ADM torremonreal

Torre Monreal ikastetxeko langileek dutxak erabiltzeko aukera izatea lortu dugu

Administrazioa 2021/04/29

Tuterako Torre Monreal Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoko Hezkuntza Laguntzako espezialistak dutxatu ahal izango dira ikastetxean bertan lan egin ondoren. Gogoratu behar dugu pandemiaren ondorioz debekatu egin zitzaiela: zentzugabekeria hori zuzentzea lortu dugu.

LAB sindikatuak Prebentzio Zerbitzuari eskatu zion Tuterako Torre Monreal Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoko langileek lanaldia amaitzean dutxak erabiltzen jarraitu ahal izatea.

Duela urte batzuk hasi eta 2020ko martxoaren 13ra arte, COVID konfinamendua hasi eta ikastetxeak itxi ziren arte, Tuterako Torre Monreal Hezkuntza Laguntzako espezialistak dutxatu ohi ziren lanaldia amaitzean. Baina, 2020ko irailean lanean hasi zirenetik, langile horiei debekatu egin zitzaien dutxak erabiltzea, zuzendaritza-taldearen hitzezko agindu baten bidez eta COVID-19aren aurkako prebentzio-neurri gisa.

LABen ustez, ikasleekin dugun harreman estuagatik eta ikasleen ezaugarri espezifikoengatik, egungo pandemiak irauten duen bitartean dutxa erabiltzea lehen baino are beharrezkoagoa da.

Prebentzio Zerbitzuak uste du langileek dutxak erabiltzea ez dagoela debekatuta, baizik eta gomendagarria dela; mugatuta dago instalazioen erabilera partekatua eta arreta berezia jarri behar zaie higiene- eta desinfekzio-neurriei.

Conseguimos que el personal pueda usar las duchas en el C.P.E.E. Torre Monreal

Administrazioa 2021/04/29

El personal Especialista de Apoyo Educativo del Colegio Público de Educación Especial Torre Monreal de Tudela podrá volver a ducharse tras su jornada laboral en el propio colegio. Recordamos que, a causa de la pandemia, se les había prohibido hacerlo: un sinsentido que hemos conseguido corregir.

Desde el sindicato LAB solicitamos al Servicio de Prevención que las/los trabajadoras/trabajadores del Colegio Público de Educación Especial Torre Monreal de Tudela pudiesen seguir utilizando las duchas al finalizar su jornada laboral.

Desde hace años y hasta el 13 de marzo del 2020, que fue cuando empezó el confinamiento por la COVID-19 y se cerraron los centros educativos, el personal Especialista de Apoyo Educativo del C.P.E.E. Torre Monreal de Tudela se había duchado habitualmente al terminar su jornada laboral. Sin embargo, desde la incorporación al puesto de trabajo en septiembre del 2020, a este personal se le prohibió la utilización de las duchas, mediante una orden verbal del equipo directivo, como medida preventiva ante el COVID-19.

Desde LAB entendimos que por el contacto tan estrecho que se tiene con el alumnado y las características específicas del mismo, la utilización de la ducha al finalizar su jornada laboral es durante la pandemia actual incluso aún más necesaria que antes.

Desde el Servicio de Prevención se entiende que el uso de las duchas por las y los trabajadoras no está prohibido sino que es recomendable, con la limitación del uso compartido en la utilización de las instalaciones e incidiendo en medidas de higiene y desinfección.