ADM 10000 OPE

Martxoaren 12an 11:00etan Batzarra-Elkarretaratzea >>>Gobernuaren Ordezkaritzatik >>>Jauregiraino

Ordu sindikalak eskaturik 10:30etik 12:30era

12 de Marzo Asamblea Concentración a las 11:00 horas desde >>>Delegación del Gobierno hasta >>>Palacio

Pedidas horas de asamblea de 10:30 a 12:30

Behin-behinekotasunari bukaera emateko, gutxienez 10.000 lanpostuko LEPa eskatzen dugu

Administrazioa 2021/03/09

descargas de archivos.orig PDF Kartela A3 

LABek batzar-elkarretaratze baterako deia egin du hurrengo ostiralerako, martxoak 12, goizeko 11:00etan.
Foru Administrazioko lanpostu asko aldi baterako kontratatutako langileek betetzen dituzte. Administrazio publikoak berak izan dira egoera jasanezin horretara eraman gaituztenak. Beharrezkoa da plantillak egonkortzea eta aldi baterako kontratazioaren abusua amaitzea. Horretarako, birjartze-tasa kentzea eta gutxienez 10.000 lanpostuko LEP baterako deialdia egitea eskatzen dugu.

Madrilgo Gobernuak urteak daramatza birjartze-tasa ezartzen, eta, horregatik, plaza kopuru mugatu bat baino ez da ateratzen LEPera. Zerbitzu publikoa ematen jarraitu ahal izateko, behar diren gainerako lanpostuak aldi baterako kontratuen bidez betetzen dira. Horren ondorioz, azken urteotan, behin-behinekotasuna etengabe handitu da, eta Foru Administrazioko zenbait eremutan% 50etik gorakoa da.

Nafarroako gobernuek ez diote zentzugabekeria horri aurre egin nahi izan, eta men egin diote zerbitzu publikoak eta milaka pertsonaren lan-baldintzak hondatzera daraman arau ulertezin horri.

Egoera horri bukaera emateko ordua da. Horretarako, ezinbestekoa da birjartze-tasa kentzea eta Lan Eskaintza Publiko handi bat egitea gaur egun aldi baterako langileek betetzen dituzten plaza guztiak betetzeko eta, horrenbestez, plaza horietan guztietan lan finkotasuna lortzeko. Eta LEP hori baino lehen, "egiturazkotzat" jotzen diren lanpostu guztiak “plantillako lanpostu” izatera pasatu behar dira. Izan ere, trikimailu horrekin langile finkoek bete beharko lituzketen plazak ezkutatu besterik ez dute egiten.

Horregatik guztiagatik, LABek batzar-elkarretaratze batera deitu du datorren ostiralerako, martxoak 12, goizeko 11etan, Merindadeen plazako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean. Handik manifestazioan joango gara Nafarroako Gobernuaren egoitzara, bi administrazioei eskatzeko arazo honi heldu eta konponbide bat eman dezaten.

Para acabar con la temporalidad exigimos una OPE de al menos 10.000 plazas

Administrazioa 2021/03/09

descargas de archivos.orig PDF Cartel A3 
LAB convoca una asamblea-concentración el viernes 12 a las 11 de la mañana.
Muchos de los puestos de trabajo en la Administración Foral está cubierto por personal contratado temporal. Han sido las propias administraciones públicas quienes nos han llevado a esta situación insostenible. Es necesario estabilizar las plantillas y acabar con el abuso de la contratación temporal. Para ello exigimos eliminar la tasa de reposición y la convocatoria de una OPE de al menos 10.000 plazas.

Es el Gobierno de Madrid quien lleva años fijando una la tasa de reposición que solo permite sacar a OPE un número limitado de plazas. Para poder seguir prestando el servicio público, el resto de personal necesario se contrata por medio de contratos temporales. Esto ha llevado en los últimos años a un aumento incesante de la temporalidad hasta el punto de que ya supera el 50% en algunos ámbitos de la plantilla de la Administración Foral.

Los diferentes Gobiernos de Navarra no han hecho frente a este sinsentido y se han limitado a acatar una norma que lleva al deterioro de los servicios públicos y de las condiciones de trabajo de miles de personas.

Es hora de acabar con esta situación. Para ello es imprescindible eliminar la tasa de reposición y abordar una gran Oferta Pública de Empleo para cubrir todas las plazas que están ocupadas por personal temporal para conseguir la fijeza en todas esas plazas. Antes de esta OPE hay que pasar a plazas de plantilla todos los puestos calificados como “estructurales” que no hacen otra cosa que camuflar plazas que deberían estar cubiertas por personal fijo.

Por todo ello, desde LAB hemos convocado una asamblea-concentración el próximo viernes día 12 a las 11 de la mañana frente a la Delegación del Gobierno en Plaza de Merindades. Desde allí nos desplazaremos en manifestación hasta la sede del Gobierno de Navarra para exigir a ambas administraciones que aborden y den solución a esta situación.