twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

OSA amigos enemigos

Koronabirusa: lagunak eta etsaiak

Iritzi artikulua 2020/05/04

Ia komunikabide guztiek zabaldu duten propaganda ofizialak mezu argia berretsi du: birusa gure etsaia da eta guztiok batera menderatuko dugu. Mezu xingre eta soila, azken aldiko osasun-krisi handienetako bati buruzko hausnarketa analitikoa mugatu nahi duena.

Birusa bakarrik da gaiztoa eta beste guztiak onak dira (edo gara).

Baina errealitatea ez da hain sinplea: hasteko, birusa ez da ez ona, ez gaiztoa termino etikoetan; ugaldu nahi duen mikroorganismo bat besterik ez da.
Eta ez dago bakarrik, lagunak ditu. Bai, lagunak gizakien artean. Birusaren lagunak dira hainbat hamarkadatan gure gizartearen defentsarako sistemak (gure osasun-sistema publikoa eta mendekotasuna duten pertsonentzako zainketa soziokomunitarioetarako sistema) huts egin izana ahalbidetu dutenak:

Navarra Sumako politikari zoldatsua
, ospitaleko egonalditik ateratakoan langileek txalotu dutena.
Bere alderdiak hamarkada luzeak eman ditu osasunean eta gizarte-zerbitzuetan inbertsioa murrizten, funtsezko zerbitzuak pribatizatzen, osasun arloko langileen soldatak murrizten... Azken batean, gure sistema publikoa hustutzen. Eta orain, horri esker, pandemia iritsi denean sistema ez da gai modurik eraginkorrenean erantzuteko.

Argi eta sirena guztiak piztuta, ospitaleko atean argazkia atera eta langileek txalo egin diezaioten datorren polizia. Osasun publikoaren eta hura osatzen dugun profesionalen eskubideen alde borrokatu eta mobilizatu garenetan, ez ziren argazkiak egitera etortzen, ez; gu erreprimitzera eta isunak jartzera etortzen ziren, baita kolpeka inposatzera ere, agintarien esana betetzeko hala jokatu behar bazuten.

Osasunaren kudeatzaileak, zeinak gobernuan dagoena edozein izanik ere, zuzendaritzan postu bat aurkitzen duten eta, diskurtso faltsu bat erabiliz, arretaren erdigunea pazientea dela eta arreta humanizatu behar dela esaten duten.
Azken hamarkada hauetan konplize eta eragile aktibo izan dira sistema publikoaren desegitean eta irizpide ekonomizistak ezartzean, zertarako eta hiritarrentzako zerbitzuak eta langileen lan-eskubideak murriztea justifikatzeko.

Komunikabideak
, gaur egun osasun langile eta zaintzaileei azalak, erdiko orrialdeak, erreportajeak, elkarrizketak... eskaintzen dizkietenak; ia beti lelo positiboei laguntzeko nahiko jarrera irrigarrietan agertzen dituzte.
Urte askotan estaldura mediatikoa eta publizitarioa eman diete aseguru eta osasun-erakunde pribatuei eta, bien bitartean, herritarrei sinestarazi diete zerbitzu publikoak eta bereziki langileen soldatak zein garestiak diren.

Osasun arloko eta zerbitzu soziosanitarioetako langileak heroiak gara orain; txalotu egiten gaituzte eta, bien bitartean, babes egokirik gabe jarraitzen dugu lanean, zenbaitetan gure familia-bizitza desegituratuz eta esklabuen baldintzak izan litezkeenak onartuz (itxialdia egoitzetako erabiltzaileekin batera egitearena, besteak beste).

Ez gaitezen engaina; oraingo heroi garenok zital, insolidario... bihurtuko gara eta osasun-krisiaren ondorengo krisi ekonomikoaren errudun izango gara gure eskubideak eskatzen ditugunean, lan-baldintzen errekonozimendua eskatzen dugunean, eta pandemiak ekarri dzkigun ondorioak salatzen ditugunean.

"Jainkoak gorde nazala lagunarengandik, etsaiarengandik neroni gordeko bainaiz".

Coronavirus: amigos y enemigos

Artículo de opinión 2020/05/04

La propaganda oficial difundida por casi todos los medios de comunicación ha insistido en un mensaje muy claro: el virus es nuestro enemigo, y lo venceremos todos juntos. Mensaje simplista y maniqueo que intenta limitar y acotar cualquier reflexión analítica sobre una de las mayores crisis sanitarias de los últimos tiempos.

El virus, el solico, es el malo y todos los demás son (o somos) buenos.

Pero la realidad no es tan simple: el virus, para empezar, no es ni bueno ni malo en términos éticos; es un microorganismo que busca reproducirse.
Y no está solo, tiene amigos. Sí, amigos entre los humanos, todos aquellos que durante décadas han facilitado que ante su aparición nuestro sistema de defensa social, es decir, nuestro sistema público de salud y de cuidados socio-comunitarios para personas dependientes haya fallado:

El político casposo de Navarra Suma que es aplaudido por el personal de la planta cuando abandona ésta tras su ingreso.
Su partido ha estado durante décadas recortando la inversión en sanidad y servicios sociales, privatizando servicios claves, reduciendo los salarios de los sanitarios... En definitiva, desabasteciendo nuestro sistema público de tal manera que cuando llega esta pandemia no es capaz de responder de la manera más eficaz.

El policía que viene a hacerse la foto a la puerta del hospital con su vehículo con todas las luces y sirenas encendidas, y de paso, a que le aplauda el personal sanitario. En todas las luchas y movilizaciones por la sanidad pública y los derechos de sus profesionales no venía a hacerse fotos, no; venía a reprimirnos y multarnos, e incluso a propinar golpes si era preciso para cumplir con lo que dictaban los gobernantes.

El gestor sanitario que, independientemente de quién gobierne, encuentra un puesto en los cuadros directivos, siempre con el discurso de que el centro de la atención es el paciente y que se debe humanizar la atención.
Han sido durante décadas cómplices y agentes activos en el desmantelamiento del sistema público y en la implantación de criterios economicistas para justificar recortes tanto en la prestación de servicios a la ciudadanía como en los derechos laborales de la plantilla.

El medio de comunicación que ahora dedica portadas, páginas centrales, reportajes, entrevistas... al personal cuidador y sanitario, mostrándolo casi siempre en actitudes cuasi jocosas junto con lemas positivos.
Durante años han dado cobertura mediática y publicitaria a seguros y entidades privadas de salud, mientras se encargaban de convencer a la ciudadanía de lo caro que resultan los servicios públicos y más aún los salarios de sus trabajadores.

La plantilla de sanidad y servicios socio-sanitarios ahora somos los héroes, recibimos aplausos mientras seguimos trabajando sin protección adecuada, asumiendo condiciones de cuasi esclavitud (como la de recluirse con usuarios de residencias), desestructurando la vida familiar...

No nos engañemos; quienes ahora somos héroes, nos convertiremos en villanos, en insolidarios... en los culpables de la crisis económica que vendrá tras la sanitaria, cuando reclamemos nuestros derechos, cuando exijamos reconocimiento a nuestras condiciones laborales, cuando denunciemos las secuelas que nos ha dejado la pandemia...

"Que Dios me libre del amigo, que del enemigo me libraré yo".