ADM OPE SSGG

Zerbitzu Orokorretako langileen oposizioa

LABek gai zerrenda egokitzeko proposamena aurkeztu dio Gobernuari

Administrazioa 2021/05/02

Egokitu ditzagun oposizioak; oraindik garaiz gaude! Atera berria da Zerbitzu Orokorren oposizio deialdia Nafarroako Gobernurako. Espezialitate honetako azken deialdiarekin alderatuta, LABen hobekuntzak ikusi ditugu, baina oraindik asko dago egiteko hautagaien lana errazteko, Administrazioak egiazki zein profil behar dituen argitzeko eta prozesu osoan ahalik eta berdintasun eta gardentasun handiena bermatzeko. Hala ere, garaiz gabiltza oraindik!

 OHARRA: (LABek proposamena aurkeztuko dio Nafarroako Gobernuari, hurrengo Mahai Orokorrean eztabaidatu dadin. Bitartean, aurkeztuko diren guztientzat interesgarria den materiala eta informazioa biltzen jarraitzen dugu.) 

Nafarroako Administrazio Publikoko lanpostuetara iristeko egungo prozesuek ez dute inor erabat asetzen. LABen urteak daramatzagu egungo sistemak dituen hutsuneak eta gabeziak aztertzen, eta gogoeta egin ondoren, egungo eredua nabarmen hobetu dezakeen irtenbide bat aurkitu dugu.

Gakoa ikasi beharreko materialean datza. Duela bi urte, LABek Nafarroako Administrazio Publikoari eskatu zion oposiziogileentzako azterketa- eta prestakuntza-materiala eman zezala; interesdun guztientzat irekia izango zen materiala. Eskaera horri jaramonik egiten ez ziotela ikusita, LAB hasi zen eginkizun horretan, eta horren ondorioz, Prestakuntza atala dugu gure orrian www.infoadm.org. Atal horretan, Administrazio Publikoan lanpostu bat lortu nahi dutenek egutegi bat dute eskura, aurreikusitako deialdiekin, espezialitateen gai-zerrendekin, azterketa-ereduekin, aurreko deialdietako probekin eta abar. Atal hau eguneratzen eta elikatzen dugu deialdi eta material berriak sortzen diren bakoitzean, eta badakigu oso harrera ona duela. 

Administrazioa duela gutxi hasi da aurreko deialdietako azterketak eta askotariko materiala eskegitzen, eta LABen pozarren jaso dugu berria, bai ekimen horretan murgildu izanagatik, bai LABek duela bi urte egin zion proposamen hori aurrera eramaten parte hartzeagatik. Ziur gaude, gainera, horrela erantzuten diola herritarrek duela urte asko egindako eskaerari.

Hala ere, uste dugu badela beste urrats bat emateko garaia; erabakigarria eta onuragarria izango dena bai oposiziogileentzat, bai Nafarroako Administrazioarentzat. Urrats hori azterketarako material propio bat sortzea da, edo, bestela, galdera-erantzunen sorta bat, proba teorikoetako itemak ateratzeko. Horretarako, Administrazioak pertsona-talde bat izendatu beharko luke material hori sortzeko. Argitaratu berri den Zerbitzu Orokorren  deialdia aukera bikaina da hori gauzatzeko (probak ez dira, gutxienez, 2022ko maiatzera arte egingo), eta proposamen honek dituen abantailak nabarmenak dira alderdi guztientzat:

1.- Lanpostuari egokitzea

Espezialitate bakoitzerako galdera eta erantzun komunen sorta batetik abiatuta, deialdi bakoitzaren aurrean, bete beharreko lanpostuekin, horietan betetzen diren eginkizunekin eta plaza jakin horien berezitasunekin lotura handiena duten itemak aukeratu ahal izango dira. Gainera, Administrazioak berak sortuko duenez materiala, askoz gehiago egokitu ahal izango luke plaza horietara, eta lortu nahi diren ezagutzak eta funtzionarioentzat behar den profila ezarri ahal izango lituzke Administrazioak; eta ez oposiziogileen kontura etekinak atera nahi dituzten kanpoko akademiek edo argitaletxeek. Horrela eginda, askoz presentzia handiagoa izan ditzakete hainbat alderdik, hala nola herritarrei ematen zaien arretak edo talde-lanak, gaur egun huts egiten baitute horrelako proba memoristikoetan. Horiez gain, galderak lanpostu bakoitzaren mailara egokituta egotea lortuko da; izan ere, maila bakoitzerako eskatzen den titulazioa desberdina izaki, ez baita bidezkoa gauza bera galdetzea D mailako lanpostu bat lortu nahi dutenei eta A mailako bat lortu nahi dutenei.

2.- Gardentasuna

Proba teorikoa prestatzeko erabiltzen den materiala berbera bada, bai hautagaientzat, bai azterketa diseinatu behar duen epaimahaiarentzat, prozesuren atal hori askoz gardenagoa izango da, ernegazio gutxiago sortuko du eta prozesua guztiz objektiboa izan ez delako susmoa arinagoa izango da.

3.- Aukera berdintasuna

LABek herritar guztien eskura dagoen material publiko eta doakoaren aldeko apustua egiten du. Horrela bakarrik bermatuko dugu izangai guztien aukera-berdintasuna, edozein dela ere haien egoera ekonomikoa; izan ere, ez dugu ahaztu behar mundu guztiak ezin dituela ordaindu ikastetxe edo zentro pribatuek eskaintzen dituzten ikastaroak.

Zerbitzu orokorretan, esaterako, milaka pertsonak parte hartzea espero da eta, kasu honetan, galdera-sorta bat izateak bermatuko luke , batetik, maila antzekoa dela eta, bestetik, Covid gaitzari eusteko ezartzen diren eskakizunei erantzuteko egin behar diren proba ezberdinen arteko ekitatea ere; azterketa desberdinak egin behar baitira, probaren egunean bajan edo konfinatuta daudenentzat… Galdera-sorta bat egingo balitz eta galderok zailtasun-mailaren arabera sailkatuko balira, askoz errazagoa izango litzateke zailtasun-maila bera bermatzea beharrezkoak diren azterketa-ereduetarako.

Horrela, gainera, ez litzateke epaimahaikideen esku soilik geratuko probaren zailtasun-maila ezartzea, eta, beraz, fisioterapiako azken azterketarena bezalako kasuak saihestuko lirateke; izan ere, kasu horretan, proba egin zuten 800 pertsonetatik 12k bakarrik gainditu zuten proba, eta, hasiera batean, plazen % 50 baino gehiago bete gabe utzi zituzten. Horrek galera bikoitza dakar: alde batetik, Administrazioak ahalegin ekonomiko eta pertsonal handia egiten du gero eskainitako plaza guztiak ez betetzeko; eta, bestetik, are gehiago zailtzen du LEParen etorkizuna, plaza horietako batzuk deialdi batean sartu ahal izango baitira urte batzuk igaro ondoren, baina beste batzuk behin betiko galduko dira. Horrela, bada, deialdietan plaza hutsak gelditzeak betikotu egiten du Nafarroako Administrazio Publikoaren behin-behinekotasuna; hori onartezina da, eta inplikatutako pertsona guztiok (epaimahaikideak barne) kosta ahala kosta saihestu egin behar dugu.

4.- Inbertsio txikiagoa

Material propioa sortzeak, baina batez ere galdera-sorta bat sortzeak, beste abantaila garrantzitsu batzuk ekarriko lituzke, kasu honetan epaimahaietako kideentzat (ondorioz, baita Administrazioarentzat ere) eta hautagaientzat. Lehenengoek denbora gutxiago emango lukete azterketarako galderak eta erantzun posibleak sortzen -are gehiago beharrezkoa denean, Zerbitzu Orokorren LEP honen kasuan bezala, hainbat eredu desberdin-. Izan ere, harrigarria da zenbat denbora ematen duen epaimahai berri bakoitzak gai-zerrenda berari buruzko galderak eta erantzunak asmatzen behin eta berriz. Horrek, zalantzarik gabe, ondorio ekonomikoa ekarriko lioke Administrazioari, epaimahaikideek denbora gutxiago beharko bailukete azterketa prestatzeko.
Aldi berean, izangaiei hautaketa-prozesua prestatzea izugarri erraztuko lieke, askotan prozesu luze eta garestiegiei aurre egin behar izaten baitie.

5.- Arazoak gutxitzea

Azkenik, LABen proposamen honek nabarmen murriztuko lituzke erreklamazio, ustezko filtrazio eta herritarrek diskriminazio-susmotzat lituzkeen arazoak. Arazo horiek prozesu guztia erabat gardena denean amaituko dira. Bada, LABen uste osoa dugu gure proposamena bide ezin hobea dela prozesu ororen ardatz beharko lukeen gardentasun hori ezartzeko eta bermatzeko.

LABen proposamena

Horrela, bada, LABek Nafarroako Gobernuari proposatzen dio ahalik eta denbora laburrenean ekipo batzuk hauta ditzala lanean berehala hasteko, eta Nafarroako Gobernuaren beharrei erantzuteko materialak sortu ditzatela (dela gaiak garatuz, dela galdera-sorta baten eta erantzun posibleen bidez) maila bakoitzerako, Zerbitzu Orokorren gai-zerrendatik hasita. Material publikoa izan dadila eta interesdun guztien eskura egon dadila. Arestian aztertu dugu proposamen horren abantailak asko eta garrantzitsuak direla, eta LABen argi daukagu prozesu hau azkar hasten bada, oraindik garaiz gaudela Zerbitzu Orokorren oposiziora iristeko.

Jakin badakigu ezinezkoa dela proposamen hau Foru Administrazioko maila eta lanpostu guztietako oposizioetara zabaltzea, baina horietako askotan aplika daitekeela uste dugu irmoki. Hori dela eta, bideragarria den deialdi guztietan ezartzea iradokitzen dugu.

Material horrek, behin eta berriz adierazi dugun bezala, publikoa izateaz gain, herritar guztiek erabiltzeko modukoa ere izan behar du. Eta, horretarako, nahitaez hobekuntzak egin behar dira, eta Nafarroako Gobernuaren enplegu publikoaren webgunea berritu. Azkenaldian webgunea egokitu eta nabarmen hobetu dutela jakinda ere, gaur egun oraindik ez du jasotzen Administrazioan lanpostu bat lortu nahi duten pertsonentzako beharrezko informazio guztia. Adibide gisa, honako hau: nahiz eta duela gutxi hasi diren aurreko deialdietako azterketak egiten, mailaka eta postuka sailkatuta, https://www.navarra.es/es/empleo-publico webgunean, Administrazio Nukleoan sartutako lanpostuetako azterketak bakarrik daude eskuragarri; ez dago osasun arloko langileen eta irakasleen probei buruzko aipamenik. Horregatik, azpimarratu nahi dugu beharrezkoa dela atari bat ezartzea, Nafarroako Foru Administrazioan plaza bat lortu nahi duen pertsona batek behar dituen material guztiak bilduko dituena, edozein esparrutakoa dela ere.

Azkenik, ez dugu aukera hau pasatzen utzi nahi duela urte asko pairatzen ari garen gai bat azpimarratzeko, nahiz eta azken urte eta erdian eztanda egin duen. Euskarari buruz ari gara. Gaur egun, herritarren kopuru handi batek arreta hizkuntza horretan jaso behar du, Nafarroako berezko bi hizkuntzetako batean. Gure zerbitzu publikoen maila ona berreskuratu nahi dugun garai honetan, ezin dugu ahaztu arretaren kalitatean herritarrekiko hurbiltasuna eta bi aldeen arteko konfiantza direla nagusi. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza bera hitz egitea. Ez dugu ahaztu behar herritar horiek gainerakoen zerga berberak ordaintzen dituztela.

Premiazkoa da alderdi horretan aurrera egiteko premia, hainbat urratsen bidez: zirkuitu elebidunak ezartzea, euskara eskatzen duten plazen kopurua handitzea, Administrazioko lehiaketetan hizkuntza hori berriz baloratzea...

Amaitzeko, Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu kontuan har ditzala proposamen horiek, gure ustez beharrezkoak eta, aldi berean, zentzudunak eta aprobetxagarriak baitira. LABek ekarpen berri bat egiten du gaur egun Administrazio Publikoak dituen arazoetako batzuk konpontzeko. Ekarpen horren bidez, aurrera egin nahi da gardentasunerako bidean, Administrazioan sartzeko hautaketa-prozedurei aurre egiteko ekitatean, baliabide publikoen optimizazioan, plazak berriro galduko ez direlako bermean; azken finean, zerbitzu publiko indartsuak, kalitatezkoak eta Nafarroako herritarren beharrei erantzuten dietenak lortzeko bidean aurrera egin dezagun.

Oposición Servicios Generales

LAB presenta propuesta al Gobierno para adecuar el temario

Administrazioa 2021/05/02

Adecuemos las oposiciones; aún estamos a tiempo Recientemente se han convocado las oposiciones de Servicios Generales para el Gobierno de Navarra. En LAB observamos mejoras respecto a la última convocatoria de esta especialidad, pero aún queda mucho por hacer para facilitar el trabajo de las y los candidatos, dejar claros los perfiles que realmente necesita la Administración y garantizar la máxima igualdad y transparencia durante todo el proceso. Sin embargo, ¡aún estamos a tiempo de hacerlo!

 NOTA: (LAB va a presentar esta propuesta ante el Gobierno de Navarra para que se debata en la próxima Mesa General. Mientras tanto, seguimos recopilando material e información de interés para todas las personas que se vayan a presentar.) 

Los actuales procedimientos de acceso a los puestos de la Administración Pública navarra no satisfacen a nadie plenamente. En LAB llevamos años observando las lagunas, inconcreciones y las deficiencias que presenta el actual sistema y tras una reflexión hemos dado con una solución que puede mejorar sustancialmente el modelo actual.

La clave está en el material a estudiar. Hace ya dos años que LAB instó a la Administración Pública navarra a que facilitase material de estudio y preparación para las y los opositores; un material que fuese de acceso público para todas las personas interesadas. Visto que no atendían a esa demanda, fue LAB quien comenzó a hacerlo, y fruto de ello es la sección Prestakuntza que tenemos en nuestra página www.infoadm.org, una sección donde quienes aspiren a acceder a un puesto en la Administración Pública tienen a su alcance un calendario con las convocatorias previstas, temarios de las diferentes especialidades, modelos de examen, pruebas de convocatorias anteriores y un largo etcétera. Actualizamos y alimentamos esta sección cada vez que surgen nuevas convocatorias y materiales y sabemos a ciencia cierta que tiene una gran acogida.

La Administración ha empezado recientemente a colgar exámenes de convocatorias anteriores y material diverso, y en LAB nos alegramos profundamente de ello; tanto por el mero hecho de haberse embarcado en esa iniciativa, como por haberse implicado en llevar adelante esa propuesta que LAB le hizo hace ya dos años. Estamos convencidos, además, que así responde a una demanda que la ciudadanía viene manteniendo desde hace muchos años.

Sin embargo, creemos que ya es hora de dar un nuevo paso; uno que sea determinante y beneficioso tanto para las personas opositoras, como para la Administración navarra. Y ese no es otro que el de crear un material propio de estudio o, en su defecto, una batería de preguntas y respuestas de las que saldrían los ítems de las pruebas de carácter teórico. Para ello, la Administración debería designar un equipo de personas que se dediquen a crear ese material. La convocatoria de  Servicios Generales  recién publicada supone una magnífica ocasión para llevarlo a cabo (las pruebas no tendrán lugar, al menos, hasta mayo del 2022), y las ventajas que presenta esta propuesta son significativas para todas las partes:

1.- Adaptación al puesto

Partiendo de una batería de preguntas y respuestas comunes para cada especialidad, ante cada convocatoria se podrán seleccionar los ítems más relacionados con los puestos a cubrir, con las funciones que se desempeñan en los mismos, y las especificidades de esas plazas en concreto. Además, al ser la propia Administración quien vaya a crear el material, podría ajustarlo mucho más a las plazas en cuestión, y establecer los conocimientos deseados, el perfil requerido para su funcionariado; y no unas academias o editoriales externas que solo buscan lucrarse a costa de las personas opositoras. Así se le podrá dar mucha más presencia a aspectos como la atención a la ciudadanía o el trabajo en equipo que actualmente brillan por su ausencia en este tipo de pruebas meramente memorísticas. Además, así también se conseguirá que las preguntas estén adaptadas al nivel de cada puesto, ya que, partiendo de que la titulación requerida para cada nivel es diferente, no es de recibo preguntar lo mismo a quienes optan a una plaza de nivel D y a quienes optan a una del nivel A.

2.- Transparencia

Si el material del que se parte para preparar la prueba teórica es el mismo tanto para las y los candidatos, como para el tribunal que tiene que diseñar el examen, esta parte del procedimiento será mucho más transparente y generará menos crispación y menor sospecha de que el proceso no haya sido del todo objetivo.

3.- Igualdad de oportunidades

Desde LAB apostamos por un material público y gratuito al alcance de toda la ciudadanía. Solo así garantizaremos la igualdad de oportunidades de todas las personas aspirantes sea cual sea su condición económica, pues a nadie escapa que no todo el mundo puede costearse asistir a los cursos que ofrecen los centros de estudios privados.

Además, en casos como este de Servicios Generales en el que se espera una asistencia masiva de varios miles de personas, el hecho de crear una batería de preguntas garantizaría la similitud de nivel o incluso equidad entre las diferentes pruebas que haya que hacer para responder a las exigencias que establece la convocatoria de cara a mantener a raya la Covid: distintos exámenes para quienes el día de la prueba estén de baja o confinados… Si se hiciera una batería de preguntas y éstas se clasificasen por nivel de dificultad, sería mucho más fácil garantizar el mismo nivel de dificultad para los diferentes modelos de examen que fuesen necesarios.

De esta forma, además, no quedaría únicamente en manos de los miembros del tribunal establecer el nivel de dificultad de la prueba, de manera que se evitarían casos como el último examen de Fisioterapia en la que de entre las más de 800 personas que realizaron la prueba, tan solo 12 la aprobaron, dejando, de inicio, más del 50% de las plazas a oposición, sin cubrir. Esto supone una doble pérdida importantísima: por un lado, la Administración hace un esfuerzo económico y de personal enorme para que luego no se cubran todas las plazas ofertadas; y por otro, complica más aún si cabe el futuro de las OPEs, ya que algunas de esas plazas podrán volver a ser incluidas en una convocatoria transcurridos varios años, pero otras se perderán de manera definitiva. Así pues, el hecho de que en las diferentes convocatorias queden plazas desiertas eterniza la temporalidad en la Administración Pública de Navarra, algo a todas luces inaceptable y que todas las personas implicadas (incluido quienes forman los tribunales) debemos evitar a toda costa.

4.- Menor inversión

La creación de un material propio, pero sobre todo de una batería de preguntas traería otras importantes ventajas, en este caso para las y los integrantes de los tribunales (en consecuencia también para la Administración) y para las y los aspirantes. Los primeros invertirían menos tiempo en generar las preguntas y posibles respuestas para el examen -máxime cuando haga falta, como al parecer así será en el caso de esta OPE de Servicios Generales, varios modelos diferentes de examen-. Y es que resulta increíble la cantidad de tiempo que cada nuevo tribunal dedica a idear preguntas y respuestas sobre el mismo temario una y otra vez. Eso, qué duda cabe, tendría su consecuencia para la Administración en el aspecto económico, ya que las y los integrantes del tribunal requerirían menos tiempo para preparar el examen.

Al mismo tiempo, a las personas aspirantes esto les supondría simplificar enormemente la preparación de los procesos selectivos, ya que muchas veces se enfrentan a procesos exageradamente largos y costosos.

5.- Disminución de problemas

Por último, esta propuesta de LAB traería consigo una importante disminución de los posibles problemas que pudieran surgir a modo de reclamaciones, supuestas filtraciones, sospechas de discriminación por parte de la ciudadanía… Esos problemas finalizarán cuando todo el procedimiento sea totalmente transparente. Pues bien, en LAB tenemos el convencimiento de que nuestra propuesta es una magnífica vía para establecer y garantizar esa transparencia que debería regir cualquier procedimiento.

Propuesta de LAB

Así pues, desde LAB proponemos al Gobierno de Navarra que en el menor tiempo posible seleccione unos equipos que se pongan manos a la obra inmediatamente y generen los materiales que respondan a las necesidades del Gobierno de Navarra (sea mediante el desarrollo de los temas, sea mediante una batería de preguntas y posibles respuestas) para cada nivel, comenzando por el temario de Servicios Generales. Un material que sea público y esté al alcance de todas las personas interesadas. Las ventajas de ello, tal y como las hemos analizado más arriba, son muchas e importantes, y en LAB tenemos claro que, si se inicia este proceso con prontitud, estamos aún a tiempo de llegar a la oposición de Servicios Generales.

Somos conscientes de que es imposible extender esta propuesta a todas las oposiciones de todos los niveles y puestos de trabajo de la Administración Foral, pero creemos firmemente que se puede aplicar en muchos de ellos. Es por ello por lo que sugerimos que se implante en todas las convocatorias en que sea viable.

Este material, tal y como hemos apuntado una y otra vez, debe ser además de público, accesible a toda la ciudadanía. Y ello pasa, obligatoriamente, por introducir mejoras y rediseñar la página web de empleo público del Gobierno de Navarra. Aun sabiendo que en los últimos tiempos la han adecuado y mejorado sustancialmente, a día de hoy todavía no recoge toda la información necesaria para las personas que opten a un puesto en la Administración. Vaya a modo de ejemplo lo siguiente: aunque recientemente han empezado a colgar exámenes de convocatorias anteriores clasificándolas por nivel y puesto, en el sitio https://www.navarra.es/es/empleo-publico, solo hay disponibles exámenes de los puestos encuadrados en la Administración Núcleo; no hay ninguna referencia a las pruebas de personal sanitario ni de docentes. Por ello remarcamos la necesidad de establecer un portal que reúna todos los materiales que pudiera necesitar una persona que aspire a conseguir una plaza en la Administración Foral de Navarra, sea ésta del ámbito que sea.

Por último, no queremos dejar pasar esta ocasión para hacer hincapié en una cuestión que, aunque ha explosionado en el último año y medio, lo venimos padeciendo desde hace muchos años. Nos referimos al tema del euskera. Hoy en día una parte importante de la ciudadanía requiere ser atendida en esta lengua, en una de las dos lenguas propias de Navarra. En estos tiempos en que pretendemos recuperar el buen nivel de nuestros servicios públicos, no podemos olvidar que la calidad asistencial pasa, en primera instancia, por la cercanía a la ciudadanía y la confianza entre ambas partes. Y para ello es imprescindible hablar el mismo idioma, la misma lengua. Y no debemos olvidar que esa parte de la ciudadanía paga los mismos impuestos que el resto.

Es acuciante la necesidad de avanzar en este aspecto mediante pasos como los de establecer circuitos bilingües, ampliar el número de plazas con exigencia de euskera, volver a valorar esta lengua en los diferentes concursos de la Administración…

Para concluir, solicitamos al Gobierno de Navarra que tome en consideración estas propuestas, que a nuestro parecer son, a la vez que necesarias, sensatas y aprovechables. Suponen una nueva aportación de LAB para resolver algunos de los problemas que presenta actualmente la Administración Pública y que pretende avanzar en el camino hacia la transparencia, la equidad a la hora de afrontar los procedimientos selectivos de acceso a la Administración, la optimización de los recursos públicos, la garantía de que no se volverán a perder plazas… y en el fondo, para avanzar hacia la consecución de unos servicios públicos fuertes, de calidad y que respondan a las necesidades de la ciudadanía navarra.