Hay 1649 invitados y ningún miembro en línea

twitterfacebookEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
OSA concesiones
 

Osasunbidea-SMNren arteko akordioaren irakurketa eta analisia

Osasunbidea 2020/01/16  descargas de archivos.orig PDF INFOadm INPRIMATU

CASTELLANO: Lectura y análisis del acuerdo Osasunbidea-SMN

LAB sindikatuan, Osasuneko kontseilariak pasa den abenduan Sindicato Médico de Navarrarekin lortutako akordioaren puntu nagusien laburpen hau prestatu dugu.

Argi eta garbi utzi nahi dugu plantilla osoarentzako hobekuntzak erreibindikatzen lehenak izan garela, baita fakultatiboentzat ere, nola ez. Gure ekintza sindikalean, beti, lan baldintzak hobetzeko ekarpenak egin ditugu: lanaren antolamenduaren eta lan kargen berrikuspenetik hasita (Ratioen Legea: lorea), galdutako erosahalmenaren berreskurapeneraino, batez ere plantillako lanpostu prekarizatuenentzat (graduaren aitortza eta lanbide karrera plantillako langile guztientzat).

LAB sindikatua ez da inoiz ere jarriko ezein kolektiboren soldatak eta lan baldintzak hobetzearen alde, betiere berdintasunaren eta justiziaren printzipioen arabera jokatzen bada eta konparaziozko bidegabekeriarik egiten ez bada Nafarroako osasun publikoan lanean ari diren gainerako profesional sanitario eta ez-sanitarioen aldean.

Baina argi geldi dadila, halaber, ez dugula klasismorik, elitismorik edo kolektibo jakin baten mesederako neurririk onartuko (zein den ere kolektibo hori), baldin eta neurri horiek talde-lana gutxiestea edo arbuiatzea ekartzen badute; izan ere, talde-lana, langile publikoen aktibo nagusia izateaz gainera, herritarrentzako arretaren kalitatearen berme nagusia da.

Osasunbideko plantillan, 11.500 langile baino gehiago daude, eta horietatik 2.500 pasatxo fakultatiboak dira. Profesional ezberdinen arteko berdintasun-printzipioa onartzen ez duten lankideek autokritika egin beharko lukete, baita osasun publikoa defendatzea benetan zer den ulertzeko ahalegin bat ere.

Gogora dezagun Osasunbideak eta SMN sindikatuak sinatutako akordioaren puntu guztiek plantilla osoarengan dutela eragina, Aurrekontuen I. kapituluan eragin zuzena dutelako (Langileria gastuak). Hortaz, ez da zilegi horren gaineko ezer negoziatzea ukitutako plantillako gainerako kolektibo eta ordezkarien parte-hartzea kontuan hartu gabe.

Santos Induráin Osasuneko kontseilariaren negoziaziorako metodologia, gutxien-gutxienez, irregularra da, akordioak proposatzen dituelako adostutakoa negoziazio mahai sektorialetara eta/edo mahai orokorrera eraman gabe, gainerako sindikatuekin eztabaidatua izan dadin. Jokaera horrekin, gainerako sindikatuekiko eta plantillako gehiengoarekiko mespretxua erakusten du, eta legezkotasuna kentzen dio sinatutako akordioari.

LABen borroka sindikala Osasunbideko 11.500 langileen defentsan oinarritzen da, uneoro plantillako langile guztien eskubideak errespetatuz.

LABen, gainera, akordioaren puntu bakoitzari buruzko hainbat ekarpen egin nahi izan ditugu. Langile guztiei dei egiten diegu testuaren irakurketa kritikoa egin dezaten, eta mobiliza daitezen beren eskubideak erreibindikatzeko. Soldata-arrakalarik ez!

 
 

SNS eta SMNren arteko akordioa

(Mediku batzuentzat soilik)

LABen planteamendua

(Osasunbideko langile guztientzat)
OSA flecha OSA flecha

1º. Modulu berri bat onartzea egoiliarren irakasle aritzen direnentzat

Barneko mediku egoiliarren prestakuntzan parte hartzea sustatzeko eta ordaintzeko, ohiz kanpoko produktibitate-modulu bat ezartzen da, urtean 1.000 euro gordinekoa, gutxienez.

Egoiliarren irakasle-lanaren modulua kobratzeko eskubidea izango dute Irakaskuntza Batzordeak tutore izendatutako profesionalek.

1º. LABetik eskatzen dugu Mahai Sektorialera eraman dadila egoiliarren irakasle-lanaren moduluaren negoziazioa, kontuan hartuta egoiliarren prestakuntzak zerbitzu osoari eragiten diola (laborategiei, laborategiko teknikari espezialistei eta abar), ez bakarrik fakultatiboei. Gainera, ohiz kanpoko produktibitatea prestakuntza-jarduera jarraitu baterako erabiltzea, gutxienez, irregularra da. Eta horretarako erabiliz gero, eskubide hori langile guztiei onartu beharko litzaiekeela uste dugu.

2º. Agendak eta asistentzia denborak

2.1. Oro har, egunean batez beste 5 orduko asistentzia-jarduera programatuko da agendan.

2.2. Oinarrizko osasun laguntzan ematen den arretaren eta profesionalen lanaren kalitate egokia bermatzeko, kontsultarako arreta-denbora hauek ezarriko dira:
- 2020ko otsailaren 1etik aurrera, agendak 10 minutuko tarteekin beteko dira, pazienteak aurrez aurre atenditzeko.
-
2020ko urriaren 1etik aurrera, agendak 12 minutuko tarteekin beteko dira, pazienteak aurrez aurre atenditzeko.
- Telefono bidezko harremana duten kontsulta ez-presentzialak asistentzia-jardueratzat hartzen dira.

2º. LABen iritziz, oso neurri ona da, zalantzarik gabe, herritarrei ematen zaien laguntza-zerbitzuaren kalitatea hobetzeko balioko duena. Horregatik uste dugu Oinarrizko Osasun Laguntzako Talde osora zabaldu beharko litzatekeela: erizainak, gizarte-langileak eta administrariak.

Hala ere, puntu hau garatzeko baliabide gehiago beharko dira, hau da, mediku gehiago, eta hori zaila baino zailagoa iruditzen zaigu kontuan hartzen badugu gaur den egunean ere zailtasun asko daudela. Bestela, gaur egun lan hori bera egiten ari direnei gainsoldatak eskaintzeko tentazioa egon liteke, lan egindako soberako orduak konpentsatzeko.

3º. Egun berezietan guardiak egiten dituzten langileen ordainsaria

Ordainsariei dagokienez, egun berezitzat hartuko dira abenduaren 24a, 25a eta 31 eta urtarrilaren 1a, 5a eta 6a.
"Egun berezi" gisa ezarritako egunetan egiten diren presentzia fisikoko guardiengatik eta guardia lokalizatuengatik produktibitate aldakorreko modulu bat kobratuko da, guardiari dagokion zenbatekoa adinakoa.

Neurri honek egun horietan guardia-erregimenean lan egiten duten langileei soilik eragingo die, eta egoiliarrei ere aplikatuko zaie.
Neurri hau 2019ko abenduaren 24tik aurrera aplikatuko da.

3º. LABen ez dugu onartuko ordainsari bat ematea egun berezietan guardia egiten duten langileei, eta, aldi berean, egun horiexetan lan egiten duten gainerako langileek ez kobratzea horrelakorik. Hortaz, ordainsari hori ordaindu beharko zaie, baita ere, txandaka ari diren langile guztiei eta egun berezi horietan, guardia ez, baizik eta beren ohiko lanaldia egiten duten langileei.

Guardia-kontzeptua iraungitzera jo beharko litzateke, eta lanaldiek, gutxienez, kontsiderazio bera edo handiagoa izan behar dute.

4º. Esleituriko osasun txartel indibidualen kopurua gainditzeagatiko konpentsazioa

- Familia-medikuntzan: 1.500 txartel absolutu edo 1.400 txartel moldatu baino gehiago. Kopuru horiek ga
inditzen dituzten lehenengo 100 txarteletan, 0,5 euro ordainduko da txartel bakoitzeko; hurrengo 100 txarteletan, euro 1 txartel bakoitzeko; hurrengo 100 txarteletan, 2 euro txartel bakoitzeko; eta kopuru horretatik aurrera, 3 euro txartel bakoitzeko.

- Pediatria
n: 1.000 txartel absolutu edo 900 txartel moldatu baino gehiago. Kopuru horiek gainditzen dituzten lehenengo 100 txarteletan, 0,5 euro ordainduko da txartel bakoitzeko; hurrengo 100 txarteletan, euro 1 txartel bakoitzeko; hurrengo 100 txarteletan, 2 euro txartel bakoitzeko; eta kopuru horretatik aurrera, 3 euro txartel bakoitzeko.

4º. LABek ez du onartu behar osasun arretan gizatasuna alde batera uztea, osasun txartel asko izateagatik diru-konpentsazioak eskatuz herritarrak eta profesionalak zenbaki hutsak balira bezala.

Osasun txartel indibidualen gaineko azterketa zorrotz bat egin beharra dago, zaintza eta arreta beharrak kontuan hartuz, ez bakarrik txartelen kopuru gordina.

Txartelen kopuruaren araberako konpentsazioak behin-behineko irtenbide bat izan behar du, denboran luzatuko ez dena, eta, betiere, osasun txartelak kudeatzen dituzten gainerako profesionalei ere ordainduko zaie. Azterketa bat egin beharko da lanpostu horiei esleitutako profesionalen kopurua handitzeko aukerari buruz, beharrezkoa balitz.

Behar-beharrezkoa da pediatrek jasaten dituzten lan kargei buruzko azterketa bat egitea, dituzten ardura batzuk beste profesional batzuetara bideratu ahal izateko konponbideak bilatzeko (Erizaintzako Zuzendaritzak erreserbatuak ditu jadanik lanpostu batzuk erizain espezialistentzat).

5º. Hurrengo Lan Eskaintza Publikoak eta plantilla egonkortzeko neurriak

5.1. Etorkizuneko LEPetan, espezialitate mediko defizitarioetan dauden plazen % 100 sartuko dira, kontuan hartuta beharren bilakaera eta aurreikusita dauden erretiroak.

5.2. Denboran irauteko asmoarekin sortzen diren egiturazko plaza hutsak plantilla organikoko plaza gisa finkatzeko moduan tramitatuko dira.

5º. LAB aspalditik eskatzen ari da plantilla egonkortzeko moduko lan eskaintza publiko bat egin dadila. Lan prekarioa eta behin-behinekotasun tasak kategoria guztietan murriztu behar dira, eta Administrazioan sartzeko irizpide ekitatiboak bermatu behar dira.

A
halegin berezia egin behar da %30etik %40ra bitarteko behin-behinekotasun indizea duten estamentuetan. Okupazio eta behin-behinekotasun indize berdintsuak nahi ditugu Nafarroako osasun sistema publikoaren kategoria guztietan, bai sanitarioetan, bai bestelakoetan.

6º. Guardietatik salbuestea 55 urtetik gorako pertsonak Jarduera gehigarri alternatiboa

6.1. 2004ko maiatzaren 6ko Akordioa aplikatuko da, hots, 55 urtetik gorakoak, lan-osasuneko arrazoiengatik salbuetsiak daudenak eta haurdunaldian eta edoskitzaroan daudenak guardietatik salbuesteko araubidea ezartzen duena.

- Guardietatik salbuestea erabakitzen duten langileek, nahi izanez gero, borondatezko jarduera gehigarria egiten ahalko dute beren ohiko lanalditik kanpo, eta horretarako lehentasuna izanen dute beste langile batzuen aurretik, betiere asistentzia-beharrek hala justifikatzen badute.

6º. 55 urtetik gorako pertsonak guardietatik salbuesteko neurri hau gaueko lanaldietan edo txandaka aritzen diren oinarrizko osasun laguntzako eta laguntza espezializatuko profesional guztietara zabaldu behar da.

LABen iritziz, plantillaren egoerari buruzko azterketa bat egin beharko litzateke, alderdi sozialak eta demografikoak ere aintzat hartuz.

Profesional batzuek eskubide gisa erreibindikatzen duten jarduera gehigarri hori egiteko (esklusibitatearen osagarria ordaintzea ere eskatzen dute, nahiz eta eremu pribatuan jardun), Profesionalen Zuzendaritzaren onespena beharko da, eta ongi argitu beharko da ea jarduera hori bateragarria ote den sektore publikoan aritzearekin.

7º. Enplegua: sartzeko probak eta langileen kontratazioa

7.1. Epaimahaiei buruzko araudia berrikusiko da.

7.2. Kontratuak lanaldiaren % 100ekoak izan daitezela bermatuko da.

7.3. Denboran irauteko asmoarekin sortzen diren egiturazko plazetan, kontratuak urtebetekoak izanen dira.

7.4. Profesional aski ez dagoen espezialitateetan, prestakuntza-aldia amaitzen duten mediku egoiliarrei gutxienez 12 hilabeteko kontratua eskainiko zaie, eta kontratu hori 3 urtera arte luzatu ahal izango da.

7º. LAB ados dago epaimahaien gaineko araudia berrikustearekin, baina, betiere, kategoria guztietarako.

Lanaldiaren % 100 betetzeko kontratuak bermatu behar dira kategoria guztietan.

Gainera, eskatzen dugu egiturazko plazak gehienez urtebetekoak izatea kategoria guztietan, eta denbora hori pasatu ondoren, egiturazko plaza bihurtzea.

Zerbitzuburuak ez dira arituko beren menpeko unitateen hautaketa-prozesuetan, inpartzialtasuna bermatzeko.

Betetzeko zailak diren kolektibo jakin batzuen prestakuntza espezifikoa sustatuko da, eta Langileen Batzordeak uneoro fiskalizatuko du prozesu hori, buruen interes partikularren mesederako izan ez dadin.

8º. Lizentziak, baimenak eta eszedentziak

8.1. Behar diren neurriak hartuko dira ordaindu gabeko eta partzialki ordaindutako lizentziak, seme-alabak zaintzeko eszedentziak edo beste baimen batzuk zerbitzuaren beharrekin bateragarri egiteko.

8.2. Lizentzia eta eszedentzia horiek zerbitzuaren beharrengatik ukatzeko, beharrezkoa izanen da aurretik txosten bat egitea.

8º. LABek eskatzen du ahalegin berezia egin dadila familia eta lana bateragarri egiteko eta langilearen konturako pertsonak zaintzeko erraztasunak emateko, eta toki guztietan irizpide berberak erabil daitezela, langileak horrelako baimen bat hartzen duenean izan ohi diren arazoak saihesteko.

Lizentziak ukatuz gero, irizpide komunak eta zalantzarik gabeak erabiliko dira.

9º. Laneko arriskuen prebentzioa

Osasun Departamentuak, gehienez ere hilabeteko epean, Jarraipen Batzorde bat sortuko du, laneko gainkargaren eragina eta horrek medikuen osasunean dituen ondorioak aztertzeko.

Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuak egiten dituen banakako zein taldeko balorazioen berri emango zaio Batzordeari, bai eta horien emaitzen berri ere.

9º. Laneko gainkargen ondorioak arintzeko ekintzak egin behar dira kategoria guztietan: talka-plan bat prestatzea arazo gehien dituzten zerbitzuak hautemateko: Larrialdiak, 6. solairua (Orokorra), Sukaldeak, etab.

Laneko arriskuen prebentzioa ongi garatu behar da, plantillako langileen oraingo eta geroko arazoak modu eraginkor eta arin batean artikulatzeko.

10º. Osasunbideko medikuen ordainsariak hobetzeko neurriak

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak agiri honen bidez konpromisoa hartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko medikuen ordainsariak hobetzeko beharrezko neurriak ezartzeko, betiere indarrean dagoen lege esparruaren barruan, ordainsariak gure inguruko autonomia-erkidegoetako fakultatiboen ordainsari onenekin parekatzearren. Hori gehienez ere sei hilabeteko epean egiteko konpromisoa hartzen du.

10º. LAB ez da inoiz ere agertuko fakultatiboen lan baldintzak hobetzearen aurka, baina inguruko autonomia erkidegoen baldintzekin parekatzeko eskatzeak Induráin kontseilariak SMNrekin izandako negoziazio partzialaren esparrua gainditzen du nabarmen.

Ordainsarien sisteman edozein aldaketa eginez gero, Aurrekontuen I. kapituluan izanen du eragina, eta, hortaz, neurri hori onartuz gero, kontratazioetarako aurrekontuan eta Nafarroako Administrazio Publikoetako gainerako langileengan izanen luke eragina. Horregatik, kontu horiek Mahai Orokorrean jorratu beharko lirateke bakar-bakarrik.

 
OSA concesiones

 

BOTON Osasunbidea

 

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB