Hay 974 invitados y ningún miembro en línea

ADM HHSS ondoko prentsaurrekoa

LAB Nafarroako Foru Administrazioko lehen indarra izan da berriz, 3.500 boto eta 77 delegaturekin

Administrazioa 2023/05/18

Euskarabidean, 5. Irakaskuntzan, 12. Justizian, 1. Nafar Lansaren, 2. Kirol Institutuan, 3. NOPLOIn, 3. Nukleon, 17. Ogasunean, 2. Osasunbidean, 16. PAGNAn, 6. Suhiltzaileetan eta babes zibilean, 10. LAB sindikatuak 77 delegatu eskuratu zituen atzoko hauteskundeetan, eta ia 3.500 boto, eta berriz ere lehen indarra izan da, alde handiz. LABek bere poztasuna agertu du lorturiko emaitza horiengatik eta nabarmendu du bera dela, langile guztientzako lorpen kolektiboak helburu, sindikatu korporatiboen gorakadari aurre egin dion klase sindikatu bakarra.

Duela lau urteko Foru Administrazioko hauteskundeetan baino 250 boto eta 8 delegatu gehiago lortu zituen atzokoan LAB sindikatuak eta hori ospatzeko agerraldia egin du gaur goizean Iruñean. Agerraldian, LABeko bozeramaile Imanol Karrera eta Administrazioko ordezkari Isabel Artieda mintzatu dira, eta ondoan izan dute langile publiko andana. “Nafarroako gehiengo sozialak zerbitzu publikoen defentsa eta indartzea funtsezkotzat jotzen duen testuinguru honetan, ederra da LABek babes zabal hau jaso izana eta lehen indarra izaten jarraitzea”, adierazi du Artiedak.

Atzoko emaitzetan, bereziki garrantzitsua izan da Administrazio Erroko ordezkaritza handitzea ‒lau delegatu gehiago banatzen ziren eta LABek eraman ditu laurak‒ eta suhiltzaileetan gehiengo osoa lortzea. Osasunbidean lortutako emaitza ere garrantzitsua da, delegatu kopurua 13tik 16ra igo baitu LABek. “Argi dago Osasunbideko langileek balioetsi egin dituztela bai LABek lortutako akordioa, bai eta bere lana eta borroka ere”, gaineratu du Artiedak.

Irakaskuntzan, LABek delegatuen kopurua mantendu eta botoetan gora egin arren, ezin izan da duela lau urteko lehen posizioa berretsi. Artiedaren hitzetan, hau “aukera bat da gure ekintza sindikala hobetzeko, Nafarroa osoko langileei entzunez eta irakasle gazteen bulkada berreskuratuz”. Era berean, aipatu du LAB kezkaturik dagoela Irakaskuntzan lehen hiru indar sindikalak sindikatu korporatiboak izateagatik. Osasunbideko sindikatu korporatiboen pisua ere kezkagarria da oso. “Horrek bi komunitate osoak kaltetzen ditu, baita hezkuntzakoa eta baita osasungintzakoa ere”.

“Langile publikook bermatzen ditugu hiritarrek Nafarroako eremu guztietan behar dituzten zerbitzu publikoak”, adierazi du Artiedak. “LABen bokazioa publikoa eta kolektiboa da. Harro gaude horretaz. Arlo publikoa defendatzen jarraituko dugu, hura indartzen eta gure lan-baldintzak hobetzen aurrera eginez. Baita gure lan eta zerbitzu publikoan euskararen ofizialtasunaren aitortza exijitzen ere”.

“Oso pozik gaude, energia berrituarekin eta ilusioarekin”, bukatu du Artiedak. “Gaur lau urteko beste ziklo bat hasi da, langile publiko guztiekin batera lan egiten jarraitzeko, merezi ditugun eskubideak eskuratzen jarraitzeko, Osasunbidean akordioa inplementatzeko, langile guztientzako karrera profesionala eskuratzeko, Irakaskuntzan irekitako borroka areagotzeko, Nafarroako zahar egoitzen lehen hitzarmena lortzeko. Protagonistak gara eta lortuko dugu. Eskerrik asko bihotzez lan eta babes guztiagatik, eta zorionak, noski, garaipenagatik”.

Klase sindikalismoa vs. Antisindikalismo korporatiboa
Bere aldetik, Imanol Karrera LABeko bozeramaileak aipatu du atzoko emaitzak ez direla “kasualitate hutsa”. “Klaseko lan sindikal baten emaitza dira, kontrabotere baten emaitza, langile guztiak batzen dituena eta kolektibo osoaren alde borrokatzen dena. Sindikalismo ezberdin bat, interes korporatiboengatik mugitzen ez dena. Gauzak egiteko beste modu bat duen sindikalismoa, koherentea, esaten duena egiten duena, eta konprometitua, egunerokoan betetzen duena”.

Karreraren hitzetan, “lan zintzoak eta ekintza sindikal eraginkorrak” irabazi dute “gehiegizko antzezpen eta manipulazioaren aurrean”. Kolektiboak indibidualismoari eta klasismoari irabazi die, bere ustez. “Klase sindikalismoak irabazi dio antisindikalismo korporatiboari”.

Eskerrak eman dizkie Karrerak “LABen sindikalismo berriarengan” konfiantza jarri duten 3.500 langile publikoei. “LAB erabaki-foro guztietan egon da azken urteotan, borroka sindikal guztien buru izan da eta akordioak lortu ditu, betiere Administrazioko langile guztien eskubideak defendatzeko eta haien lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin”.

Era berean, datozen hauteskundeetan sortuko den Nafarroako Gobernu berriari mezu bat bidali nahi izan dio Karrerak: “Plantilla aktibatuta eta mobilizatuta dago, langile publikoen eta zerbitzu publikoen baldintzak hobetzeko hasi den prozesuak ez du jada atzera bueltarik. Erronka garrantzitsuak ditugu aurrean, gure etorkizuna baldintzatuko dutenak. Izan ere, politika pribatizatzaile eta suntsitzaileen bizkortze baten aurrean gaude. Ondorioz, LABen ustez, oraindik ere lehentasunezko helburua da politika publikoetan aldaketa sakonak bultzatzea”.

LAB vuelve a ser la primera fuerza de la Administración Foral de Navarra con 3.500 votos y 77 delegados y delegadas

Administrazioa 2023/05/18

5 en Euskarabidea. 12 en Enseñanza. 1 en Justicia. 2 en el Servicio Navarro de Empleo. 3 en el Instituto Navarro del Deporte. 3 en el ISPLN. 17 en Núcleo. 2 en Hacienda. 16 en Osasunbidea. 6 en ANADP. 10 en bomberos y protección civil. El sindicato LAB obtuvo ayer 77 delegados y delegadas en las elecciones de ayer, con casi 3.500 votos, y ha vuelto a ser la primera fuerza con diferencia. LAB muestra su satisfacción por los resultados obtenidos y subraya que, con el objetivo siempre de alcanzar logros colectivos para todos los trabajadores y trabajadoras, es el único sindicato de clase que hace frente al auge de los sindicatos corporativos.

El sindicato LAB ha comparecido esta mañana en Pamplona para celebrar que ha obtenido 250 votos más y 8 delegados y delegadas más que en las elecciones de la Administración Foral de hace cuatro años. En la comparecencia han intervenido el portavoz de LAB, Imanol Karrera, y la representante de Administración, Isabel Artieda, a quienes han acompañado un buen número de trabajadoras y trabajadores públicos. “En un contexto en el que la mayoría social de Navarra considera fundamental la defensa y el reforzamiento de los servicios públicos, es muy gratificante que LAB haya recibido este amplio respaldo y siga siendo la primera fuerza”, ha señalado Artieda.

Especialmente relevante es el aumento de representación en Administración Núcleo ‒se repartían 4 delegadas más y se las ha llevado todas LAB‒ y la mayoría absoluta lograda en bomberos. El resultado obtenido en Osasunbidea también es importante, ya que LAB ha pasado de 13 a 16 delegados y delegadas. “Por tanto, las trabajadoras han puesto en valor el trabajo realizado por LAB, su lucha y los acuerdos alcanzados”.

En Enseñanza, a pesar de mantener el número de delegadas y aumentar en votos, LAB no ha logrado revalidar la primera posición. En palabras de Artieda, esta es “una oportunidad para mejorar nuestra acción sindical escuchando a la plantilla de toda Navarra y recuperando el impulso del profesorado más joven”. Del mismo modo, ha comentado que LAB está preocupado porque las tres primeras fuerzas sindicales en la Enseñanza sean sindicatos corporativos. También es preocupante el peso de los sindicatos corporativos en Osasunbidea. “Esto perjudica a la totalidad de ambas comunidades, la educativa y la sanitaria".

“Somos las trabajadoras públicas las que garantizamos los servicios públicos que necesita la sociedad en las distintas zonas de Navarra”, ha afirmado Artieda. “Nuestra vocación es pública y colectiva. Estamos orgullosas de ello. Vamos a seguir defendiendo lo público avanzando en su fortalecimiento y en la mejora de nuestras condiciones laborales. Y también exigiendo el reconocimiento de la oficialidad del euskera en el desempeño de nuestro trabajo y servicio público”.

“Estamos muy contentas, con energía renovada e ilusión”, ha finalizado Artieda. “Hoy comienzan otros cuatro años de intenso trabajo conjunto con todas las trabajadoras públicas para seguir adquiriendo derechos. Seguimos para implementar el acuerdo en Osasunbidea, la carrera profesional para toda la plantilla, continuar con la lucha abierta en Educación, conseguir el primer convenio de residencias de Navarra. Somos las protagonistas y lo vamos a conseguir. Gracias de corazón por todo el trabajo y apoyo, y por supuesto, zorionak por la victoria”.

Sindicalismo de clase vs. Antisindicalismo corporativo
Por su parte, el portavoz de LAB Imanol Karrera ha afirmado que los resultados de ayer “no son una casualidad”. “Son el fruto de un trabajo sindical de clase, de contrapoder que aúna a toda la plantilla y lucha por todo el conjunto. Un sindicalismo diferente, que no se mueve por intereses corporativos. Un sindicalismo que tiene otra forma de hacer las cosas, coherente, que hace lo que dice, y comprometido, que cumple en el día a día”.

En palabras de Karrera, ha ganado “el trabajo sincero y la acción sindical eficaz” frente a “la sobreactuación y manipulación”. En su opinión, ha ganado lo colectivo frente al individualismo y el clasismo. “Ha ganado el sindicalismo de clase al antisindicalismo corporativo”.

Karrera le ha dado las gracias a las 3.500 trabajadoras y trabajadores públicos que han depositado su confianza en “el nuevo sindicalismo” de LAB. “En los últimos años LAB ha estado en todos los foros de decisión, ha liderado todas las luchas sindicales y ha alcanzado acuerdos, siempre con el objetivo de defender los derechos de absolutamente toda la plantilla de la Administración y mejorar sus condiciones de trabajo”.

En consecuencia con ello, Karrera ha querido mandar un mensaje al nuevo Gobierno de Navarra que resulte de las próximas elecciones: “La plantilla está activada y movilizada, toca cumplir. El proceso de mejora de las condiciones de los trabajadores y trabajadoras públicas, así como el de los servicios públicos, no tienen vuelta atrás. Tenemos importantes retos por delante que van a condicionar nuestro futuro. De hecho, nos encontramos ante una aceleración de las políticas privatizadoras y destructivas. Por tanto, desde LAB entendemos que sigue siendo objetivo prioritario impulsar cambios profundos en las políticas públicas”.

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB