Hay 1163 invitados y ningún miembro en línea

Elizondoko delegatuakPositiboki baloratzen dugu Baztango zahar Etxean sinatutako hitzarmen berria

Soziokomunitarioa 2016/10/03 |ELKARRIZKETA Garbiñe Elizalde Goñi, Irati Lizarribar Bakaikoa, Andone Garde Saharrea eta Josune GAlarregi Iturriria|

Elizondon kokatuta dagoen Baztango Joaquin Iriarte Zahar Etxean lan hitzarmen berria sinatu dugu. Baztango 2. enpresa nagusia da, 85 langile eta 150 erabiltzailerekin. LABeko delegatuak negoziazio prozesua, adostasunak eta hurrengo erronkak kontatu dizkigute.

Nola zan da negoziazio prozesua? Ba negoziazio gehienak bezala, naiko mantxua, eta protokolarioa. Batzutan, uda erdian izanik, zaiena elkartzeko eguna eta ordua jartzea zen. IDEA empresaren aldetik, nabarmena izan da, iskanbila publikorik ez egiteko asmoa, negoziazioaren aurretik, ala izan baizen, bertze gai batzuengatik, murrizketak etb. Etxeko zuzendariak aldiz, traba gehio jartzen zituen, eguneroko lanean bezala.
Zein dira hitzarmen honekin lortutako gauza garrantzitsuak? Ba garrantzitsuenetakoa, langileen estatutoa alde batera utzi dela, eta estatalera pasa garela. Modu honetan, adibidez, praktika kontratuen balditzak, zerbait hobetzen dire, plus batzuk negoziatzeko aukera ematen du, eta permisoak artzeko orduan, errextasunak ere, konziliazio familiarra hobetuz honela.
Bertzalde, mutuetatik azaroan aterako garela; honek langilleetan dudak sortu ditu, probak aurreratzen dituztelako etb, baña honela konzienzia hartu dugu, mutuak bertze empresa pribatu bat dela, empresa pribatu guztiek bezala, dirua irabazten duela, eta diru hau guztia, osasun publikoan inbertitzea eragozten duela.
Orduak murriztea eta igoera finko bat jartzea, bertze lorpen bat izan da, minimoa izan arren.  Igoeraren gaia, naiko zaia izan da mugitzen, hasiera hasieratik IDEAk honartu baitzuen, empresa pribatu bezala, beraiek bere diru irabaziak izan behar diztutela eta.
Eta bertze ainbertze gauz ttiki hobetu dira ere; pakto honekin, permiso guztiak, gertaera ta gero hasiko dira kontatzen, “Moscoso” deitzen ditugunak, 48h lehenago hartzeko aukera baldintza batzutan, empresak emaniko zapatak, ongi ez baldin badira etortzen, empresari kostatzen zaion dirua ematea, bakoitzak bere laneko zapata egokiak erosteko aukera etb.
Zein dira hemandik aintzinera gelditzen diren erronka nagusiak? Ba nagusi nagusiena, IDEA empresa hiru urtetarako hitzarmena akitzean, beintzat, ongi eginiko prozesu bat izatea, eta erabakia, buruarekin artzea.
Egunerokoan, zuzendaritzarekin gauz justoen borrokan ibiltzea, eta horretan pilpillean dugun arazoa, langileen barne prozesu argi eta trasparente bat izatea; hau da, langileek jakitea ze postu sortzen diren, ze baloratzen den eta zuzen jokatzea; ez azken bi urte hauetan bezala, orain oroitzen nahi zutaz, orain behar zaitut, baño gero kontrato honetarako ez duzu balio, promesa falsu asko,  intimidaziaoak, gezur larriak etb.
Zuzendaritzak langileak zentzuz artzeko ordua da, baño zentzurik ez dagon munduan…

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB