LOGO mahai orokorra

Mahai Orokorra, laburpena
2021-05-14

LABek sindikatuen eta Administrazioaren arteko itun zabal bat eskatu du hautapen prozesuak sinplifikatzeko eta behin-behinekotasunari bukaera emateko

Maiatzaren 14an egindako Mahai Orokorrean, LABek proposamen bat aurkeztu du sindikatuetako ordezkariek eta Gobernuak negoziazio bati ekin diezaioten langileen hautapen prozesuak sinplifikatzeko, lanpostu bakoitzaren beharretara gehiago egokitu daitezen, eta, orobat, pairatzen dugun behin-behinekotasun handia nabarmenki murrizten laguntzeko asmoz.

Alderdi guztiek ongi hartu dute proposamena, mundu guztiak uste baitu egungo eredua zaharkitua dagoela eta hautapen prozesuak amaigabeak direla. Azaldu dugu eredu berri bat onuragarria izango litzatekeela bai Administrazioarentzat berarentzat, bai sindikatuentzat eta interesdunentzat. Ez da proposamen itxi bat izan, etorkizunean zehaztu beharko den hausnarketa bat baizik, aderdi guztiek partekatzen dutena.

Egin dugun beste proposamen bat izan da bidea ireki dezatela basozainek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izateko. Proposamen horrek ere gainerako sindikatuen oniritzia jaso du. Erretiroa 60 urtetan hartzeko aukera hori dagoeneko onartua dute Katalunian, baina Madrilek du azken hitza. Administrazioak konpromisoa hartu du gure proposamena Landa Garapeneko Departamentuari bidaltzeko, haren bideragarritasuna azter dezan.

Bestalde, sindikatu guztiok adierazi dugu suhiltzaile-ofizialordeen 19 lanpostuko LEP partzialaren aurka gaudela, eta proposamena bertan behera uzteko eskatu dugu; aldi berean, suhiltzaile-kaboen 15 lanpostuko LEP partzialarekin ados gaudela adierazi dugu. Ofizialordeen LEPa errefusatzen dugu uste dugulako egungo sarjentuei soldata igotzeko ezkutuko maniobra bat besterik ez dela. Izan ere, gaur egungo sarjentuak dira ofizialorde izatera pasako liratekeenak. Gainera, deialdi hori kaboen sustapenerako oztopo bat izango litzateke. LABek eskatu du, halaber, suhiltzaileen zerbitzuaren antolaketari ekitea erregelamendu baten bidez (aspaldiko eskakizuna da), eta, zerbitzua antolatu eta gero, behar diren gai guztiak jorra daitezela.

Horretaz aparte, sindikatu guztiek ontzat eman dugu NOPLOIn eta Osasunbideko zenbait arlotan lanaldi malgua ezartzeko Administrazioak egindako proposamena. Neurri hori ekainaren 1ean ezartzea aurreikusi dute. Nolanahi ere, garbi utzi dugu araudi horretatik espresuki kanpo geratu diren kolektibo batzuk ere aurrerago sartu beharko direla.

Administrazioak, bere aldetik, hainbat gairen berri eman digu. Telelanaren dekretuari dagokionez, esan du espero duela ekainean proposamen bat aurkeztea, Europako funtsak zertarako erabiliko diren argitu ondoren. Nafarroako Gobernuko langile guztiek dugun asegurua berritu dutela ere jakinarazi dute. Esan dutenez, gai batzuk eguneratu dira eta, oro har, estaldura batzuk hobetu egin dira. Datozen egunetan, klausulak biltzen dituen dokumentua bidaliko digute, eta, orduan, LABek balorazio bat egin eta langile guztiei azalduko die.

Azkenik, jakinarazi digute datorren irailaren 1etik aurrera baliorik gabe geldituko dela NAN + PIN bidezko sarbide-sistema, Administrazioarekin hainbat tramite egiteko erabiltzen dena (nomina ikustea, ogasun arloko kudeaketak egitea, etab). Esan digutenez, langile guztiak sistema berrira sartu ahal izateko metodoa aztertzen ari dira. Informazio gehiago ematen digutenean, jakinaraziko dizuegu.

 

 

Resumen Mesa General
14-05-2021

LAB pide un gran pacto entre sindicatos y Administración para simplificar los procesos selectivos y acabar con la temporalidad

LAB ha trasladado en la última Mesa General celebrada el viernes día 14 una propuesta para que, tanto la representación sindical como el Gobierno, aborden una negociación para simplificar los procesos selectivos de personal, hacerlos más adecuados a las necesidades de cada puesto de trabajo y contribuir a acabar con la alta temporalidad que padecemos.

La propuesta ha sido bien acogida entre todas las partes porque todo el mundo coincide en que el actual modelo es obsoleto y hace interminables los procesos de selección. Hemos expuesto que un nuevo modelo sería beneficioso tanto para la propia Administración como para la parte social y las personas interesadas. No ha sido una propuesta cerrada, sino que ha sido una reflexión que todas las partes comparten y que se tendrá que concretar en un futuro.

Otra de las propuestas que hemos realizado y que ha contado con el consenso de la representación sindical ha sido que se abra el camino para que el personal del guarderío forestal pueda acceder a la jubilación a los 60 años. Se trata de una propuesta que ya ha sido aprobada en Catalunya pero es Madrid quien tiene la última palabra. La Administración se ha comprometido a trasladar la propuesta a la consejería de Desarrollo Rural para que estudie su viabilidad.

En otro orden de cosas, todos los sindicatos hemos manifestado nuestro posicionamiento en contra de la OPE parcial de 19 plazas de suboficial de bomberos y hemos pedido que se retirara la propuesta, al mismo tiempo que hemos manifestado nuestra conformidad con la OPE parcial de 15 plazas de cabos de bomberos. El rechazo a la OPE de suboficiales se ha debido porque se considera una maniobra encubierta para subir el sueldo a los actuales sargentos que serían quienes pasarían a suboficiales. Además supondría un obstáculo para la promoción de los cabos. Desde LAB hemos pedido también que se aborde la organización del servicio a través de un reglamento que se lleva años demorando y que después de organizarlo se aborden todas las cuestiones que sea necesario.

También todas las organizaciones sindicales han dado el visto bueno a la propuesta de la Administración para la implantación de la jornada flexible en el ISPLN y en algunas áreas de Osasunbidea. En cualquier caso, hemos transmitido nuestro deseo de que algunos colectivos que han quedado expresamente excluidos de esta regulación puedan incorporarse más adelante. La implantación de esta medida está prevista para el próximo uno de junio.

La Administración por su parte ha informado de varios asuntos. Sobre el Decreto del Teletrabajo ha dicho que espera que el próximo mes de junio puedan presentar una propuesta, una vez que se haya aclarado el destino de los fondos europeos. También han informado que ha sido renovado el seguro que todos los trabajadores y trabajadoras del Gobierno de Navarra tenemos. Según han dicho, se han actualizado algunas cuestiones y en general va a suponer un incremento en algunos conceptos. En los próximos días nos harán llegar el documento donde se recogen las cláusulas y entonces, desde LAB, haremos una valoración e informaremos a toda la plantilla.

Por último, se nos ha trasladado que a partir del próximo 1 de septiembre dejará de tener validez el sistema de acceso a través del DNI + PIN para múltiples trámites con la Administración como el acceso a la nómina, gestiones de hacienda, etc. Según han dicho, se está estudiando el método para que todo el personal pueda acceder al nuevo sistema. De todo ello, LAB informará cuando tengamos esa información.