo el personal tenga que ser funcionario sería lo deseable, no podemos obviar que supondría una serie de problemas graves, como que no pudiera haber contrataciones de sustitución o de vacante. Y de golpe se eliminarían derechos muy utilizados en nuestro colectivo como los permisos de reparto de empleo, o las excedencias por motivos particulares; los primero ligados a sustitución y las segundas a necesidades de servicio. Este es un ejemplo de qué ocurre con leyes estatales hechas de espaldas a la realidad de Navarra.

Art 4. Reconoce como funciones técnicas únicamente el apoyo a la gestión de medioambiente y del paisaje. Esto supone un clarísimo retroceso en nuestras actuales funciones ya que, después de muchos años, tenemos reconocidas en la relación de funciones que se detallan en nuestro DF, funciones de gestión, no de apoyo a la gestión. A nadie se nos escapa que una Ley básica puede ser utilizada por quienes no tienen ningún respeto por nuestra labor para menoscabar nuestras competencias.

En la misma línea, pensamos que nuestras funciones en emergencias y protección civil deberían ir más allá de auxilio y colaboración, deberían ser de participación a todos los efectos.
En cuanto a las funciones relacionadas con los incendios forestales se debería, como poco, concretar a qué se refieren con las labores de extinción. Dudamos mucho que pueda ser de aplicación en Navarra un artículo redactado de tal manera que se inmiscuye de manera directa en varias leyes navarras, tales como la Ley de Policías y la Ley de Protección Civil.

Art 5. Facultades.
Estas facultades, otra vez más, se refieren única y exclusivamente a nuestra labor policial, con lo cual no es representativo del modelo del que nos hemos dotado en Navarra, obviando una parte muy importante de nuestro trabajo.

En cuanto a las inspecciones, grabaciones, fotos, etc., se necesitaría más concreción para no dar lugar a abusos de autoridad. En esta redacción hay muchas palabras genéricas y poco concretas que pueden dar lugar a equívocos según quién las interprete, tales como “salvo casos de emergencia”, “exigencia de proporcionalidad, razonabilidad y respeto a la dignidad y decoro de las personas y principio de mínima intervención”.

Art 8. Este artículo es extraordinariamente peligroso ya que está restringiendo nuestro trabajo no privatizable a la parte policial, cuando lo que se debería hacer es un blindaje de todas nuestras funciones, incluidas las de gestión que son las que tienen mucho riesgo de privatización. Como todos sabemos, en Navarra hay policía de todos los colores y todos ellos son funcionarios, con lo cual que tampoco tenemos demasiado claro que este articulo nos pueda blindar si sólo habla del terreno policial.

Art 9. En Navarra ni tan siquiera existen cuerpos propios de funcionarios de Carrera.

Art 10. Consideramos una injerencia abusiva que nos digan desde una comisión estatal cómo debemos vestir. No vemos en ningún caso la necesidad de tener que llevar una identificación compartida.

Art.11. Este articulo faculta para llevar armas de todo tipo, con lo cual no estamos de acuerdo. El único tipo de armas que deberíamos usar, serían las utilizadas para gestión de fauna.

Art. 14. No entendemos ni estamos de acuerdo con los puestos de jefatura vitalicia. A día de hoy es algo ya obsoleto para nuestro colectivo, y han dado lugar a muchos problemas. En cualquier caso, es un artículo redactado de espaldas a las leyes navarras.

Art 17. Estamos en contra de este tipo de comisiones que no suelen valer nada más que para que una serie de personas puedan cobrar dietas y sobresueldos.

Disp. Adicional tercera. Esta legislación básica nos puede quitar el poco poder de decisión que podamos tener y nos intentan imponer desde Madrid una manera de actuar y de trabajar contraria al modelo del que nos hemos dotado en Navarra.

Realmente es difícil de entender es que esta posible Ley básica no recoja lo que sí sería imprescindible, como incorporar un apartado que establezca el coeficiente reductor de la edad de jubilación en favor de las y los Guardas de Medio Ambiente, Agentes, etc. al servicio de las Administraciones Públicas, exactamente igual a como el RD 383/2008, de 14 de marzo, lo establece para el personal bombero.

En resumen: esta Ley es más reseñable por lo que no dice que por lo que dice.