LAB Nasertic 2021

Lana seriotasunez, sindikatu indartsu batekin talde-lanean, gure lan-baldintzak hobetzeko

LAB Nasertic 2021 hauteskunde sindikalak

Azken 4 urte hauetan Naserticeko LABeko hiru ordezkariek lan handia egin dute, bai gure enpresan, bai Naserticetik kanpoko foroetan, hots, CPENen eta bulegoen hitzarmenaren negoziazio mahaian.

Azken bi kasu horietan, negoziazioa ez da enpresa mailan egiten, sindikatu bakoitzak sektore horietako bakoitzean duen ordezkaritzan oinarrituta baizik; batean zein bestean, Naserticeko LABeko ordezkariek ere parte-hartze zuzena izan dugu.

Urte hauetan gauza bat argi geratu zaigu: Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoetako langileen lan eskubideak hiru joko-eremu horietan jokatzen dira, eta ezinbestekoa da ordezkaritza izatea eta horietan guztietan eragiteko gaitasuna izatea.

Horregatik, maiatzaren 7an eta 10ean Naserticen LABi botoa ematea ezinbestekoa da, langile guztien ahotsa entzun dezaten eta gure lan eskubideak errespetatuak izan daitezen.

Trabajo en serio, en equipo con un sindicato fuerte para mejorar nuestras condiciones laborales

LAB Nasertic 2021 elecciones sindicales

Estos últimos 4 años han sido de mucho trabajo en diferentes frentes por parte de los tres representantes de LAB en Nasertic, tanto en nuestra empresa, como en foros que transcienden a Nasertic, como son CPEN y el convenio de oficinas y despachos.

En estos dos últimos casos la negociación no se realiza a nivel de cada empresa, sino en base a la representación de cada sindicato en cada uno de estos sectores; tanto en uno como en otro, los delegados-as de LAB en Nasertic hemos tenido también participación directa.

Si algo nos ha quedado claro durante estos años es que en las Empresas Públicas del Gobierno de Navarra nuestros derechos laborales se juegan en estos tres terrenos de juego y es imprescindible contar con representación y capacidad de influir en todos ellos.

Por ello votar a LAB en Nasertic el próximo 7 y 10 de mayo es fundamental para que la voz de toda la plantilla sea escuchada y nuestros derechos laborales respetados.

Asier Nasertic

Zer agindu genizuen, zer egin dugu eta zer egin nahi dugu?

Kategoriak

Kategoriei dagokienez, gure ekarpen nagusia izan da eskaera egin duten pertsonei ahalik eta laguntza handiena ematea, bai eskaera aurkezteko moduari dagokionez, bai eskaeren inguruan eman daitezkeen urratsei buruz aholku ematen. Bestalde, enpresa publikoetan gehiengo sindikala osatzen dugun gainerako sindikatuekin batera CPENekin egindako negoziazio-aren esparruan, bulegoen eta langelen hitzarmenaren 6. eta 7. kategoriak ez aplikatzea eskatu dugu. Azkenik, 7. kategoria ez aplikatzea lortu genuen, bai eta 6. kategorian sartutako lanpostuak berrikusteko akordio bat ere.

Kategorien kontua gai errepikakorra da gurean, eta ongi dakigu hurrengo 4 urteetan ere horren gainean lanean jarraitu beharko dugula.

Hona hemen arlo horretan planteatu nahi ditugun gaietako batzuk:

- Naserticen, enpresak egindako lanpostuen deskribapenak ditugu, eta hurrengo urratsa izan beharko litzateke argitzea zein kategoriari dagokion lanpostu bakoitza eta noiz edo zein kasutan egin daitekeen aldaketa bat.

- Konpentsazioa ordaintzea pertsona bat denbora batez falta denean eta beheragoko kategoriako beste pertsona batek ordezkatzen duenean.

- Kategoriei zuzenean lotutako gaia ez bada ere, LABen uste dugu argitu behar dela zein osagarri dauden gaur egun Naserticen eta zein kasutan kobratzen diren. Hori izango da gure lan-ildoetako bat epe laburrean eta ertainean.

Komunikazioa

Komunikazioari dagokionez, esan beharra dago gure lanaren zutabe nagusietako bat izan dela. Modu sistematikoan bidali dugu Batzordearen eta Zuzendaritzaren arteko bileren laburpen zabal bat; gainera, denon eskura dagoen leku bat ireki dugu dokumentazio guztia uzteko: bileren aktak, bidaltzen ditugun mezuak, etab. Azkenik, eta nahiz eta iaz ezin izan ziren egin pandemia-egoeragatik, egoitzako bilerak ere aipatu nahi ditugu, ezinbesteko tresna iruditzen baitzaigu eta uste baitugu uda ondoren berreskuratu beharko liratekeela.

Bestalde, bilera guztiak baino lehen, mezu bat bidaltzen dizuegu, gai-zerrendarekin, bileran landu litezkeen gaiak proposa ditzazuen. Sorpresa pozgarria izan da ekimen honek izan duen harrera ona. Adibide gisa, hizkuntza-eskolak aipatu nahi genituzke; izan ere, ekimen hori Naserticeko kide baten proposamenetik sortu zen, mezu hauetako bati erantzunez. Datozen urteetarako, gure asmoa orain arte egindako lan guztiari jarraipena ematea da.

Enpresa Publikoentzako hitzarmena

Duela lau urte enpresa publikoentzako hitzarmenari buruz hitz egin genuen, eta argi dago, urratsak eman diren arren, helburu hori lortu gabe jarraitzen dugula. Enpresa publikoetako sindikatu nagusien arteko adostasunaren ondorioz, foro iraunkor bat sortzea lortu genuen CPENekin, eragiten diguten lan-gai guztiei buruz eztabaidatzeko. Foro horretan, besteak beste, ordaindutako lizentziei eta baimenei buruzko jarraibide bat lortu da. Jarraibide horretan, orain arte ez genituen lizentzia eta baimen asko jaso dira (adingabeei bisita medikoetara laguntzea, gaixotasun larriak dituzten senideak zaintzeko lizentziak, etab.). Halaber, kontratazioari buruzko jarraibide bat lortu dugu (enpresa publikoetan ABLE bidez kontratatzeko debekua sartuta), bai eta beste jarraibide bat ere aldi baterako ezintasun egoeran osagarri xurgagarria ordaintzeko.

LABentzat, hitzarmena lortzea izango da hurrengo lau urteetarako lehentasunezko gaia, bai Naserticen, bai ordezkaritza dugun gainerako enpresa publikoetan. Ez dugu kerik salduko: inork ez digu ezer oparituko, baina Nafarroako Gobernuak zor historikoa du enpresa publikoekin, eta orain da gure errealitatera egokituko den eta gure izaera publikoa kontuan hartuko duen esparru propio bat formalizatzeko unea.

Eta gure ustez, aukerarik onena eta alderdi guztientzat, baita Nafarroako Gobernuarentzat berarentzat ere, berme gehien ematen duena, enpresa publikoentzako hitzarmen propioa egitea da. Borondate politikoa behar duen gaia da hau. Egungo Nafarroako Gobernua prest al dago enpresa publikoekin aspalditik duen zor hori kitatzeko?

Bulego eta langelak

Bulegoen eta langelen hitzarmenari dagokionez, gero eta nabarmenagoa da hitzarmen hori ez datorrela bat gure errealitatearekin; izan ere, une honetan hor negoziatzen diren gauza askok ez digute eragiten, edo oso zaila da enpresa publikoetan nolabaiteko eragina izatea: urteko orduen konputua, baimen ordainduak, soldata-igoera, etab. Dakizuenez, hitzarmena negoziazio-fasean dago, eta, urtetan gehiengoa UGT eta CCOO sindikatuen esku egon bada ere, orain egoera aldatu da, neurri batean beste sindikatu batzuek enpresa publikoetan lortutako ordezkaritzari esker, eta LAB gehiengo berri horren parte da. Esan bezala, adi jarraituko dugu eta negoziazioaren bilakaeraren berri emango dizuegu; izan ere, gustatu ala ez, horixe da zuzenean aplikatzen zaigun hitzarmena.

Barne sustapena

Barne-sustapenari dagokionez, aitortu behar da barne-sustapeneko kasu batzuk izan direla Naserticen, eta barne-lehiaketa bat ere egin dela, baina oraindik ere sistema garden bat ezarri beharra dago prozesu horiek ahalik eta gehien argitzeko eta objektibatzeko, baldintzak betetzen dituzten eta libreki parte hartu nahi duten pertsonen lehia askea ahalbidetuz.

Argitu beharreko puntu garrantzitsuenetako bat da zein kasutan ateratzen diren eskaintzak kanpora, eta zergatik ezin dituzten plaza horiek eskuratu gaur egun Naserticen dauden pertsonek, aldi baterako kontratatuak izan ala kontratu mugagabekoak.

Enpresa Batzordearen azken bileretako batean, zuzendaritzak barne-sustapenerako erabiltzen dituzten irizpideak azaldu zizkigun. Irizpide horiek dokumentu publiko batean islatu behar dira, eta, dokumentu horretan oinarrituta, lanean jarraitu behar da hura hobetzeko eta Naserticen barruan sistematikoki aplikatzen dela bermatzeko.

Kontratazioa

Bestalde, uste dugu CPENek 2018an egindako kontratazioari buruzko jarraibidea garatzen eta hobetzen jarraitu behar dela, han aipatzen den helburu honetan sakontzen jarraitzeko: "Lan-kontratudunak publizitatearen, berdintasunaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioei jarraituz hautatuko direla bermatzea". Gure helburu nagusia argia da: sindikatuok aukera izan behar dugu enpresa publikoetan egiten diren hautaketa-prozesuak ikuskatzeko.

Lan osasuna

Laneko osasunari dagokionez, garai nahasiak izan ditugu Covid agertu zenetik. Azaldu diren egoerei ahalik eta hobekien aurre egiten saiatu gara, oro har ziurtasun gutxirekin eta zalantza askorekin, eta betiere langileen lan-osasuna bermatzeko helburuarekin.

Bestalde, azken urteotan egin diren lan garrantzitsuenetako bi aipatu nahi genituzke: batetik, arrisku psikosozialei buruzko inkesta, eta bestetik, enpresa espezializatu batek laborategian egin duen arriskuen balorazio berria. Arrisku psikosozialen inkesta egin eta langileei emaitzen berri eman ondoren, emaitzak aztertzen ari gara balizko neurri zuzentzaileak ezartzeko. Laborategiko arriskuen balorazio-azterketa berriari dagokionez, azterketa egiteko ardura duen enpresak noiz amaituko zain gaude. Laborategiaren idiosinkrasia behar bezala islatzea espero dugu, eta azken urteotan sortu diren arazoak saihesteko balio izatea.

Bi gai horiek izango dira, Covid-ekin batera, lan-osasunari buruzko lan-ildo nagusiak datozen hilabeteetan.

Duela lau urte gai horiei guztiei ekiteko konpromisoa hartu bagenuen ere, beste hamaika gai gehiago atera dira bidean, eta horiei ere eskaini behar izan diegu gure denbora. Adibide gisa:

Behin-behinekotasuna

Behin-behinekotasun tasa: sare publiko osoan bezala, Naserticen gaur egun ditugun behin-behinekotasun tasak altuegiak dira.

Ez dugu demagogia merkea egin nahi, arazo hau, neurri handi batean, gaur egun daukagun legediak eragiten duelako, baina enpresak jakin behar du behin-behinekotasunak zailtasunak ekartzen dituela langile guztientzat, bai aldi baterako kontratua dutenentzat, bai gainerako langileentzat. Azken urteetan, langileen etengabeko txandakatzea jasaten ari gara enpresako hainbat arlotako lanpostuetan, eta enpresak hori kontuan hartu beharko luke birjarpen-tasa ospetsua zein lanpostutan aplikatu behar duen erabakitzeko orduan.

Bestalde, Nasertic enpresan egiten diren kontratuen kontrol zehatza egiten jarraituko dugu, azken urteotan egin dugun bezala.

Txandakako lana

LABen uste dugu txandaka lan egiten duten lankideek nolabaiteko konpentsazioa izan behar dutela. Gaia planteatu genuen CPENekin egindako negoziazioan, eta Naserticen gai espezifikoa zenez, Nasertic mailan negoziatu behar genuela esan ziguten. LABek uste du, funtzio publikoan bezala, konpentsazio hori ordutegi-murrizketaren bidez egin beharko litzatekeela.

Telelana

Aldekoak eta kontrakoak dituen arren, telelana geratzeko iritsi da. Gure ustez, zuzendaritzak ez du telelanaren aldeko jarrerarik, baina ukaezina da eskaria badagoela eta gai hori aztertu beharko dugula ordezkaritza dugun foro guztietan.

Berdintasun Batzordea

Legedian duela gutxi egindako aldaketen ondorioz, hurrengo enpresa batzordeak, orain arte ez bezala, zuzenean parte hartu beharko du legez sortu beharreko negoziazio batzordean. Printzipioz, landu daitezkeen gaien sorta oso zabala da, eta langileen ordezkarien eta enpresaren artean adostu behar da. LABen ustez, batzorde horren zeregin nagusia izan beharko litzateke azterketa bat egitea Naserticen soldata-arrakala dagoen ala ez jakiteko.

¿Qué os dijimos que íbamos a hacer, qué hemos hecho y qué queremos hacer?

Categorías

A nivel de categorías, nuestra aportación ha sido dar todo el apoyo posible a las personas que han ido realizando estas peticiones, tanto a nivel de cómo presentarlas como de asesoramiento sobre qué pasos se pueden dar en relación con estas solicitudes. Por otra parte, en el marco de la negociación con CPEN, llevada a cabo de manera conjunta con el resto de los sindicatos mayoritarios en las EEPP, solicitamos la no aplicación de las categorías 6 y 7 del convenio de oficinas y despachos. Finalmente se consiguió la no aplicación de la categoría 7 y un acuerdo para la revisión de los puestos encuadrados en la categoría 6. Las categorías es un tema recurrente en el que vamos a tener que seguir trabajando en Nasertic en los próximos 4 años.

Algunas de las cuestiones que queremos plantear son:

-En Nasertic contamos con descripciones de los diferentes puestos de trabajo elaborados por la empresa, y el siguiente paso debería ser aclarar a qué categoría corresponden y cuándo o en qué casos se puede dar un cambio.

-Compensación cuando una persona falta durante un tiempo y es sustituida por otra persona con una categoría inferior.

-Aunque no es un tema estrictamente ligado a las categorías, en LAB creemos que hay que clarificar qué complementos existen actualmente en Nasertic y en qué casos se cobran. Esta va a ser una de nuestras líneas de trabajo a corto y medio plazo.

Comunicación

En cuanto a la comunicación, ha supuesto una importante carga de trabajo durante estos años, ya que de manera sistemática hemos mandado un amplio resumen de las reuniones del Comité con la Dirección, hemos creado un recurso compartido al que podéis acceder todas y todos y en el que vamos dejando toda la documentación, actas de las reuniones, correos que enviamos… etc. Finalmente, y aunque el año pasado no se pudieron celebrar debido a la situación de pandemia, no queremos dejar de citar las reuniones de sede, ya que nos parecen una herramienta indispensable y que creemos que hay que recuperar después del verano.

Por otra parte, antes de todas las reuniones, os enviamos un correo con el orden del día a tratar y animándoos a que nos hagáis llegar cualquier tema que pensáis que se debe tratar en dichas reuniones. Ha sido una grata sorpresa la buena acogida de esta iniciativa y queremos poner como ejemplo las clases de idiomas, ya que dicha iniciativa surgió de la propuesta de un compañero de Nasertic en respuesta a uno de estos correos. Nuestra intención para estos próximos años es dar continuidad a todo el trabajo realizado hasta ahora.

Convenio empresas públicas

Hace cuatro años hablábamos de un convenio para las empresas públicas y es evidente que, aunque se han dado pasos, seguimos sin conseguir ese objetivo. Fruto del consenso entre los principales sindicatos de las Empresas Públicas conseguimos crear un foro permanente con CPEN para discutir sobre todos los temas laborales que nos afectan y en el que, entre otros, se ha conseguido una directriz de licencias y permisos retribuidos en la que se incluyen muchos con los que no contábamos (acompañamiento a menores a visitas médicas, licencias para cuidados a familiares con enfermedades graves... etc.), directriz de contratación (con la inclusión de la prohibición de contratar vía ETT en las Empresas Públicas), directriz para el pago del complemento absorbible en situación de IT… etc.

Para LAB, tanto en Nasertic como en el resto de Empresas Públicas en las que contamos con representación, este va a ser un tema prioritario estos próximos cuatro años. No vamos a vender humo: nadie nos va a regalar nada, pero Gobierno de Navarra tiene una deuda histórica con las Empresas Públicas y este es el momento de formalizar un marco propio que se adapte a nuestra realidad y que tenga en cuenta nuestro carácter público.

Y en nuestra opinión, la mejor manera y la que más garantías da para todas las partes, también para el propio Gobierno de Navarra, es hacer un convenio propio para las empresas públicas. Este es un tema de voluntad política. ¿Está el actual Gobierno de Navarra dispuesto a saldar su deuda de hace ya muchos años con las Empresas Públicas?

Convenio oficinas y despachos

Sobre el convenio de oficinas y despachos, cada vez es más evidente que es un convenio que no se ajusta a nuestra realidad ya que en estos momentos muchas de las cosas que se negocian no nos afectan o es muy difícil que puedan llegar a tener algún tipo de incidencia en las Empresas Públicas: cómputo anual de horas, permisos retribuidos, subida salarial… etc.

Como ya sabéis, el convenio se encuentra en fase de negociación y aunque la mayoría ha sido tradicionalmente de UGT y CCOO, sindicatos que han sido los firmantes habituales, en estos momentos esa mayoría ha cambiado, en gran medida gracias a la representación que aportamos otros sindicatos desde las Empresas Públicas, y LAB forma parte de esta mayoría. Tal y como os hemos ido comen-tando, seguiremos atentos y os iremos informando de la evolución de la negociación ya que, nos guste o no, es el convenio que nos es de aplicación directa.

Promoción interna

Sobre la promoción interna, hay que reconocer que ha habido algunos casos de promoción interna en Nasertic e incluso se ha dado un concurso interno, pero sigue pendiente instaurar un sistema transparente para clarificar y objetivar lo máximo posible estos procesos, posibilitando la libre concurrencia de las personas que cumplan los requisitos y que así lo deseen en cada uno de los casos.

Uno de los puntos más importantes que hay que aclarar es en qué ocasiones se sacan ofertas fuera y cuáles son las razones por las que personas que actualmente están en Nasertic, ya sea con contrato temporal o indefinido, no pueden optar a esas plazas.

En una de las últimas reuniones del Comité de Empresa, la Dirección nos explicó los criterios que utilizan para la promoción interna. Esos criterios deben reflejarse en un documento público y, en base a ese documento, seguir trabajando para mejorarlo y para garantizar que se aplica sistemáticamente dentro de Nasertic.

Contratación

Por otra parte, creemos que hay que seguir desarrollando y mejorar la instrucción de contratación elaborada por CPEN en 2018 para seguir profundizando en su objetivo de “garantizar que la selección de su personal laboral se lleve a cabo atendiendo a los principios de publicidad, igualdad, mérito y capacidad”. Nuestro principal objetivo es claro, los sindicatos debemos tener la posibilidad de poder fiscalizar los procesos de selección que se realizan en las empresas públicas.

Salud laboral

En cuanto a la salud laboral, nos han tocado unos tiempos convulsos debido a la aparición de la Covid. Hemos tratado de ir haciendo frente a las diferentes situaciones que se han ido presentando de la mejor manera posible, generalmente con pocas certezas y muchas incertidumbres y siempre con el objetivo de tratar de garantizar la salud laboral de la plantilla.

Por otra parte, dos de los trabajos más importantes que se han llevado a cabo estos últimos años han sido la encuesta sobre riesgos psicosociales y la nueva valoración de riesgos del laboratorio por parte de una empresa especializada. Tras realizar la encuesta e informar a la plantilla de los resultados de dicha encuesta, se está trabajando con los resultados para la implantación de posibles medidas correctoras. En cuanto al nuevo estudio de valoración de riesgos del laboratorio, estamos a la espera de que la empresa encargada de realizarlo lo finalice. Esperamos que refleje correctamente la idiosincrasia del laboratorio y que sea la herramienta para poder evitar diferentes problemas que han surgido en los últimos años.

Estos dos temas van a ser, junto con la Covid, las principales líneas de trabajo en cuanto a salud laboral en los próximos meses.

Aunque estos fueron los temas con los que nos comprometimos a trabajar hace cuatro años, han sido muchos más los temas que han ido surgiendo y a los que hemos tenido que dedicar nuestro tiempo como delegados y delegadas. A modo de ejemplo:

Temporalidad

Al igual que en el resto del entramado público, los niveles de temporalidad que actualmente tenemos en Nasertic son demasiado altos.

No queremos hacer demagogia barata ya que este problema esta causado en gran medida por la legislación actual, pero la empresa debe ser consciente de las dificultades que acarrea para el conjunto de la plantilla, tanto para las personas con contrato temporal, como para el resto de la plantilla. Varias áreas de la empresa llevan sufriendo la rotación continua en diferentes puestos durante los últimos años, y la empresa debería tener esto en cuenta a la hora decidir en qué puestos gasta la famosa tasa de reposición.

Por otra parte, seguiremos realizando el mismo control exhaustivo de los contratos realizados en Nasertic que hemos venido realizando durante estos últimos años.

Turnicidad

En LAB creemos que las y los compañeros que trabajan a turnos deben tener algún tipo de compensación. Planteamos el tema en la negociación con CPEN y nos indicaron que al ser un tema específico de Nasertic lo debíamos negociar a nivel de Nasertic. Desde LAB apostamos porque al igual que en función pública, esta compensación se realice vía reducción horaria.

Teletrabajo

Aunque cuenta con partidarios y detractores, el teletrabajo ha llegado para quedarse. Nuestra impresión es que la dirección no tiene una postura favorable al teletrabajo, pero es innegable que la demanda existe y que vamos a tener que tratar este tema en todos los foros en los que tenemos representación.

Comité de igualdad

Debido a recientes cambios en la legislación al próximo comité de empresa, a diferencia de como se venía funcionando hasta ahora, nos va a tocar tener una participación directa en la comisión negociadora que obliga a crear la ley. En principio, el abanico de posibles temas a tratar es muy amplio, y se debe acordar entre las representantes de las trabajadoras y trabajadores y la empresa. En LAB creemos que la principal labor de esta comisión debe ser realizar un estudio para saber si en Nasertic hay brecha salarial o no.

LAB Nafarroako Administrazioan lehenengo indar sindikala da. Gu ere zerbitzu publikoak gara: gure bozka LAB!!

LAB es el sindicato mayoritario en la Administración de Navarra. ¡Nosotras también somos servicios públicos: nuestro voto LAB!

Candidatura Nasertic
 Katixa Nasertic