ADMepisanadp

Erabateko deskoordinazioa PAGNAko egoitza-zentroetan

Administrazioa 2020/04/03

PAGNAren zentroetan erabateko deskoordinazioa dago. Zentro bakoitzak nahi bezala egiten eta desegiten du, eta babes-neurri desberdinak aplikatzen ditu. Informazio falta da ohikoena hiru zentroetan, eta, dagoen apurra, gaizki transmititzen da. San Josen langileentzako babes ekipamendu egokiak daude, baina ez El Vergelen, ez Santo Domingon, ez da baliabide egokirik jarri.

    Santo Domingo egoitza (Lizarra)

Egoiliarrek jantokira irteten jarraitzen dute. Sintomak dituzten egoiliarrei ez zaie testik egiten, isolatu egiten dituzte. Egokitu dute Isolamendurako Unitate bat eta bertan langileak paperezko bi maskara elkarri itsatsiak ari dira erabiltzen, babeserako tresna.

    El Vergel (Iruñea)

Egoiliarrak ez dira geletatik ateratzen. Isolamendu Unitate bat dago. Kasu positibo bat egon zen, eta , sintomarik gabeko 15 egunen buruan, jakin genuen ez zitzaiola proba egingo, karga birala izaten jarraitzen ote zuen ikusteko. LABek salatu eta testa egiteko exijitu ondoren, azkenean egin zitzaion.

Zerbitzu orokorretako langileek oihalezko maskarak eta zabor-poltsak daramatzate, “babeserako” jantzi gisa.

    San Jose zentroa (Iruñea)

Egoerarari egokitutako babesteko ekipamendua eman zaie langileei. Egoiliarrak bakartuta daude hainbat eremutan. Eremu horietako bat gaitu dute balizko kasu positiboetarako. Sintomak zituztenei testak egin dizkiete. Orain arte positiborik ez.

Jabetu gara zentro honetan PAGNAko gainerako egoitzetan baino modu hobean ekin diotela krisiari, salbu informazio falta edo gaizki azaldu den informazioa.

Agerian dago zentro bakoitzak nahi bezala egiten eta desegiten duela.

Horregatik, LABeko kideok:
• Koordinazioa eskatzen dugu, eta langileei protokolo eta jarraibide bakoitzaren berri ematea.
• Zentro guztietarako egokiak diren babes-neurri berberak exijitzen ditugu.
• Langileei PCR probak egitea exijitzen dugu.
• Kasu susmagarri bakoitzerako testa, positibo bakoitzaren jarraipen zorrotza eta dagoeneko eramaileak ez direla bermatzeko beharrezkoak diren proba guztiak egitea eskatzen dugu.

Absoluta descoordinación en los centros residenciales de ANADP

Administrazioa 2020/04/03

En los centros de la ANADP hay una total descoordinación. Cada centro hace y deshace a su antojo y aplica medidas de protección diferentes. La falta de información es común en los tres centros y, la poca que hay, se transmite mal. En San José hay EPIS adecuados para el personal pero ni en el Vergel ni en Santo Domingo se ha dotado de medios adecuados.

    Residencia Santo Domingo (Estella)

Las personas residentes siguen saliendo al comedor. No se realizan test a los residentes con síntomas, se les aísla. En la Unidad de Aislamiento que se ha habilitado los EPIS que está usando la plantilla son dos mascarillas de papel juntas.

    El Vergel (Pamplona)

Las personas residentes no salen de las habitaciones. Hay una Unidad de Aislamiento. Hubo un caso positivo y a los 15 días sin síntomas, tuvimos conocimiento de que no se le iba a hacer la prueba para ver si seguía teniendo carga viral. Después de denunciarlo desde LAB y exigir que se le hiciera el test, finalmente se le hizo.

El personal de SSGG lleva mascarillas de tela y bolsas de basura a modo de traje de “protección”.

    Centro San José (Pamplona)

Se le ha dotado a la plantilla de EPIS adecuados a la situación. Las personas residentes están aisladas en diferentes áreas. Se ha habilitado un área para posibles casos positivos. Se han realizado test a quienes presentaban síntomas. Hasta ahora ningún positivo.

Vemos que, salvo la falta de información o lo mal que se ha transmitido la misma, en este centro, la crisis se está abordando de mejor manera que en el resto de residencias de la ANADP.

Como se puede comprobar cada centro hace y deshace a su antojo.

Es por ello que desde LAB:
• Exigimos que haya una coordinación y que se informe a la plantilla de cada protocolo y directriz.
• Exigimos las mismas medidas de protección adecuadas para todos los centros.
• Exigimos pruebas de PCR para la plantilla.
• Exigimos test para cada caso sospechoso, seguimiento riguroso de cada positivo y que se realicen cuantas pruebas sean necesarias para garantizar que ya no son portadores.