OSA seguridad

Behar-beharrezkoa da Osasunbideko plantilla babestua izatea

Osasunbidea 2020/03/17

Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesional ugarik salatu dute babeserako material falta dagoela, eta horrek agerian utzi ditu Kudeatzailetzak berehala zuzendu beharreko zenbait egoera.

LAB sindikatutik Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeatzailetzari eskatzen diogu arrisku biologikoari aurre egiteko ahalik eta babes handiena eman diezaiela koronabirusaren arretarako kritikoak diren unitateei. Segurtasun-politika eraginkorragoa ere eskatzen dugu, profesional kutsatuen kopurua murrizteko.

Era berean, eskatzen dugu COVID-19 diagnostikatzeko eta konfirmatzeko probak egitea Osasunbideko langileei, ahalik eta lasterren egitea ere, osasun profesionalak ezinbestekoak baitira une honetan.

LAB sindikatuak beti defenditu eta exijitu du, eta orain inoiz baino gehiago, langile guztien osasuna babestea, haien esku baitago bai zaintza eta tratamendu egokiak ematea, baita Nafarroako osasun sistema publikoaren beraren funtzionamendu egokia ere.

La protección de la plantilla de Osasunbidea debe estar asegurada

Osasunbidea 2020/03/17

Las quejas por falta de material de protección, denunciada por gran número de profesionales del Servicio Navarro de Salud, han sacado a la luz situaciones que la Gerencia tiene que corregir de forma inmediata.

Desde el sindicato LAB exigimos a la Gerencia del Servicio Navarro de Salud que dote a las unidades críticas en cuanto a la atención del coronavirus de la protección máxima en el manejo del riesgo biológico. También pedimos una política de seguridad más efectiva para reducir el número de casos que están afectando a las/os profesionales.

Asimismo pedimos que facilite y acelere el acceso a las pruebas de diagnóstico y confirmación del COVID-19 a las/os trabajadores de Osasunbidea, entendiendo a los profesionales sanitarios como indispensables en este momento.

El sindicato LAB siempre ha defendido, y ahora más que nunca quiere y exige, defender la salud de todas las/os trabajadores porque de ellos depende los tratamientos, el cuidado y el correcto funcionamiento de la sanidad pública de Nafarroa.

 

 

BOTON Osasunbidea