twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
OSA certificado

Arbitrariotasuna eta konparaziozko bidegabekeria zeladoreei ematen zaizkien "asistentzia-praktiketako laguntzailearen" ziurtagirietan

Osasunbidea 2020/06/02

LABetik eskatzen dugu bertan behera utz daitezela Hezkuntzak emandako ziurtagiriak edo, gutxienez, ez daitezela kontuan hartu langileak sartzeko lehiaketetan, harik eta Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzak gardentasunez jokatu eta horretarako gaitasuna duten langile guztiei lankidetza hori eskaini arte.

Hezkuntza Departamentuak "asistentzia-praktiketako laguntzailearen" ziurtagiriak ematen dizkie lan hori egiten duten Osasunbideko langileei, Osasunbideko zentroetan praktikak egiten dituzten bateko eta besteko titulazioetako ikasleen prestakuntzan laguntzeko asmoz. Ziurtagiri horiek emateko, Erizaintzako Zuzendaritzak txostena egin behar du aldez aurretik. Txosten horretan, eginkizun horiek bete dituzten pertsonen datuak eta egindako orduen zenbaketa jaso behar dira.

Erizainei eta EZLTei dagokienez, unitateko burutzek laguntzaile-lan hori egiteko aukera eskaintzen diete langileei, eta, gero, zentroetan hartzen diren ikasleei dagozkien orduak banatzen dira laguntza-lan hori egitea onartzen duten langileen artean.

"Osasun-zeladore bereziaren laguntzailea" izeneko Lanbide Heziketako zikloaren kasuan, bertako ikasleek Nafarroako Ospitalegunean asistentzia-praktikak egiten dituztenean, zeladore guztiei ez zaie eskaini "asistentzia-praktiketako laguntzaile" gisa parte hartzeko aukera. Hala ere, gaur egun, pertsona batzuek eginkizun horiek egin izanaren ziurtagiria dute, eta beste batzuek ez, baina ez da jakiten ahal zein izan den ziurtagiriak banatzeko irizpidea.

LAB Osasunbideak Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintza Zuzendaritzari eskatu dio jakinarazi diezagula zer informazio bidali dion Hezkuntza Departamentuari ziurtagiriak emateko, eta zer irizpide erabili diren ziurtagiriak banatzeko. Baina orain arte ez dugu erantzunik jaso. Beraz, banaketa modu arbitrarioan egin dela susmatzen dugu, konparaziozko bidegabekeria nabarmena agerian utziz. Izan ere, abian da 2017ko, 2018Eko eta 2018ko lan-eskaintza publikoetako 110 zeladore lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketa. Horregatik uste dugu ez dela kasualitatea ikusi ahal izan ditugun ziurtagiriak 2020ko martxoaren 11n datatuak izatea, nahiz eta bertan jasotzen diren prestakuntza-ekintzak aurreko urteetakoak izan.


  Ziurtagiri horiek emateko bidalitako informazioa arbitrarioa, opakua eta irregularra izan den susmoa dugu. 

 

Horregatik, prozesuan dagoen lehiaketa-oposizioari begira dakarten konparaziozko bidegabekeriaren aurrean, LABetik eskatzen dugu txosten horiek bertan behera uztea, edo ezein baremotan ere ez baloratzea, harik eta ziurtagiriak eskatzeko prozesu berri bat egin arte. Prozesu horretan, "Osasun-zeladore bereziaren laguntzailea" heziketa zikloko ikasleekin "asistentzia-praktiketako laguntzaile" lanak egin dituzten langile guztiek parte hartu ahal izango dute.

Arbitrariedad y agravio comparativo en los certificados de “colaborador/a en prácticas asistenciales” de celador/a

Osasunbidea 2020/06/02

Desde LAB solicitamos que los certificados expedidos por Educación se anulen o al menos no se tomen en cuenta para los concursos de ingreso de personal hasta que la Dirección de Enfermería del CHN no actúe con transparencia y ofrezca esa colaboración a todo el personal capacitado para ello.

El Departamento de Educación expide certificados de “colaborador/a en prácticas asistenciales” al personal de Osasunbidea que realiza estas labores con el fin de colaborar en la formación del alumnado de diferentes titulaciones que realizan prácticas en centros del SNS-Osasunbidea. Estos certificados son expedidos previo informe de Dirección de Enfermería, en el cual constan tanto las personas que han realizado estas funciones como el cómputo de horas realizadas.

Tanto en Enfermería como en TCAE, las Jefaturas de Unidad ofertan a su personal la posibilidad de realizar estas funciones, y se reparten las horas correspondientes al alumnado que acogen entre las y los trabajadores que aceptan realizarlas.

En el caso del ciclo de Formación Profesional denominado “ayudante de celador sanitario especial”, cuyos alumnos realizan prácticas asistenciales en el CHN, no se ha ofertado a todo el personal celador la posibilidad de participar como “colaborador en prácticas asistenciales”. Sin embargo, a día de hoy, algunas personas están en posesión del certificado de haber realizado esas funciones y otras no, sin que se sepa cuál ha sido el criterio para expedirlos.

Desde LAB Osasunbidea hemos solicitado a la Dirección de Enfermería del CHN que nos haga llegar qué información ha enviado al Departamento de Educación para la emisión de los certificados, y qué criterios se han utilizado para ello. Pero hasta el momento no hemos recibido contestación alguna, por lo que sospechamos que se ha hecho de forma arbitraria, dando lugar a un importantísimo agravio comparativo. Y es que se da la circunstancia de que está en marcha el concurso-oposición para la cobertura de 110 puestos de celador correspondientes a las OPEs de 2017, 2018 E y 2018. Por eso creemos que no es casualidad que los certificados a los que hemos tenido acceso estén fechados el 11 de marzo de 2020 a pesar de que las acciones formativas correspondan a años anteriores.



{AF}  Tenemos la sospecha de que la información enviada para emitir los mencionados certificados ha sido arbitraria, opaca e irregular.  {/A

 

Por eso, ante el agravio comparativo que suponen de cara al concurso-oposición en proceso, desde LAB solicitamos que esos informes o bien se anulen, o bien no sean valorados en baremo alguno hasta que se realice un nuevo proceso de solicitud de certificados en el que se posibilite la participación de todo el personal que haya realizado las funciones de “colaborador/a en prácticas asistenciales” con el alumnado del ciclo formativo de “ayudante de celador sanitario especial”.