Hay 1548 invitados y ningún miembro en línea

ADM KORRIKA 23

LABek Korrikan eta Euskararen Egunean parte hartzera animatzen ditu langileak

Administrazioa 2024/03/12

Langile publikoek euskararen aldeko lasterketako hainbat kilometro erosi dituzte. Martxoaren 16tik 19ra bitartean izango dira, gure herrialdeko hainbat tokitan.

Euskararen aldeko lasterketa ostegun honetan, hilak 14, hasiko da Irunen eta hilaren 24an bukatuko da Baionan. Korrikaren 23. edizioak "Harro Herri" du leloa, eta 10 egun eta 9 gau horietan ehunka kilometro eta dozenaka herri zeharkatuko ditu, euskararen herriaren parte izateaz harro senti gaitezen.

Urtero bezala, Nafarroako Gobernuko langile publikoek ez dute aukera hau pasatzen utzi nahi izan gure hizkuntzaren alde beren ekarpena egiteko. Horrela, bada, kilometro batzuk erosi dituzte.

LAB sindikatuak Nafarroako administrazio publikoetako langile guztiak animatzen ditu Korrikan parte hartzera eta korrika eginez babesa adieraztera, langile publikoek erositako kilometroren batean:

  • Larunbata 16, 16:01, 497. kilometroa (Navas de Tolosa kalea, Iruñea).
  • Larunbata 16 21:09, 561 kilometroa. Beriaindik atera eta lehen kilometroa Subitzako bidean (NA-6009). Hezkuntza Departamentua.
  • Igandea 17, 14:04, 739. kilometroa (Tutera), Tuterako Ospitaleko langileek erosia.
  • Igandea 17, 22:19, 815. kilometroa (Lodosa eta Sesma arteko errepidean).
  • Astelehena 18, 04:04, 874. kilometroa (Acedo eta Zuñiga arteko errepidean).
  • Asteartea 19, 08:50, 1.214. kilometroa (Zuhatzu ondoan), basozainen kolektiboak erosia.
  • Asteartea 19, 10:42, 1.234. kilometroa (Oskotz ondoan), SOS Nafarroako langileek erosia.

Martxoaren 15a, Euskararen Eguna Nafarroako Administrazioan

Azkenik, Nafarroako administrazioetako Korrikaren aldeko batzordeak Euskararen Eguna antolatu du martxoaren 15erako Nafarroako Administrazioan. Aldarrikapen egun honen helburua da enplegu publikoetako deialdietan euskara kontuan hartzeko beharra nabarmentzea.

Horretarako, batzar ibiltaria deitu dute: 13:00etan abiatuko da Iruñeko Udal plazatik, eta geldialdi bana egingo du Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Jauregiaren aurrean. Geldialdi bakoitzean (baita udaletxean ere) euskararen inguruko aldarrikapen garrantzitsuenak jasotzen dituen dokumentu bat utziko dute erregistroan: plaza elebidunen kopurua handitzea, euskara meritu gisa baloratzea derrigorrezkoa ez den lanpostuetan... Dokumentu hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteari eta Gobernuaren Ordezkaritzari ere helaraziko diete.

LABeko kideok Nafarroako Gobernuko langile guztiak animatzen ditugu martxoaren 15erako antolatutako ekitaldi honetan parte hartzera. Hori errazteko, batzar orduak eskatu ditugu, 12:00etatik 15:30era.

LAB anima a secundar la Korrika y el día del euskera en la Administración

Administrazioa 2024/03/12

Trabajadoras y trabajadores públicos han adquirido varios kilómetros de la carrera a favor del euskera. Estos tendrán lugar entre los días 16 y 19 de marzo en distintos puntos de nuestra geografía.

La carrera a favor del euskera dará inicio este jueves 14 en Irún y finalizará el 24 de este mes en Baiona. Esta edición número 23 de la Korrika tiene por lema “Harro Herri”, y durante esos 10 días y 9 noches recorrerá cientos de kilómetros y decenas de localidades haciendo que nos sintamos orgullosos y orgullosas de ser parte del pueblo del euskera.

Como cada año, las y los trabajadores públicos del Gobierno de Navarra no han querido dejar pasar esta oportunidad para aportar su granito de arena a favor de nuestra lengua. Así pues, se han podido comprar varios kilómetros.

Desde LAB, animamos a toda la plantilla de las administraciones públicas de Navarra a participar en la Korrika y a mostrarle su apoyo corriendo en alguno de los kilómetros adquiridos por el personal público:

  • Sábado 16 a las 16:01. Kilómetro 497 (c/ Navas de Tolosa, Pamplona).
  • Sábado 16 a las 21:09. Kilómetro 561 Salida de Beriain en el primer km camino de Subitza, adquirido por departamento de Educación.
  • Domingo 17 a las 14:04. Kilómetro 739 (Tutera), adquirido por la plantilla del Hospital de Tudela.
  • Domingo 17 a las 22:19. Kilómetro 815 (en la carretera entre Lodosa y Sesma).
  • Lunes 18 a las 4:04. Kilómetro 874 (en la carretera entre Acedo y Zúñiga).
  • Martes 19 a las 8:50. Kilómetro 1.214 (al lado de Zuhatzu), adquirido por el colectivo de basozainak.
  • Martes 19 a las 10:42. Kilómetro 1.234 (al lado de Oskotz), adquirido por la plantilla de SOS Navarra.

El 15 de marzo, día del euskera en la Administración de Navarra

Por último, la Asamblea por la Korrika de las administraciones de Navarra ha organizado para el 15 de marzo el día del euskera en la Administración de Navarra. El objetivo de esta jornada reivindicativa es incidir en la necesidad de que se tome en cuenta el euskera en las convocatorias de empleo público.

Para ello se ha convocado una asamblea itinerante que partirá a las 13:00 horas desde la Plaza del Ayuntamiento de Pamplona y realizará sendas paradas ante el Parlamento de Navarra y ante el Palacio de Navarra. En cada parada (también en el Consistorio) se entregará en el registro un documento donde se recogen las reivindicaciones más importantes en torno al euskera: aumentar el número de plazas bilingües, en las plazas en que no sea obligatorio que el euskera se valore como mérito... Asimismo, también se hará llegar dicho documento al presidente del TSJN y a la Delegación del Gobierno.

Desde LAB animamos a toda la plantilla del Gobierno de Navarra a participar en este acto programado para el día 15 de marzo, para el cual hay solicitadas horas de asamblea de 12:00 a 15:30.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB