twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
SZK pauma kontratazioa

Langile borrokaren bidez Paumako kontratazio eredua aldatu eta langileen kontratuak mugagabe bihurtzea lortu da

Esku-hartze soziala 2019/1/16

2018ko udan, zuzendaritza bera duten UTE-Pauma eta Pauma S.L. enpresetako hauteskunde sindikaletan LAB sindikatuak delegatu guztiak bereganatu zituen (9+1, hurrenez hurren). Hortik aurrera, langileek emandako indar eta konfiantzarekin, LABek zuzendaritzari eskatu zion bi enpresetako behin-behinekotasun ikaragarri handia zuzentzeko.

Baina zuzendaritzak langileen aldarrikapenei muzin egin zien; alegia, ez zituela oinarrizko lege arauak bete nahi. Hartara, bazetorren subrogazio baten ondorioz langile asko kalean gelditzeko arriskuan zeudela ikusi zenez, ekintza sindikalari ekin zitzaion, eta mobilizazio zein lanuzte arrakastatsuak egin ziren.

Azkenean, hilabete batzuen buruan, kontratazio ereduaren inguruko akordioa sinatu da enpresarekin. Langileen aldarrikapenak onartu dituzte eta langileen heren bati, behin-behinekotasunean zegoenari, kontratuak mugagabe bilakatu dizkiete (50 langile inguru dira).

LAB sindikatuan ez dugu zalantzarik garaipen garrantzitsu hau langileen borrokatzeko gogoari, adoreari eta antolatzeko gaitasunari zor zaiela. Bertze behin erakutsi da borrokatzea merezi duela.

Mediante la lucha de las trabajadoras se ha conseguido que Pauma convierta los contratos eventuales en indefinidos

Intervención social 2019/1/16

En verano de 2018, el sindicato LAB consiguió 10 delegadas de las 10 que se disputaban en las empresas UTE-Pauma y Pauma S.L., que comparten dirección. Con la fuerza y confianza que le dieron los y las trabajadoras, LAB solicitó a la empresa que corrigiera la excesiva e injustificada eventualidad de un tercio de la plantilla.

Se vio que la empresa ni siquiera cumplía la legalidad básica vigente al respecto y se valoró que cabía la posibilidad de que una parte de la plantilla se quedara en la calle debido a una próxima subrogación. Así pues, se emprendió la lucha sindical y se realizaron unos exitoso paros y movilizaciones.

Al final, al cabo de unos meses, se ha conseguido un acuerdo con la empresa, en el que se han aceptado las reivindicaiones de las trabajadoras y se ha logrado que los contratos del tercio de la plantilla que se encontraba en situacion de eventualidad (unos 50) sean reconvertidos a indefinidos.

Estamos convencidos/as de que todo esto lo hemos logrado gracias a la determinación y a la lucha de la plantilla, de su valor para organizarse y hacer frente al problema que había. Una vez mas vemos como luchar merece la pena y da frutos.