LOGO mahai orokorra

Mahai Orokorra, laburpena
2021-06-25

Gaur, Mahai Orokorraren bilera egin da. Bilera horretan, aurrerapausoak eman dira langile publikoen telelanari buruzko foru dekretu berriaren testuan, zeina Foru Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei aplikatuko baitzaie. Era berean, "Cl@ve"; identifikazio-sistema berria ezarri dela jakinarazi dute, NANa + PINa ordeztuko duena.

Telelanaren dekretuaren negoziazioak jarraituko du

Telelanari buruzko dekretu berria forma hartzen ari da, baina udan zehar lanean jarraitu beharko dugu behin betiko testua lortzeko. Gaurko bileran, Administrazioak proposamenaren zirriborro bat aurkeztu du. Zirriborro horretan, sindikatuok egin ditugun ekarpen batzuk jaso dira, eta beste epe bat ezarri da, uztailaren 31ra arte, dokumentu berriari ekarpenak egiten jarraitzeko. Alderdi guztien borondatea da irailerako behin betiko testua izatea eta, horrela, dagokion administrazio-izapidea hastea. Dena aurreikusita dagoen bezala badoa, dekretu berria 2022ko martxorako onartuta egon daiteke. Bien bitartean, 59/2022 Foru Aginduan ezarritako arauek jarraituko dute indarrean.

(Foru dekretu honetatik kanpo gelditzen dira Osasunbideari, NOPLOIri eta PAGNAko egoitza zentroei atxikitako arreta zuzeneko osasun langileak eta asistentzia arlokoak. Hezkuntzan, unibertsitateaz kanpoko irakasleak eta asistentzia arloko langileak. Kanpoan gelditzen dira, orobat, suhiltzaileak eta babes zibileko langileak. Justiziako langileek araudi berezia izanen dute.)

NANa+ PINa
Bestalde, Administrazioak jakinarazi du NANa + PINa sistema "cl@ve"; identifikazio sistemarekin ordezteko prozesuak aurrera jarraitzen duela, eta irailean amaituta egon beharko duela. Horri dagokionez, departamentu guztietako idazkaritza tekniko nagusiei jarraibideak eman zaizkie, eta langile espezifiko batzuk trebatu dira langileei sistema batetik bestera igarotzeko egin beharreko izapideen berri emateko eta kudeaketak errazteko.

 

Resumen Mesa General
25-06-2021

Hoy se ha celebrado reunión de la Mesa General en la que se han dado pasos hacia la redacción del nuevo Decreto de teletrabajo que afectará al personal al servicio de la Administración de la Comunidad y sus organismos autónomos. También se ha informado de la instauración del nuevo sistema de identificación “Cl@ve” que sustituirá al actual de DNI + PIN.

El Decreto de Teletrabajo se seguirá negociando

El nuevo Decreto de teletrabajo va tomando forma aunque todavía será necesario seguir trabajando a lo largo del verano para conseguir un texto definitivo. En la reunión de hoy la Administración ha presentado un borrador de propuesta en el que se recogen parte de las aportaciones que hemos hecho los sindicatos y se ha establecido un nuevo plazo, hasta el 31 de julio, para seguir haciendo aportaciones al nuevo documento. La voluntad de todas las partes es tener un texto definitivo para el mes de septiembre y que se inicie así el trámite administrativo correspondiente. Si todo va según lo previsto, el nuevo Decreto podría estar aprobado hacia el mes de marzo de 2022. Mientras tanto, seguirán en vigor las normas establecidas en la Orden Foral 59/2022.

(Quedan excluidos de este Decreto el personal sanitario y asistencial de atención directa adscrito a Osasunbidea, ISPLN y centros residenciales de la ANADP. En Educación, el personal docente no universitario y asistencial. También quedan excluidos bomberos y Protección Civil. El personal de Justicia se regirá por su propia normativa.)

DNI + PIN

En otro orden de cosas, la Administración ha informado que continúa el proceso de sustitución del sistema de DNI + PIN por el sistema de identificación “cl@ve” que deberá estar finalizado en septiembre. A este respecto, se han cursado instrucciones a las Secretarías Generales Técnicas de todos los Departamentos y se ha formado a personal específico para que informen a las plantillas de los trámites a realizar para pasar de un sistema a otro y faciliten las gestiones.