twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA EXPORT

Unibertsitatea Nafarroa: esportatzeko formatu

Iritzi artikulua / Josemi Ablitas - Erizaina / 2020/09/28

Nafarroan, "adituen ihesaldi" hori azaltzen duen handicap bikoitza dugu: Nafarroako osasungintzaren premiak asetzeko behar adina profesional prestatzen ez dituen unibertsitate pribatu bat, eta Nafarroako osasun publikoaren gabeziak murrizteko estrategiarik (oraindik) ez duen unibertsitate publikoa.

Badirudi osasun arloko langileen falta mundo mailako pandemia baten dimentsioa hartzen ari dela. Covid-19 krisiarekin nabarmen agerian geratu da Espainiako Gobernuak, elkargo ofizialek eta sindikatu korporatiboek ez dutela aurreikuspenik egin. Erakunde horiek orain larri dabiltza eta, defizit hori konpontzeko, boluntariotzara jo nahi dute, borondatezko pertsonek egin ditzaten herritarrak artatzeko oinarrizko lanak.

Giza baliabideen gabezia hain da handia, ezen, udazkenean sartu gabe ere, datozen hilabeteetan sortuko zaizkigun beharrei aurre egiteko profesionalen defizita dugun, batik bat langile tituludunena.

Gogoan izan behar dugu azkeneko urteotan murrizketak izan direla osasungintzan, langabezia-tasa handiak, soldata txikiak gainerako jarduerekin alderatuta, eta behin-behinekotasuna % 50 ingurukoa izan dela osasun publikoko plantilla gehienetan. Horiei gehitu behar zaizkie clausus postuen politikak, elkargo-erakundeek babestutako politikak, helburu gisa dueña prestigio sozial eta ekonomikoak profesionalen gutxiengo baten esku irautea.

Egia esateko, konturatzen ari gara, bai espainiar Estatuan, bai Nafarroan, pizgarri gutxi ditugula lizentziatu berriei eskaintzeko: prestakuntza bikaina duten gazteak dira, hizkuntzak ondo menderatzen dituzte, eta beste nazio batzuetako lan -eta ekonomia- baldintzek tentatuta daude; herrialde horiek ez dute zalantzarik egiten gazteen talentua aprobetxatzeko orduan, eta bien bitartean hemen, antza denez, ez Estatua, ez probintziak ez daude prest talentu horiek ordaintzeko. Prestakuntzarako eta enplegurako ekimen eta estrategia politikorik ez dagoenez, dagoeneko 8000 erizain eta 4000 mediku baino gehiagok emigratu egin dute.

Nafarroan, "adituen ihesaldi" hori azaltzen duen handicap bikoitza dugu; lehenik eta behin, Nafarroako osasungintzaren premiak asetzeko behar adina profesional -batez ere medikuntzan- prestatzen ez dituen unibertsitate pribatu bat, profil ekonomizista hutsa bilatzen duena; bigarrenik, unibertsitate publikoko medikuntza-adar jaioberriak ez duela estrategiarik (oraindik) Nafarroako osasun publikoaren gabeziak murrizteko. Horiei biei batzen zaie, gainera, Madrilek ezarri dituen BAME/MIR kopurua, oso eskasa baita gure beharrak asetzeko.

 

Nafarroa pertsonak formatu eta esportatzeko fabrika bihurtu da; profesionalak unibertsitate publikoan eta pribatuan prestatzeko bitarteko publikoak xahutzen dituen makina da, baina ez du estrategia argirik horiek fidelizatzeko edo, behintzat, Nafarroako osasunean gelditu daitezen konbentzitzeko.

 

Baina kontu honek baditu ertz gehiago, sufritu dugun emigrazio horri ez baitiogu traba bakar bat ere jarri. Are gehiago, normaltzat jo dugu gazteak eta ez hain gazteak bizimodua bilatzera kanpora joan izana besoak zabalik hartu dituzten beste herrialde batzuetara; nola eta titulazioa eta hizkuntzan defendatzeko adina izateko baldintza bakarrarekin joanak. Horrek ere ez gaitu kikildu, ez; are larriago, gure gazteak atzerriko hizkuntza batean trebarazi ditugu, erraz esportatu ahal izateko, eta, gainera, unibertsitateko titulua nahi badute, maila neurtzeko proba bat egitera behartu ditugu.

Alabaina, askoz ere uzkurragoak gara gure gazteek beren lurraldeko hizkuntza bat ikasteko kontuarekin; nahiago dugu urrun egotea hemen gelditzea baino; nahiago dugu arretarik ez jaso arreta elebidunez jaso baino edo, besterik gabe, hizkuntza hori balioetsia izatea baino. Gainera, gure argudioa da profesionalik onenak nahi ditugula eta hizkuntzarena berdin zaigula. Eta gure burugogorkerian, horren gurea den egoskorkerian, makina bat gazte nafar talentudunei ateak ixten dizkiegu, trebatu ahal izateko sarritan baliabide ekonomikorik ez duten horiei. Azken finean, nahiago dugu esportatzeko formatu; izan ere, curriculumak, ikastetxe publiko zein pribatukoak, ikastunen etorkizuneko gaitasunak markatzen ditu lan bat ahalik eta ondoen egin dezaten.

Hala, esportatu daitezkeen hizkuntzak barematzera iristen gara, baina gurea ez dugu barematzen; Funtzio Publikoko edo maila politikoko izapide guztiak geldiarazteko gai gara, hizkuntza horretan inori hitz egiten entzun ez dakion. Baina, askotan, komunitate mugakideei begiratzen diegu eta gurearekin alderatzen ditugu haien baliabideak, kobratzen dutena eta nolako langileak dituzten. Hori onartzen dugu, baina urteetan zehar langileen arloan garatzen ari diren estrategia ikusten dugunean, burua biratu eta beste alde batera begiratzen dugu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ez die erantzuten ez Nafarroako hizkuntza-eskakizunari, ez bertako profesionalen beharrei. Zergatik ote? Nahiago dugulako arretarik jaso gabe iraun, gorrotoa eta aurreiritziak eragiten dituzten gaietan amore ematen hasi baino.
Oraintxe une erabakigarria dugu herritarren egiazko premiei aurre egiteko, eta ez gara hizkuntza-eskubideez ari; horiez ahaztu gabe, ekin diezaiogun arazoaren muinari: gure zilborrari begiratu eta egin dezagun gure buruaren neurriko prestakuntza, Nafarroako herritar guztion osasun-premiak beteko dituen prestakuntza eraginkorra.

La universidad en Navarra: formar para exportar

Artículo de opinión / Josemi Ablitas - Enfermero / 2020/09/28

En Navarra tenemos un doble hándicap que explica esta “fuga de cerebros”: una universidad privada que no forma a suficientes profesionales y una universidad pública cuya rama de medicina no ha realizado (aún) una estrategia para reducir las carencias de la sanidad pública navarra.

La carencia de personal sanitario parece estar tomando dimensiones de pandemia mundial. Con la crisis de la Covid ha quedado totalmente al descubierto y ha dejado clara la falta de previsión del Gobierno del Estado español y de los colegios oficiales y sindicatos corporativos; unos organismos que ahora se echan las manos a la cabeza y pretenden, para solucionar ese déficit, recurrir al voluntariado y que sea éste quien realice las labores básicas de atención a la ciudadanía que se requieren.

Es tal la carencia de medios humanos, que sin ni siquiera haber entrado en otoño ya nos encontramos con déficit de profesionales, sobre todo personal titulado, para hacer frente a las posibles demandas que nos van a surgir en los próximos meses.

Y es que han sido años de recortes en la sanidad, de cifras de paro elevadas, de bajos salarios en comparación con el resto de actividades, y de una eventualidad que ronda el 50% en la mayor parte de la plantilla de la sanidad pública. A ello hay que sumar las políticas de números clausus que son apoyadas por las organizaciones colegiales y tienen el objetivo de mantener el prestigio social y económico en una minoría de profesionales.

A la hora de la verdad nos estamos dando cuenta de que, tanto en el Estado español como en Navarra, tenemos pocos alicientes que ofrecer a los nuevos licenciados: jóvenes excelentemente formados, con amplio dominio de lenguas, y que se ven tentados por las condiciones laborales y económicas de otros países; unos países que no dudan en aprovechar ese talento juvenil que parece que ni el Estado ni las comunidades están dispuestas a pagar. Y es que, ante la falta de iniciativas y estrategias políticas de formación y empleo, son ya más de 8000 enfermeras y enfermeros y 4000 médicos los que han emigrado.

En Navarra tenemos un doble hándicap que explica esta “fuga de cerebros”: En primer lugar, una universidad privada que no forma a suficientes profesionales -sobre todo de medicina- para cubrir las necesidades de la sanidad navarra. Esto se debe al perfil meramente economicista que buscan. En segundo lugar, una universidad pública cuya rama de medicina, recién nacida, no ha realizado (aún) una estrategia que permita reducir las carencias de la sanidad pública navarra. Y a esto se le unen, además, unos números de MIR establecidos por Madrid que son totalmente insuficientes para cubrir nuestras necesidades.

 

Y es que Navarra se ha convertido en una fábrica de formar y exportar. Una máquina de dilapidar medios públicos para formar a profesionales tanto en la universidad privada como en la pública, pero que no cuenta con ninguna estrategia clara para fidelizarlos o al menos para que se queden en la sanidad navarra.

 

Pero la cosa no queda ahí, ya que a esa emigración que hemos sufrido no le hemos puesto ni un solo pero. Es más, hemos considerado normal que jóvenes y no tan jóvenes hayan ido a buscarse la vida a otros países que los han acogido de brazos abiertos, con los únicos requisitos de tener un título y defenderse en el idioma. Tampoco nos ha chirriado eso; es más, incluso hemos formado a nuestros jóvenes en un idioma externo para poder exportarlos fácilmente, y les hemos obligado a que tengan que pasar una prueba de nivel si quieren sacar su título universitario.

Sin embargo, somos mucho más reacios a que nuestros jóvenes aprendan un idioma de su tierra; porque preferimos que estén lejos que aquí; porque preferimos no tener atención a que nos atiendan en bilingüe o a que simplemente se valore ese idioma. Además, argumentamos que sólo queremos a los mejores y que el idioma nos da igual. Y en esa cabezonería tan nuestra cerramos las puertas a multitud de jóvenes navarros talentosos que no tienen los medios, habitualmente económicos, para poder formarse. Y es que preferimos formar para exportar, porque el currículum, sea de un colegio público o privado, marca las competencias posteriores para realizar de forma óptima un trabajo.

Así, llegamos al punto de baremar las lenguas exportables, pero no la nuestra; llegamos al punto de paralizar todos los trámites de Función Pública o de nivel político para que no se oiga hablar a nadie en ese idioma. Y es que muy a menudo miramos a comunidades limítrofes para compararlas con la nuestra y resaltar los medios que tienen, lo bien que cobran y el personal tan preparado con el que trabajan. Admitimos eso, pero negamos la mayor al ver la estrategia que llevan desarrollando durante años en materia de personal.
La Universidad Pública de Navarra no responde al perfil lingüístico, ni a las necesidades de las y los profesionales de Navarra. ¿Y eso por qué? Porque seguimos prefiriendo que no nos atiendan antes de dar nuestro brazo a torcer en temas que no rezuman más que odio y prejuicios.

Estamos en un momento determinante para encarar las necesidades reales de la ciudadanía, y no hablamos de derechos lingüísticos, que también, sino que vamos a la raíz del problema: hablamos del mero hecho, egoísta en el mejor sentido de la palabra, de realizar una formación que sea eficiente y que cubra las necesidades de salud de todos los ciudadanos y ciudadanas navarras.