OSA hsjd recortes

COVID-19aren "ondorio" larriak San Juan de Diosen: murrizketak eta birkokatzeak

Osasunbidea 2020/05/27

COVID-19aren pandemiak San Juan de Dios Ospitaleko Zuzendaritza agerian utzi du berriz ere, eta bere gabeziak denon begien bistan gelditu dira. Hala ere, ez dadila inor kezkatu: ospitaleko langileen kontura konpon daiteke dena, beti bezala!

COVID-19aren krisiak ahalegin handia eskatu digu San Juan de Dios Ospitaleko langile guztioi. Ez da lehen aldia enpresa gure ahaleginaz baliatzen dena etekin ekonomikoak lortzeko. Pandemiaren unerik gogorrenetan arreta-lanak gure gain hartu izanak ez du inolako baliorik gure kudeatzaileentzat.

Beren antolaketa faltaren ondorioz, ordu-poltsa bat ezarri digute, aurrerago itzuli beharko duguna, eta, horrela, beti lanerako prest eduki nahi gaituzte. Ez dakigu zer irizpide erabiltzen dituzten kontratazio-beharrak betetzeko, baina langileei exijitzen digute ordu batzuk itzul ditzagun Zuzendaritzari interesatzen zaionean.

Horretarako, Estatuko Gobernuaren lege-dekretu bati heltzen diote, zeinak ezartzen baitu ospitale pribatuak/itunpekoak osasun sistema publikoaren "parte" izatera igaro garela, baina bakarrik betebeharrei dagokienez (txanda-aldaketak, erabateko prestasuna, arriskuaren aurreko esposizioa), ez gure eskubideak errespetatzeari dagokionez. Izan ere, eskubideez ari bagara, jada ez gaituzte funtsezko jarduerako langiletzat hartzen. Horrelako ordu-poltsak sortzea debekatuta dago osasun publikoan, baita funtsezko jarduera pribatuetan ere. San Juan de Diosen ziri ederra sartu digute! LABek bere aholkularitza juridikoak erabakitzen dituen legezko neurri guztiak hartuko ditu gure plantillaren eskubideak urratzen dituen erabaki horri aurre egiteko.

Protokoloak
Ez dakigu zer protokolo ezarri behar diren Covidetik libre dauden solairuetan, eta, bereziki, gimnasioaren inguruan, kutsatze-foku handia izan baitzen lankide askorentzat. Lanean gaudela, ez dugu beldurra eta ziurgabetasuna jasaten segitu nahi.

Zer ari da gertatzen, berriz ere, eguneroko lanerako behar ditugun norbera babesteko ekipamenduekin? Berriz ere falta dira! Ez dugu nahi berriz errepikatzea gure ospitaleko profesionalen artean izan dugun Covid kutsatze-maila handia. Izan ere, San Juan de Dios enpresako langileen artean %10etik gorakoa izan da kutsatze-tasa, Osasunbidean %6 ingurukoa izan den bitartean, nahiz eta azken hauen plantilla eta asistentzia-jarduera askoz handiagoa izan.

Hori guztia dela eta, Batzordeak eskatzen du segurtasun eta prebentzio protokolo guztiak zorrotz aplika daitezela, laneko osasuna bermatzearren.

Berrantolaketa
Enpresa modu arbitrarioan eta aldebakarrez egiten ari den berrantolaketa prozesuan, Batzordeak ia ez du parte-hartzerik izan.

Ematen diguten informazioa minimoa da, eta ongi iragazia; hau da, beren ohiko modus operandi-ari jarraituz, batere gardentasunik ez dago. Batzordera iristen den informazio gehiena langileen bidez iristen da, eta ez, behar lukeen bezala, enpresaren bidez. Zuzendaritzaren jokabide ilun eta autoritario hori kudeaketa txarraren eta desantolaketa handiaren emaitza da.

Gure lanean ahalegin handia egiten dugun arren (langile batzuen kasuan, urte askoan gainera), ez dira batere lotsatzen, orain, enpresatik alde egiteko atea erakusteko, beste lanpostu batean birkokatzeko mozorroaz apaindurik. Enpresan urte asko eraman arren, nahitaez birkokatu nahi dituzten lankide batzuk horretara behartzen ari dira, koakzioen bidez. Neurria onartzen ez badute, enpresak kaleratu ditzakeela ere iradoki diete.

Osasun-krisiaren egoera hau halako berrantolaketa sakona egiteko aprobetxatzea oportunismo hutsa da, despotismoa ez esateagatik, eta beldurraren politikaz baliatzen dira horretarako. Hori guztia, lehen esan dugun bezala, antolamendu-gabezia nabarmenaren ondorioa da. Gabezia horiek agerian uzten dute Zuzendaritzaren aurreikuspen-falta, eta kontraesaneko egoerak sortzen dituzte lan dinamiketan. Zuzendaritzaren gabeziengatik, ezin dira murriztu Ospitale honetako langileen eskubideak.

Covid pazienteei arreta emateko bakar-bakarrik den solairu bat izanik, espero dugu aurreko asteetan izan ditugun gabeziak berriro ez jasatea, eta San Juan de Dios Ospitalea osatzen dugun guztiok COVID-19ko lehen agerraldian egindako akatsetatik ikastea: langileok, gure eskubideak eta ezinbesteko babes-ekipoak exijitzeko; eta gure kudeatzaileek, plantillaren osasuna ziurtatzeko eta egoera honetaz baliatuta murrizketarik ez ezartzeko.

Graves “consecuencias” de la COVID-19 en San Juan de Dios: recortes y reubicaciones

Osasunbidea 2020/05/27

La pandemia de la COVID-19 ha vuelto a dejar en evidencia a la Dirección del Hospital San Juan de Dios, que ha visto cómo sus carencias han vuelto a salir a la luz. Sin embargo, que nadie se preocupe; siempre se puede hacer que sean las y los trabajadores del Hospital quienes paguen los platos rotos!

La crisis de la COVID-19 ha supuesto un esfuerzo titánico para toda la plantilla del Hospital San Juan de Dios. No es la primera vez que la empresa se aprovecha de nuestro esfuerzo para obtener beneficios económicos. El hecho de que hayamos asumido las labores de atención en los momentos más duros de la pandemia no han tenido ningún valor a los ojos de nuestros gestores.

Nos imponen bolsas de horas que pretenden que devolvamos por su la falta de organización, y así tenernos a su entera disponibilidad. Ignoramos qué criterios emplean para cubrir las necesidades de contratación, pero exigen a la plantilla que devuelva unas horas cuando a la Dirección le interese.

Se acogen a un decreto ley del Gobierno estatal, que establece que los hospitales privados/concertados, pasamos a “formar parte” de la sanidad pública, pero solo en cuanto a deberes (cambios de turno, disponibilidad absoluta, exposición al riesgo…) se refiere, no en cuanto al respeto de nuestros derechos. Y es que si hablamos de derechos, ya no somos considerados personal de actividad esencial. La creación de la bolsa de horas, algo que no está permitido ni en la sanidad pública ni siquiera en ninguna actividad privada esencial, en el Hospital San Juan de Dios nos lo han metido con calzador. LAB tomará las medidas legales que su asesoría jurídica determine ante este caso de conculcación de derechos de nuestra plantilla.

Protocolos
Desconocemos los protocolos que se van a instaurar en las plantas libres de Covid, y en especial en la zona del gimnasio, que fue un gran foco de contagio para muchas compañeras y compañeros. No queremos seguir sufriendo miedo e incertidumbre al desarrollar nuestro trabajo.

¿Qué está pasando, otra vez, con los EPIs para que necesitamos para el trabajo diario? ¡De nuevo hay carencia de éstos! No queremos que se vuelva a repetir el alto grado de contagios de Covid que ha habido con anterioridad entre las y los profesionales del Hospital. La plantilla de San Juan de Dios ha sufrido una tasa de contagio superior al 10%, mientras que en Osasunbidea, con una plantilla y una actividad asistencial mucho mayor a las nuestras, ha rondado el 6%.

Por todo ello el Comité exige que, para garantizar nuestra salud en el trabajo, se apliquen rigurosamente todos los protocolos de seguridad y prevención.

Reorganización
La reorganización que la empresa está llevando a cabo de forma arbitraria y unilateral en el Hospital está contando con una ínfima participación del Comité.

La información que nos trasladan es mínima y sesgada; es decir, siguiendo su habitual modus operandi, transparencia nula. La mayoría de la información que llega al Comité es a través de las y los trabajadores, y no, como debería ser, a través de la empresa. Este oscurantismo e imposición con que actúa la Dirección es fruto de una mala gestión y una gran desorganización.

A pesar del enorme esfuerzo que realizamos en nuestro trabajo -y en el caso de algunas personas, además, durante muchos años- no se ruborizan lo más mínimo para ofrecernos la salida de la empresa disfrazada de reubicación en otro puesto de trabajo. Se están dando casos de coacciones hacia compañeras que, a pesar de que llevan ya años en la empresa, las pretenden reubicar de forma obligada. Incluso les insinúan que, si no aceptan la medida, la empresa podría llegar a prescindir de sus servicios.

Aprovechar esta situación de crisis sanitaria para realizar una reorganización de tal calado es puro oportunismo, rozando el despotismo y la política del miedo. Todo esto es consecuencia, como decíamos anteriormente, de unas carencias organizativas que denotan falta de previsión por parte de la Dirección y que generan situaciones contradictorias en las dinámicas de trabajo. Las carencias de la Dirección no pueden suponer una merma en los derechos de los trabajadores de este Hospital.

Con una planta exclusivamente destinada a la atención de pacientes enfermos por Covid, esperamos no volver a sufrir esas carencias que hemos padecido anteriormente, y que todas las personas que componemos el Hospital San Juan de Dios aprendamos de los errores cometidos en el (primer) brote de la COVID-19: las trabajadoras y trabajadores, para exigir nuestros derechos y los imprescindibles equipos de protección; y nuestros gestores, para asegurar la salud de la plantilla y para no implantar recortes aprovechándose de la situación.

 

BOTON Osasunbidea