twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
SZK arreta handi

ANFASeko langileek Arreta Goiztiarreko pleguan Nafarroako hitzarmen kolektiboa ezartzea eskatu dute

Anfas 2019/4/12

ANFASeko langileek elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean eskatzeko Arreta Goiztiarreko lehiaketako baldintza-agirietan desgaitasuna duen jendea artatzeko itunpeko zentroen Nafarroako hitzarmen kolektiboa ezartzea.

Mobilizazioan irakurritako agiria:

Gaur elkarretaratzea egin dugu Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren aurrean, duela aste batzuk Nafar Gobernuak Arreta Goiztiarraren lehiaketa publikorako pleguak publiko egin zituelako. Eta haienetan ikusi duguna, erabat irregularra iruditzen zaigu.

Guretzat oso harrigarria izan zen pleguetan desgaitasuna duen jendea hartatzeko itunpeko zentroen Nafarroako hitzarmen kolektiboa ez dela kontutan hartzen ikustea, langileekiko eta erabiltzaileentzako bidegabekoa izateaz gain, legea gure ustez betetzen ez delako. Aldiz, pleguetan aipatzen den erreferentziazko lan hitzarmena estatu mailakoa da. Horretaz gain, egun zerbitzu honetan eskeintzen ari den denbora guztia pleguetan jasota dagoenik ezin dugu konfirmatu.

Nafar Gobernuarekin bide ezberdinetatik harremanetan jartzea saiatu gara eta asteak pasa dira baina orain arte ez dugu erantzunik jaso... lehiaren prozesuan denbora irabazi nahian akaso.

Gai honekiko Nafar Gobernuaren jarrera ez dela gardena izaten ari salatu nahi dugu. Arreta Goiztiarraren zerbitzuan ezartzen diren lan baldintzen arabera zerbitzuaren kalitatea bera jokoan dagoela uste dugunez, egoera argitu dadin exijitzeko unea iritsi da.

ANFASeko langileak, prest gaude dagokiguna defendatzeko. Hau da lehenengo mobilizazioa, baina argi dugu epe laburrean erantzunik jasotzen ez badugu, mobilizatzen jarraituko dugula.

Inés Francés andrea, zergatik arreta goiztiarra Madrilen desgaitasuna da eta Nafarroan prekarietatea?

Trabajadoras de ANFAS reclaman la aplicación del convenio provincial en la licitación del pliego de Atención Temprana

Anfas 2019/4/12

Trabajadoras de ANFAS se concentraron frente a la ANADP. Reclamaron la aplicación del convenio provincial de centros de discapacidad concertados en la licitación del pliego de Atención Temprana.

Comunicado leido en la movilización:

Hoy nos hemos concentrado aquí frente a la Agencia Navarra de Autonomía y Desarrollo porque hace varias semanas el Gobierno de Navarra hizo públicos los pliegos para el concurso del servicio de Atención Temprana y lo que hemos visto en ellos nos parece totalmente irregular.

Para nosotras fue una desagradable sorpresa ver que en los pliegos de ese servicio no se recoge el convenio colectivo de centros concertados para atención de personas con discapacidad de Navarra, cuestión que en nuestra opinión, además de ser injusto para las trabajadoras, incumple la ley. En su lugar el convenio colectivo al que se hace referencia en los pliegos es el convenio estatal. Además no podemos confirmar que todo el tiempo que actualmente se está empleando en este recurso no esté contemplado en el concierto.

Hemos intentado contactar con el Gobierno de Navarra por diferentes vías y después de pasar varias semanas todavía seguimos esperando respuesta... entendemos que tratan de alargar los plazos, ganar tiempo y conseguir cerrar el concurso en esas condiciones.

Ante esto, queremos denunciar la poca transparencia con la que el Gobierno de Navarra está gestionando este tema. Como pensamos que la propia calidad de la atención que damos en Atención Temprana está íntimamente relacionada con las condiciones laborales de las trabajadoras del servicio, ha llegado el momento de exigir que se aclare la actual situación.

Las trabajadoras de ANFAS estamos decididas a defender lo que nos corresponde. Esta es la primera movilización, pero tenemos clao que seguiremos movilizándonos si no recibimos en breve respuesta.

Señora Inés Franes: ¿por qué atención temprana en Madrid es discapacidad y en Nafarroa precariedad??