twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
OSA prorroga

Osasunbideak urte bukaera arte luzatuko ditu Covid dela eta egindako errefortzu kontratuak

Osasunbidea 2020/08/06

Langileen ordezkaritza sindikalarekin adostu gabe hartutako enegarren neurria da. Eta horrek nahi ez diren egoera ugari dakartza berekin: batzuetan, batere argi ez dauden egoerak sortzen direlako, eta beste batzuetan, berdintasun eza eragiten delako, baita bidegabekeriak ere.

Atzo, abuztuaren 5ean, Profesionalen Zuzendaritzak jakinarazi zigun gaur egun indarrean dauden "Covid kontratazio" guztiak abenduaren 31ra arte luzatu behar dituztela. Horrek esan nahi du irailetik abendura bitarteko erreten-taldea (Covid errefortzurako sortu zena) ez dela erdira murriztuko, eta ez dela jenderik kontratatuko kontratazio-zerrendei jarraituz.

Beste behin ere, neurri bat hartu dute Osasunbideko langileen sindikatu-ordezkariekin negoziatu gabe, neurriak plantillari zuzenean eragiten badio ere. Hori dela eta, LABek Osasuneko Mahai Sektoriala berehala deitzea eskatzen du, neurri hori edo hartu nahi duten eta plantillaren lan-baldintzei eragiten dien beste edozein neurri formalki jakinaraz diezaguten.
Adierazi beharra dago adostu gabeko erabaki horiek batere garbi ez dauden egoera eta zalantza asko sortzen dituztela, besteak beste:
• Kontratazio-zerrenden segimendua; kontratazio-zerrendetan posizio hobean dauden eta orain eskainitako kontratuetarako aukerarik izanen ez duten langileen egoera bidegabea.
• Kontratu luzapenak abenduaren 31tik aurrera eraman ahal izatea.
• Kontratatutako langileak antolatzea premia handiena dagoen tokietara esleitzeko, eta, hala, zenbait zerbitzutan dauden lan-gainkargak zuzentzea.
• Errefortzu gisa kontratatutako profesionalen lan-eskubideak errespetatzen direla bermatzeko neurri eraginkorrak.
• Errefortzuko langileen lanaldiak eta egutegiak ezartzea eta horiek ongi betetzea.
• Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeko premiazko prestakuntza errefortzuko langileentzat (horri dagokionez, LABek gai horretan esku hartzeko eskatu dio Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuari).
• Kontaktuen jarraipena egiteko taldearen profil profesionala doitzea.
Ikusirik aurrean dugun egoera zaila (udan bertan hainbat berragertze izan ditugu), gure ustez, nahiz eta kontratazioen bolumenari dagokionez jarrera ona erakutsi duten, hainbat disfuntzio gertatu dira errefortzuko langileak antolatzeko eta eraginkortasunez esleitzeko orduan. Beraz, egindako akatsetatik ikastea eta erantzukizunez jokatzea beste aukerarik ez dago.

Osasunbidea prorroga los contratos de refuerzo motivados por la Covid hasta fin de año

Osasunbidea 2020/08/06

Se trata de la enésima medida tomada sin consensuar previamente con la representación sindical de la plantilla. Y eso da lugar a numerosas situaciones no deseadas; algunas que no están claras y otras que generan desigualdades e incluso agravios.

Ayer 5 de agosto la Dirección De Profesionales nos comunicó la decisión de prorrogar toda la “contratación covid” vigente actualmente hasta el 31 de diciembre. Ello supone que ya no se reducirá a la mitad el retén de septiembre-diciembre para refuerzo covid, y que tampoco se volverán a realizar llamamientos siguiendo las listas de contratación.

Estamos ante otra medida más que, aunque afecte directamente a la plantilla, ha sido tomada sin negociación previa con la representación sindical de las y los trabajadores que componen Osasunbidea. Por ello, desde LAB exigimos la inmediata convocatoria de una Mesa Sectorial de Salud para que nos comuniquen formalmente esta medida o cualquier otra que se prevea adoptar y afecte a las condiciones laborales de la plantilla.

Hay que apuntar que estas decisiones no consensuadas acarrean un sinfín de cuestiones que quedan sin clarificar:
• El seguimiento de listados de contratación, y la situación de agravio en la que queda el personal que se encuentra en mejor posición en las listas de contratación y ahora no tiene opción a los contratos ofertados.
• Las posibles prolongaciones de las prórrogas más allá del 31 diciembre.
• La organización del personal contratado para asignarlo a donde exista mayor necesidad, y la corrección de las sobrecargas de trabajo en determinados servicios.
• Las medidas efectivas para garantizar el respeto a los derechos laborales de las y los profesionales contratados como refuerzo.
• El establecimiento de jornadas y calendarios para el personal de refuerzo y respeto al mismo
• La formación urgente en manejo de EPIs al personal de refuerzo (a este respecto desde LAB hemos solicitado al Servicio de Prevención de Riesgos Laborales que intervenga en ese tema).
• El ajuste del perfil profesional del equipo “rastreador”.

Ante la difícil situación que se nos plantea (habiendo surgido rebrotes ya en verano) entendemos que, si bien a nivel de volumen de contratación existe buena predisposición, ha sido en los aspectos de organización y asignación eficiente de los efectivos de refuerzo donde se han detectado las principales disfunciones. Así pues, no queda otra opción que la de aprender de los errores cometidos y actuar con responsabilidad.