Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 

 

JUS balanza

Justizia Zuzendaritza Nagusiak baieztatu egin du Ministerioaren manipulazioa

Justizia 2020/05/11

descargas de archivos.orig PDF Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 9ko ebazpena
descargas de archivos.orig PDF SND 261/2020 agindua

Joan den larunbatean sindikatuetako ordezkariok Justiziako zuzendari nagusiarekin izan genuen bileran (lehenengoa alarma-egoera hasi zenetik), baieztatu zuen prentsan agertutakoa Ministerioaren manipulazio bat izan zela. Gainera, jakinarazi zigun gurean zer urrats ari diren ematen pandemia dela eta.

Joan den larunbatean, aurrez aurreko bilera bat izan genuen sindikatu guztiok Justiziako Zuzendaritza Nagusiarekin; bertan, Sainz de Rozas zuzendariak zenbait gairi buruzko informazioa eman zigun, hala nola argitaratu diren ebazpenen helburuen eta arrazoien inguruan -Estatukoa eta Nafarroako ebazpenak-, zer egoeratan gauden gaur egun eta nola kudeatu duen krisia zuzendaritzak. Gure sindikatua oso kritiko agertu da botere judizialaren erakundearekin eta Justiziako Zuzendaritza Nagusiarekin.

Orain arte egindako urratsen balorazioa
Hasteko, azaldu zigun ebazpenen xedea dela Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak deseskaladari buruz ezarri dituen helburuei eustea. Adierazi zuenez, gizarteak behar duen funtsezko zerbitzua ematen dugu, jendearen eskubideen bermatzaileak gara eta guztiok parte hartu behar dugu bermatze prozesu horretan, are gehiago egoera honetan, zeinetan ahalegin bat gehitu behar diogun gure lanari. Gaineratu zuen Osasun Ministerioak eman zizkiola eskumenak Justizia Ministerioari bere arloa arautu eta kudeatu ahal izateko.
Azaldu zigunez, ia ez zen negoziaziorik izan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren, Justizia Ministerioaren, autonomia erkidegoen eta sindikatuen artean, eta zalaparta sortu zela test azkarrak epaileei eta magistratuei bakarrik egin behar zitzaizkielako berria zabaldu zenean.

Horiez gain, adierazi zuen oso harro dagoela telelanaren funtzionamenduaz, langileen artean ikusi duen adiskidetasunaz, langileek kutsatzeko izan duten arrisku txikiaz eta erakutsi duten konpromisoaz eta erantzukizunaz.

Gainera, nabarmendu du Nafarroak oinarrizko zerbitzuei nota altuarekin eutsi diela; eta gauza batzuk ezin izan direla egin epe prozesalak eteteko muga dagoelako.

Era berean, pozik agertu zen laneko arriskuen prebentziorako neurrien ezarpenean izandako arrakastagatik. Txosten batzuek berretsi dute Justiziaren eremuan kutsatzeko arrisku txikia dagoela.

Norbera babesteko ekipamenduei dagokienez, esan zigun banatu egin direla, laneko arriskuei buruzko txosteneko irizpideen arabera banatzen jarraituko dutela, eta ez direla langileek izan dezaketen pertzepzio subjektiboaren pare jarriko. Bere esanetan, banaketa egiten da eskaerak ailegatu bezain laster, eta erregistro bat egiten ari dira abusu kasuak izan direlako, gelak desagertzearen ingurukoa, hain zuzen ere. Aho-sudurretako maskarak banatzen jarraituko dute eta aurpegi osokoak ere banatuko dira; langileen erantzukizuna eskatu zuen, aurpegi osoko maskara horiek zaindu ditzaten. Manparak noiz iritsiko zain daudela ere esan zuen: 170 inguru erosi dituzte.

Hemendik aurrera zer
3. fasean (hau da, ekainaren 2tik aurrera) arratsaldeko ordutegia izan dezakegula-eta, aurreikusi dute ez dela beharrezkoa izango, eta Sainz de Rozasek esan zuen bere asmoa zela ordutegi hori saihestea.

Ukatu egin zuen datorren lan oldeari aurre egiteko giza baliabideak areagotuko dituztenik; hori argudiatu zuen esanez Nafarroako diru-kutxa publikoak jada ahulduta daudela, eta hemendik aurrera, oraindik ahulago. Adierazi zuen osasun arloko aurrekontuak gainezka egin duela eta Nafarroako Gobernuak departamentuen arteko elkartasuna eta aurrekontuak doitzea eskatu duela. Beraz, iragarri zuen aurtengo aurrekontuan jasota zeuden gauza batzuk ez direla egingo, batez ere azpiegituren arloan. Aurreikusten duten aurrekontu-igoera bakarra pandemiari eusteko prebentziorako materialean eginen da.

Zuzendari nagusiak gaineratu zuen oraindik ez dutela aurreikusten telelana arautzea eta Estatuan edo Nafarroako Foru Administrazioan legeak egin arte itxarongo dutela (Nafarroan udazkenean arautzeko asmoa dago).

Bake epaitegietako erregistroetako babes-ekipamenduei dagokienez, jakinarazi zuen harremanetan jarri direla bai Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin , bai udalekin, eta, azkenik, udalek beraiek banatzea erabaki dutela. Hori bai, Sainz de Rozasek ziurtatu zuen udalak ekipamenduak entregatzeari uko egin dion kasuetan, Zuzendaritzak berak hartuko duela banatzeko ardura.

Azkenik, zuzendari nagusiak gezurtatu egin zuen abuztuko egunak baliodunak izatea eta arratsaldeko ordutegia eskatu izana, komunikabideren batean hala agertu baitzen. Justizia Ministerioaren manipulazio zitala izan dela adierazi zuen.

"Agindua eta agintea" baino ez dute ulertzen
LAB sindikatuko kideok oso kritikoak izan gara Justiziako Zuzendaritza Nagusiak, Justizia Ministerioak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egin duten kudeaketarekin, eta hala jakinarazi genion Sainz de Rozas jaunari:

"Botere judizialak absolutismoaren garaian bezala funtzionatzen duela uste dugu, eta bere langileak morroiak/esklaboak bezala tratatzen dituela. Jarduteko modu hori nabarmen gelditu da krisi honen kudeaketan. Jarraipenerako batzorde misto bat sortu dute (Nafarroan sortu zen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak eskatuta eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aginduz), eta langileen ordezkariak ez zituzten deitu; ez zeuden han, eta ez zituzten espero.

Antzekoa litzateke enpresa pribatu batek, krisi honen jarraipena egiteko, batzorde misto bat sortzea langileen lan-baldintzak aldatzeko -ERTE batekin, adibidez-, eta patronala eta administrazioa bakarrik egotea bertan. Gaur egun, hori pentsaezina eta onartezina izateaz gain, legez kanpokoa da!
Zalantzarik gabe, erakunde judiziala iraganean dago finkatuta. Ez dakite zer den langileekin negoziatzea, baina ez dute jakiteko borondaterik ere. Are gehiago, pertsona horiek, epaitzen gaituzten horiek, ordena eta agintea besterik ez dute ulertzen. Bitartekaritza eta bitartekaritzaren onurak goraipatzen dituzte maiz, baina beti erakundetik kanpoko egoeretarako.

LABen ustez, epaitegietan lan egiten dugun pertsona guztiok (magistratuek, epaileek, fiskalek, abokatuek eta gainerako langileek) talde bat osatzen dugu, eta lan-baldintzak guztiontzat negoziatu behar dira Administrazioaren bitartekaritzarekin. Justiziak harro zabaltzen duen moduan, denak berdinak dira legearen aurrean. Bide luzea dugu egiteko, argi dago, baina ez dugu itxaropena galduko; garai batean, emakumeen bozka emateak utopia zirudien, eta hara!

Gure ustez, Justiziako Zuzendaritza Nagusia konplize da: modu aktiboan parte hartu du batzorde horretan, epaileek, magistratuek, fiskalek eta abokatuek eskatu duten guztiari oniritzia emanez, eta langileei bizkarra emanez. Zuzendaritza hau batzorde mistoaren interesetara makurtu da eta alde batera utzi gaitu. Ez da logikoa langile guztiei eragiten dieten gaietan sindikatuetako ordezkariak bertan ez egotea eta inork hitz erdi bat ere ez esatea. Sindikatuok erakutsi genuen bagenuela interesa batzorde horretan parte hartzeko, idatziz eta Langileen Batzordearen bidez. Patronalak, ordea, gure parte-hartzea eragotzi zuen, eta gainerakoek obeditu egin zuten; Batzordeak ezer gertatu ez balitz bezala jarraitu zuen. Hori da Botere Judizialaren demokrazia".

Era berean, Zuzendaritzaren komunikazio falta kritikatzen dugu. Parte-hartze Batzordean nola edo hala jardun du, baina denbora horretan aukerak galdu ditu langileei eta sindikatu honi informazioa emateko eta zalantzak argitzeko. Batzorde horretan, ustez, Zuzendaritzaren zereginetako bat da langileen kudeaketa, baina ez da bildu gurekin helburu horretarako; joan den maiatzaren 9koa izan da alarma-egoera ezarri zenetik izan dugun lehen bilera. Ez dute bilerarik eskatu Segurtasun eta Osasun Batzordearekin ere, osasun krisia izaki. Ulertezina, besterik gabe.

Deskonfinamendu judizialaren aldiak ere kritikatu ditugu: ulertezina da fase horiek gure autonomia erkidegoko faseekin koordinatuta ez egotea, ezin garelako erritmo desberdinetan ari! Gainera, uste dugu kalterako izanen dela neurriak presaka hartzea eta jarduerara azkarregi itzultzea, batez ere nozitzen ari garen osasun-krisiaren larritasuna kontuan hartu gabe egiten bada.

Malgutasuna itzultzeko prozesuan, arnasgailuak eta borondatezko arratsaldeak
Uste dugu lantokietara itzuli beharreko langileen portzentajeak malgua izan beharko duela, betire bulegoa zein den kontuan hartuta, izan ere, epaitegi batzuek nahiko konfinatuta lan egin ohi dute.

Halaber, eskatu dugu prebentzio-txostenek planteatzen dituzten segurtasun-neurriekin beste urrats bat ematea, eta banatzen diren maskarak ez daitezela izan maskara kirurgikoak, baizik eta FP2 eta N95 arnasgailuak. Zenbaitetan, merke zur garesti izaten da.

Arratsaldeko txandak borondatez egiteko eskatu dugu, lana eta familia bateragarri egitea ahalik eta gehien erraztuz, haur gehienak ez baitira ikasgeletara itzuliko.

Eta azkenik, aurretiaz hartu beharreko hitzorduei dagokienez, hauek epaitegi edo eraikin mailan kudea daitezela eskatu dugu LABetik. Izan ere, epaitegietako pasabideetan egundoko anabasa sor baitaiteke guztiek hitzorduak ordu berean emanez gero. Horri zein irtenbide eman dakiokeen begiratuko dutela esan dute.

Bilera luzea (3 ordu eta erdi inguru) eta bizia izan da, eta sindikatuko kideok ahalik eta laburren aritu gara. Gai asko genituen hitz egiteko. Tentsio uneak izan dira, baina, oro har, arin joan da eta kontu asko argitu dira. Gainerako kontsultak postaz egingo dira. Espero dezagun komunikazioa hobetzea zuzendaritzarekin, hurrengo bilerarako hainbeste denbora ez igarotzea eta Segurtasun eta Osasun Batzordea biltzeko deia lehenbailehen egitea. Hitz egindakoari buruzko zalantzarik baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan.

La Dirección General de Justicia confirma la manipulación por parte del Ministerio

Justizia 2020/05/11

descargas de archivos.orig PDF Resolución DGJ de 9 de mayo
descargas de archivos.orig PDF Orden SND/261/2020

En la reunión que los representantes sindicales mantuvimos el pasado sábado con el director general de Justicia (la primera desde el inicio del estado de alarma), éste confirmó que lo aparecido en prensa fue una manipulación por parte del Ministerio. Además, informó de cómo se está actuando en nuestro ámbito respecto a la pandemia.

Este sábado mantuvimos una reunión presencial todos los sindicatos con la Dirección General de Justicia; en ella el director Sr. Sainz de Rozas nos informó sobre varios asuntos como el sentido y motivo de las resoluciones publicadas -la estatal y la navarra- la situación en que nos encontramos, y cómo han gestionado esta crisis desde la Dirección. Nuestro sindicato ha sido muy crítico tanto con la institución del poder judicial como con la Dirección General de Justicia.

Valoración de los pasos dados hasta el momento
Para empezar, nos ha explicado que las resoluciones dictadas van encaminadas a mantener los objetivos que el CGPJ se ha planteado respecto a la desescalada. Ha apuntado que prestamos un servicio esencial que la sociedad necesita y que somos productores de garantías de derechos en el cual todas y todos debemos participar, máxime en estas circunstancias, donde debemos aportar un plus a esta producción. Ha añadido que fue el Ministerio de Salud el que atribuyó competencias al Ministerio de Justicia para poder regular y gestionar su propio ámbito.
Nos ha informado que apenas hubo negociaciones entre el CGPJ, el Ministerio de Justicia, las comunidades autónomas y los sindicatos, y que todo estalló con la noticia de que los test rápidos solo se iban hacer a jueces y magistradas.

Ha manifestado también que se siente muy orgulloso de cómo está funcionando el teletrabajo, el compañerismo que ha visto para llevarlo a cabo entre el personal, la baja exposición al riesgo de contagio al que ha estado expuesta la plantilla y el compromiso y responsabilidad que ha mostrado el personal.

Ha destacado, además, que Navarra ha mantenido los servicios esenciales con nota alta; que no se ha podido hacer más debido a que existe el limite de la suspensión de los plazos procesales.

También ha mostrado su satisfacción por el éxito en la implantación de las medidas de prevención de riesgos laborales, unos informes que ratifican que existe baja exposición al riesgo de contagio en el ámbito de la Justicia.

Sobre los EPIs, nos ha dicho que se han repartido y que se seguirán repartiendo según los criterios del informe de riesgos laborales, que no se van a doblegar a la percepción subjetiva que pueda tener el personal. Ha asegurado que el reparto se hace tan pronto como surgen las peticiones, y que se va haciendo un seguimiento por haberse detectado casos de abusos; desaparición de geles concretamente. Se va a seguir repartiendo mascarillas, y además se van a repartir máscaras faciales, ante lo cual apela a la responsabilidad del personal para su cuidado. También apuntó que están a la espera que lleguen las mamparas: han comprado alrededor de 170.

De aquí en adelante
Sobre el horario de tarde que pueda darse ya en la fase 3 (es decir, no antes del 2 de junio) prevén que no sea necesario y Sainz de Rozas afirmó que su intención es intentar evitarla.

Negó rotundamente que vayan a incrementar los recursos humanos para hacer frente a la avalancha de trabajo que se avecina, y lo argumentó señalando que las arcas públicas de Navarra están ya resentidas y todavía lo estarán más de aquí en adelante. Nos aseguró que el presupuesto de Sanidad se ha desbordado y que desde el Gobierno de Navarra han apelado a la solidaridad interdepartamental y al ajuste de los presupuestos. Por lo tanto, anunció que se van a dejar de hacer cosas que ya estaban presupuestadas para este año, sobre todo en el tema de infraestructuras. El único incremento presupuestario que prevén es el del material de prevención para la contención de la pandemia.

El director general añadió que todavía no prevén ninguna regulación del teletrabajo y que esperarán a que se legisle algo en el Estado o en la Administración Foral de Navarra (esta última prevé regularla en otoño).

Sobre los EPIs en los Registros de Paz, se informó de que se han puesto en contacto tanto con la FNMC como con los ayuntamientos, y finalmente han acordado que sean los propios ayuntamientos quienes se encarguen de repartirlos. Eso sí, Sainz de Rozas aseguró que en los Registros de Paz donde los ayuntamientos se han negado a entregar EPIs, éstos los facilitará la propia Dirección.

Finalmente, el director general ha desmentido que haya solicitado los días hábiles de agosto y el horario de tardes, tal y como ha transcendido en algún medio de comunicación. Ha manifestado que ha sido una vil manipulación por parte del Ministerio de Justicia.

Solo entienden el "ordeno y mando"
Desde LAB hemos sido muy críticos con la gestión que han llevado a cabo la Dirección General de Justicia, el Ministerio de Justicia y el Consejo General del Poder Judicial, y así se lo hemos transmitido al Sr. Sainz de Rozas:

"Creemos que el Poder Judicial funciona como en la época del absolutismo y que trata a su personal como si fuéramos sus siervos y/o esclavos. Esta forma de actuar se ha visto claramente en la gestión de esta crisis. Han creado una comisión mixta de seguimiento (creada en Navarra a instancias del Tribunal Superior de Justicia de Navarra y por orden del CGPJ) a la que la representación del personal no fue convocada; ni estaban, ni se les esperaba.

Por analogía, es como si una empresa privada creara, para el seguimiento de esta crisis, una comisión mixta en la que se van modificar las condiciones laborales de la plantilla -con un ERTE, por ejemplo- y solo estarían presentes la patronal y la administración. A día de hoy esto no solo es impensable e inaceptable, ¡sino que además es ilegal!

No hay lugar a dudas de que la institución judicial está anclada en el pasado. No saben qué es negociar con la plantilla, pero ni siquiera se lo plantean. Y sí, estas personas, las que nos juzgan en este Estado, solo entienden del ordeno y mando. Aún a día de hoy se les llena la boca con la mediación y sus beneficios, pero solo de puertas para afuera.

Desde LAB creemos que todas las personas que trabajamos en los juzgados (magistradas, jueces, fiscales, letradas y resto del personal) formamos un equipo y que las condiciones laborales se tienen que negociar para todas con la intermediación de la Administración. Tal y como se pregona desde la Justicia, todos somo iguales ante la ley. Nos queda mucho camino que recorrer, está claro, pero no perdemos la esperanza; el voto femenino en su día también parecía una utopía inalcanzable, pero...

Creemos que la Dirección General de Justicia es cómplice de esta forma de actuar: ha participado activamente en dicha Comisión dando su beneplácito a todo lo que han solicitado jueces, magistradas, fiscales y letradas, y la espalda a la plantilla. Esta Dirección se ha plegado a los intereses de la comisión mixta y nos ha mantenido al margen. No es lógico que en temas que afectan a toda la plantilla no estén presentes sus representantes sindicales y nadie levante la voz por ello. Los sindicatos mostramos por escrito y a través de la Comisión de Personal nuestro interés en participar en dicha comisión. La patronal, sin embargo, impidió nuestra participación, y el resto obedeció; la Comisión continuó como si no hubiera pasado nada. Ésta es la democracia que se gasta el Poder Judicial".

Asimismo, criticamos la falta de comunicación que ha existido desde la Dirección. El tiempo que ha invertido en actuar cual borrego en la Comisión de Participación ha sido tiempo que nos ha quitado para informar y aclarar dudas tanto a su personal como a este sindicato. En dicha Comisión se supone que parte del papel de la Dirección es la gestión del personal, pero ésta tampoco ha estado en contacto con nosotras para ese fin. Ésta es la primera reunión a la que hemos sido convocadas desde que se decretó el estado de alarma. Tampoco han convocado la reunión del Comité de Seguridad y Salud, siendo ésta una crisis sanitaria. Sencillamente incomprensible.

También hemos criticado las fases de la desescalada judicial: no estamos de acuerdo con que estas fases no estén coordinadas con las fases de nuestra Comunidad Autónoma. ¡No podemos ir a ritmos distintos! Además, creemos que tomar medidas de forma precipitada, sin tener en cuenta la gravedad de la crisis sanitaria que estamos atravesando, y reiniciar la actividad demasiado pronto pueden ser contraproducentes.

Incorporación flexible, respiradores y tardes voluntarias
Consideramos, asimismo, que los porcentajes de incorporación del personal a sus puestos de trabajo deberán ser flexibles dependiendo de las oficinas, ya que existen juzgados que habitualmente trabajan bastante confinados.

También hemos solicitado que den un paso más con las medidas de seguridad que plantean los informes de prevención y que las mascarillas que se repartan no sean mascarillas quirúrgicas, sino que sean los respiradores FP2 y N95. A veces lo barato sale caro.

Respecto a los turnos de tarde, hemos solicitado que se hagan de forma voluntaria y propiciando lo máximo posible la conciliación familiar del personal, dado que la mayoría de las criaturas no se van a reincorporar a las aulas.

Y por último, respecto a las citas previas, desde LAB hemos solicitado que éstas se gestionen a nivel de juzgado o incluso de edificio completo. Los halls de los juzgados pueden ser un caos si todas decidimos citar a la misma hora. Han dicho que lo mirarán para ver qué solución le dan.

La reunión ha sido larga (ha durado unas 3 horas y media) e intensa, y cada sindicato ha sido lo más breve que ha podido. Había muchos temas de que hablar. Han existido momentos de tensión, pero en general ha ido fluida y se han aclarado bastantes cosas. El resto de consultas se harán por correo. Esperemos que la comunicación con la Dirección mejore, que para la próxima reunión no pase tanto tiempo y que se convoque la Comisión de Seguridad y Salud lo antes posible. Si tenéis alguna duda sobre todo lo hablado, no dudéis en poneros en contacto con nosotras.