KM zero

LAB Km 0: hitzetatik haratago

Osasunbidea 2020/04/06

KM 0 bat behar da babes materialerako eta osasun ekipamenduetarako. Nafarroako ekoizpen-ehuna berbideratu behar da materialaren autohornidura lortzeko, Covid 19ari aurre egiteko.

LABetik salatu egin dugu osasun langileen eta zaintzaileen hornikuntza falta Nafarroan Covid 19aren krisia hasi zenetik. Gainera, hainbat ekimen ere proposatu ditugu, poliki-poliki aplikatzen ari direnak, egoerak behar duen arintasunarekin ez bada ere.

Gauza jakina eta begi-bistakoa da babes handiko maskarak falta direla, babes-jantzirik ia ez dela erabiltzen, arnasgailu gutxi daudela eta, azken batean, beharrezkoak diren beste hainbat material falta direla. Eskasia hori izan da gure osasun agintariek autobabesari buruz eman dituzten gutxieneko gomendioen justifikazioa.

Covid-19aren krisialdi honetan, nazioarteko merkatua gero eta gehiago ixten ari da osasun material orokorra hornitzeko iturri gisa. Eta, zehazkiago, osasun zerbitzuetako eta zerbitzu soziosanitarioetako langileak babesteko materiala hornitzeko, bai eta gaixorik dauden pertsonak eta, oro har, herritarrak babesteko materiala ere.

LABetik, material gabezia hori (arnasgailuak, gelak, batak, buzoak, maskarak, betaurrekoak...) gure kabuz hornitzea aldarrikatzen dugu; izan ere, baliabideak lortzeko independentzia edo autosufizientzia ezinbestekoa izango da gure ospitaleetan, oinarrizko osasun laguntzako zentroetan eta egoitzetan hornidura ziurtatzeko.

Gainera, autoekoizpenak saihestu egin dezake materialen salerosketan espekulazioa gertatzea (ekoizpen- edo banaketa-prezioen gehiegizko igoera), jokabide maltzur horiek kalte handia ekarriko dietelako Nafarroako diru-kutxari eta herritar guztiei.

Autohornikuntzaren garapenak jada ezarrita egon beharko luke, hitz soiletatik edo proposamen antzuetatik haratago, eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako ehun produktiboaren berrorientazioa azkartu beharko luke, enpresak xede horretara moldatzea sustatuz edo, behar izanez gero, behartuz, alarma-egoeraren deklarazioak gure herriko kaleetan militar alferrak paseatzeko baino zerbait gehiagorako balio baitu.

Nafarroako enpresek ekipamenduak ekoizteak ziurtatuko luke osasun arloko profesionalek oraindik ez duten materiala izatea. Gainera, etorkizunari baikortasunez begiratuta, deskonfinamendu progresibo bat aplikatzea erraztuko luke, eta pixkanaka normaltasunera itzultzea.

Osasun arloko sindikatua garen aldetik, ezin dugu ahaztu 300 profesional baino gehiago kutsatu direla Covid-19aren bidez, eta horren arrazoia dela ez dituztela neurri egokiak hartu. Eta ez dituzte hartu, gomendioak eta materiala ez direlako egokiak. Gainera, ez dugu ahaztu behar Covid-19aren kutsakortasun-tasak gaixotasunaren bektore bihurtzen dituela osasun arloko profesionalak, eta arrazoi horiengatik kutsatuak 900 baino gehiago izan daitezkeela.

Autoekoizpena, osasunaren eremura ez ezik, esparru guztietara ere zabal daiteke. Hala ere, ikusita Osasunbidean bizitzen ari garen egoera, etengabe gertatzen ari diren salaketak eta arduradun batzuek neurriak hartzeko duten moteltasuna, horren gaineko erabakiak hartu beharra dago, gure arduradunek ikusi nahi ez balute bezala jokatzen ari baitira.

LAB KM 0 ekimenak, orain inoiz baino gehiago, tokiko esparruan sortzen eta gertatzen diren ekintzak defendatzen ditu, gerta daitezkeen arazo larrienei konponbidea emateko. Horregatik, langileek eta herritarrek partekatzea nahi dugun ekimena da.

LAB Km 0: algo más que palabras

Osasunbidea 2020/04/06

Es necesario un KM 0 para material de protección y equipamientos para salud. Es necesario reorientar el tejido productivo navarro para obtener el autoabastecimiento de material para combatir el covid-19.

Desde LAB hemos estado denunciando el desabastecimiento de las plantillas de sanitarios y cuidadores desde el principio de la crisis del covid-19 en Nafarroa. Pero también hemos aportado iniciativas que se van implantando, no con la celeridad que precisa la situación.

Es ya más que pública y notoria la falta de mascarillas de alta protección, la no utilización de trajes de protección, la escasez de respiradores y en definitiva de tantos otros materiales que se pueden necesitar. Esta escasez ha sido la motivación de las recomendaciones de mínimos en lo referente a la autoprotección que han emanado desde las autoridades sanitarias.

A estas alturas de la crisis del Covid-19 el mercado internacional se va cerrando cada vez más como fuente de provisión de material sanitario en general. Y más concretamente de material de protección para personal de servicios sanitarios y socio-sanitarios, así como para personas enfermas y ciudadanía en general.

Desde LAB seguimos abogando por el autoabastecimiento de ese material (respiradores, geles, batas, buzos, mascarillas, gafas...) ya que la independencia o autosuficiencia en la obtención de recursos se va a ser imprescindible para asegurar el suministro en nuestros hospitales, atención primaria y residencias.

Además puede evitar que se produzca la especulación en la compra-venta de materiales (con subidas abusivas de precios de producción o distribución), la cual perjudicaría al erario y a toda la ciudadanía de Nafarroa.

El desarrollo del autoabastecimiento ya tendría que estar instaurado, más allá de simples palabras o de propuestas estériles, y el Gobierno de Navarra debería acelerar la reorientación del tejido productivo navarro a ese fin. Incentivando u obligando si fuera preciso a las empresas, ya que el estado de alarma sirve para algo más que para pasear militares ociosos por las calles de nuestra tierra.

La producción de equipamientos por empresas navarras aseguraría un material del que carecen y seguirán careciendo las profesionales de la salud, además mirando a un futuro más alentador, facilitaría la aplicación de un desconfinamiento progresivo y la vuelta paulatina a la normalidad.

Como sindicato de salud no podemos olvidar que más de 300 profesionales han sido contagiadas por Covid-19 y que el motivo es que no han tomado las medidas adecuadas. No las han tomado porque las recomendaciones y el material no son los adecuados. Además, no debemos pasar por alto que la tasa de contagiosidad del Covid-19 hace asimismo vectores de la enfermedad a las profesionales, dando unas cifras de más de 900 infectados por estos motivos.

La producción propia no sólo es extensible al terreno de la salud sino a todos los ámbitos. Sin embargo, la situación que estamos viviendo en Osasunbidea, las denuncias continuas y la parsimonia de algunos responsables para tomar medidas, obliga una vez más a tomar iniciativas al respecto que nuestros responsables parecen no querer ver.

LAB KM 0 defiende ahora más que nunca las acciones que se produzcan y se tomen en el ámbito local para dar solución a los problemas más acuciantes que se puedan presentar, representando una iniciativa que queremos que sea compartida por los trabajadores, trabajadoras y ciudadanía.

 

 

BOTON Osasunbidea