twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA CHN 1

Txaloetatik zaplaztekoetara (I): betebehar saihestezinagatiko baimena ez dago zerbitzuaren beharren mende

Osasunbidea 2020/05/28

Ospitalguneko Erizaintzako Zainketen Zuzendaritza eragozten ari da osasun arloko langileek betebehar saihestezinen ondoriozko baimenak hartzea.

Maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren bidez arautzen da mendetasuna duten pertsonak eta adingabeak zaintzeko eskubidea; bada, testu horri kontra eginez, Ospitalguneko Erizaintzako Zaintzaren Zuzendaritzaren menpeko burutzak eragozpenak jartzen ari dira langileek baimen hori baliatu ahal izan dezaten beren familiak zaintzeko eta artatzeko (14 urtetik beherakoak, Covid-19aren aurretik instituzionalizatuta zeudenak, desgaitasunen bat duten pertsonak).

Zuzendaritza horrek zerbitzuaren premien mende jartzen du baimen horiek ematea, eta, ondorioz, unitateko buruaren erabakiaren mende eta baita eskatzailearen txandako lankidearen mende ere. Horrela jokatzeak Foru Aginduaren edukia faltsutzea dakar, honako hau baitio:

"Baimen hori justifikatzeko, aldez aurretik eskabidea aurkeztu beharko da, eta, horrekin batera, honako hauek ere aurkeztuko dira: familia-unitatean bere kargura duen pertsona erantzule bakarra delako adierazpena eta familia-liburua edo dagokion administrazio-ebazpena".

Testuak dioena besterik ez da behar, ez gehiago ez gutxiago. Horretaz aparte esaten dizueten guztia ERABAT FALTSUA da; izan ere, baimena ez dago zerbitzuaren premien mende, eta ez dago lankidearen egutegia aurkeztu beharrik ere... Testuak dioena baino ez du eskatzen baimenak, eta kito.

Hori dela eta, LABek informazioa manipulatu dutenei eskatzen die gelditzeko Nafarroako osasun publikoko langileen eskubideak murrizteko saiakera; nahitaezko betebeharragatiko baimenen eskatzaileei, berriz, esan nahi diegu ez ditzatela engainatu, beren legezko eskubideak defenda ditzatela eta, laguntza edo aholkularitza behar izanez gero, gugana jo dezatela.

De los aplausos… a los sopapos (I): el permiso por deber inexcusable no está supeditado a necesidades del servicio

Osasunbidea 2020/05/28

La Dirección de Cuidados de Enfermería del CHN está impidiendo que el personal sanitario pueda cogerse los permisos por deber inexcusable a los que tienen derecho.

Contraviniendo el texto de la OF 59/2020 de 14 de mayo, por la que se regula el derecho al permiso de cuidados de personas dependientes y menores por deber inexcusable, las jefaturas bajo la Dirección de Cuidados de Enfermería del CHN están poniendo impedimentos para que las y los trabajadores puedan acogerse a ese permiso para cuidar y atender a sus familias (menores de 14 años, mayores dependientes institucionalizadas antes de la Covid, personas con discapacidad).

Dicha Dirección supedita la concesión de esos permisos a necesidades del servicio, y por lo tanto, a la decisión de la jefa de unidad y a la exigencia del turno de la pareja de la persona solicitante. Esto supone falsear el contenido del texto de la Orden Foral, que dice lo siguiente:

“Para la justificación de este permiso será necesaria la previa presentación de solicitud, a la que se acompañará: declaración responsable de ser, de manera exclusiva, la persona de la unidad familiar que tiene esta dedicación a su cargo, y el libro de familia o resolución administrativa correspondiente”.

Solo es necesario lo que dice el texto, nada más y nada menos. Todo lo que os digan por encima de eso es TOTALMENTE FALSO; ni está supeditado a necesidades del servicio, ni se necesita presentar calendario de la pareja… Su concesión solo requiere lo que dice el texto citado, y punto.

Por ello, desde LAB solicitamos a las personas responsables de esta manipulación que cesen en su intento por reducir los derechos de trabajadoras y trabajadores de la sanidad pública navarra; y a las solicitantes de los permisos por deber inexcusable, que no se dejen engañar, que defiendan sus derechos legales y que acudan a nosotras y nosotros en caso de necesitar ayuda o asesoramiento.