Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 

 

JUS.politicos

Politikari berberak, politika desberdinak

Iritzi artikulua |Aitziber San Martín - Gestora| 2020/06/08

Ezinbestekoa da Europar Batasun osorako aldarrikatzen duten elkartasun-politika bera aplikatzea estatu kide guztietan.

Duela gutxi, Europar Batasuneko hiru goi-kargudunen arteko elkarrizketa bat entzun nuen, eta arreta piztu zidan, batez ere Europa defendatzeko erabiltzen zituzten argudioengatik. Horietako bat parlamentari italiar bat zen, izena ez dut gogoan, baina beste biak aski ezagunak dira: bata De Guindos jauna, Europako Banku Zentraleko presidenteordea, eta bestea Borrel jauna, Europako diplomaziaren burua. Bitxia da nola, Europar Batasuna indartzeko, Europako herrialde pobreak -Espainia eta Italia, kasu honetan- ordezkatzen dituzten politikari horiek herrialde aberatsen alde edo Europako iparraldeko herrialdeen elkartasunaren alde egiten zuten. Harrigarria da nola defendatzen zuten EB aurrera ateratzeko beharrezkoa dela herrialde guztiek laguntzea; EB indartuta ateratzeko beharrezkoa dela herrialde aberatsak -Covid-19ak arin kaltetuak eta ahalmen handiko herrialdeak- solidarioak izatea eta herrialde pobreei laguntzea -Covid-19ak oso kaltetuak eta ia zorpetzeko gaitasunik gabeak-, zergatik eta oraindik aurreko krisialditik berreskuratu ez direlako.

Elkarrizketan gaineratu zuten herrialde aberatsak hain aberatsak direla herrialde pobreei esker eta elkarren beharra dutela. Adierazi zutenez, Europako iparraldeko herrialdeek badakite haien oparotasuna hegoaldeko herrien araberakoa dela, eta, Europar Batasuna oraingoan indartuta ateratzen ez bada, herrialde guztiak kaltetuko direla, aberatsak zein pobreak; hegoaldekoak, iparraldekoak, ekialdekoak eta mendebaldekoak.

Diskurtso horrekin negoziatu eta predikatu dute, eta lortu dute.

Guztiz ados nago baieztapen horiekin; gizarte solidario batek, une zailetan elkar sostengatzen duen jendarteak, erakusten du gizarte indartsuagoa, inteligenteagoa eta aurreratuagoa dela.

Baina tamalgarria iruditzen zait Espainiako Gobernuaren ahotik oraindik entzun ez izana elkartasunaren aldeko oihu hori, Europan egin duten bezain argi; ez da aipatu ere egin. Herritar aberats eta pobreen arteko elkartasuna. Beharrezkoa da zorpetzeko gaitasun handiagoa dutenek eta aberastasun gehiago dutenek solidaritate handiagoa izatea eta gehiago ordaintzea ia zorpetzeko ahalmenik ez dutenek eta aberastasunik ez dutenek baino. Herrialde aberatsek herrialde pobreak behar dituzten bezala, pertsona aberatsek ere pertsona pobreak behar dituzte; elkarren beharra dute. Aberatsek badakite beren oparotasuna pobreen araberakoa dela, eta Estatua krisi honetatik indartuta ateratzen ez bada, gizarte osoan izango du eragina, aberatsengan zein pobreengan. Ezin dira pobreak gehiago ito; izan ere, berriz ere, Covid-19aren krisialdian aberatsak baino gehiago kaltetu dira pobreak, ahulagoak dira, eta asko eta asko lanik gabe geratu dira, zer janik ez dutela.

Hori bai, enpresa eta pertsona ahaltsu horiek, baita haien ordezkari politikoek ere, dagoeneko mehatxu egin diote Gobernuari, adieraziz fiskalitatea handitzen bada, beren aberastasunak fiskalitate onuragarriagoak dituzten beste herrialde batzuetara eramango dituztela eta bizi diren herrialdean zergak ordaintzeari utziko diotela; hau da, Espainiarekiko elkartasun erakustaldi handia egin dute, eta zergen ihes betea ere erakutsi dute.

2008ko krisiaz geroztik, langileria gero eta pobreagoa da, eta jada ezin du gehiago zorpetu. Sektore horrek ezin ditu nozitu oraingo krisialdiaren ondorioak. Aurrekoan, lehentasuna izan zen behatzez aukeratutako bankuen eta enpresen kontuak saneatzea. Bankuei milioika euroko zor izugarria barkatu zitzaien, eta hori pertsona askoren eta enpresa txiki eta ertainen ekonomiaren hondoratzearen kontura gertatu zen. Horrez gain, sektore publikoa ahultzeko neurriak ezarri ziren: murrizketak osasunean, hezkuntzan, pentsioetan, funtzionarioen soldatetan, baita aurrekontuetan diziplina handia ere.

Neurri horiei esker, krisi haren aurretik baino pertsona aberats gehiago zituela atera zen Espainia 2008kotik, eta kopuru hori hazten joan da gaur egun arte. Langileria, aldiz, gero eta pobreagoa da; ez du gehiago zorpetzeko ahalmenik.

Ezinbestean, konparazioak egin behar: harritzeko modukoa da hiru politikari horien trebetasuna, ezkerreko eskua erabiliz, Europako herrialdeen arteko elkartasuna aldarrikatzeko eta, Europa hemendik indartuta aterako bada, Europako Batasunaren elkartasuna beharrezkoa dela esateko. Zoritxarrez, alabaina, denbora luzez eta baita gaur egun ere, espainiar Estatua eskuineko eskua erabiltzen aritu da bankuei zorrak barkatzeko, horien negozioak eta IBEX 35eko enpresen negozioak sustatzeko, enpresen onurarako lan-erreforma bat sortu eta ezartzeko, sektore publikoan murrizketak egiteko, paradisuen bidez zergak libre uzteko... Horiek guztiek hausnarketa egitera eraman naute: Ba al dute egiazko interesik Espainiako ekonomia indartzeko?

Ez al zaizue iruditzen itxurakeria politikoa, bi egoeretarako politika bera aplikatzen ez badute?

Estatu espainiarrean modu irekian predikatzen eta negoziatzen bada, baliteke lortzea...

Mismos políticos, distintas políticas

Artículo de opinión |Aitziber San Martín - Gestora| 2020/06/08

Es necesario que la misma política de solidaridad que invocan para el conjunto de la Unión Europea se aplique también en todos los países miembros.

Hace poco escuché una entrevista entre tres altos cargos de la Unión Europea que me llamó poderosamente la atención, sobre todo por los argumentos que utilizaban para defender Europa. Uno de ellos era un parlamentario italiano cuyo nombre no recuerdo, pero los otros dos son de sobra conocidos: uno el Sr. De Guindos, vicepresidente del Banco Central Europeo y el otro el Sr. Borrel, jefe de la diplomacia europea. Es curioso cómo, para fortalecer la Unión Europea, estos políticos de turno que representan a los países pobres de Europa -España y Italia en este caso-, apostaban por la solidaridad de los países ricos o del norte de Europa. Es asombroso cómo defendían que para sacar adelante la UE es necesario que todos los países arrimen el hombro; que para que la UE salga fortalecida es necesario que los países ricos -no tan afectados por la crisis de la Covid-19 y con gran capacidad de endeudamiento- sean solidarios y ayuden a los países pobres, muy afectados por la Covid-19 y sin casi capacidad de endeudamiento, debido a que todavía no se han recuperado de la crisis del 2008.

Añadían, además, que los países ricos son tan ricos gracias a los países pobres; que se necesitan mutuamente. Señalaban que el norte de Europa sabe que su prosperidad depende de lo bien o mal que le vaya al sur y, que si la UE no sale reforzada de esta crisis, todos los países se verán afectados, tanto ricos como pobres; del sur, del norte, del este y del oeste.

Han predicado y negociado abiertamente con este discurso y lo han conseguido.

Totalmente de acuerdo con dichas afirmaciones; una sociedad solidaria donde en los momentos difíciles los unos se apoyan en los otros muestra una sociedad más fuerte, más inteligente, más avanzada.

Pero lamento que todavía no se haya escuchado desde el Gobierno español ese grito en favor de la solidaridad con el mismo ahínco con que lo han hecho en Europa; ni tan siquiera se ha mencionado. Solidaridad entre la población rica y pobre. Es necesario que los que tienen mayor capacidad de endeudamiento y poseen más riquezas se solidaricen y paguen más que los que apenas tienen capacidad de endeudamiento y no poseen riqueza. Así como los países ricos necesitan de los países pobres, las personas ricas también necesitan de las pobres; se necesitan mutuamente. Los ricos saben que su prosperidad depende de lo bien o mal que les vaya a los pobres y, si el Estado no sale reforzado de esta crisis, toda la sociedad se verá afectada, tanto ricos como pobres. No se puede ahogar más a los pobres, porque una vez más, en esta crisis de la Covid se han visto más afectados que los ricos, son más vulnerables, y muchos de los que se han quedado sin trabajo ya ni siquiera tienen nada que llevarse a la boca.

Eso sí, estas empresas y personas pudientes, así como sus representantes políticos, ya han amenazado al Gobierno con que, si se incrementa la fiscalidad, se llevarán sus fortunas a otros países con fiscalidades más beneficiosas y dejarán de pagar los impuestos en el país donde residen; vamos, que han realizado un gran alarde de solidaridad española y de lo que viene a ser una evasión de impuestos en toda regla.

Desde la crisis del 2008, la clase obrera es cada vez más pobre, y ya no tiene capacidad de endeudamiento. No es posible que también las consecuencias de esta nueva crisis recaigan sobre este sector de la población. En la anterior crisis fue prioritario que la banca y empresas elegidas a dedo tuvieran unas cuentas saneadas. Incluso a la banca se le condonó una gran deuda de millones de euros. Esta prioridad fue a costa del hundimiento de la economía de muchas personas y pequeñas y medianas empresas. Además, se fomentaron medidas para adelgazar el sector público: recortes en sanidad, en educación, en las pensiones, en los sueldos de las y los funcionarios, y mucha disciplina presupuestaria.

De hecho, gracias a estas medidas, el estado español salió de la crisis del 2008 con un porcentaje mayor de personas ricas al que tenía antes de la crisis. Y ése ha ido creciendo hasta el día de hoy. Por el contrario, la clase obrera es cada vez más y más pobre; ya no tiene capacidad de absorber más endeudamiento.

Resulta imposible no hacer comparaciones: es asombrosa la habilidad que han mostrado los arriba mencionados políticos para, utilizando la mano izquierda, invocar la solidaridad entre los países europeos y decir que para sacar adelante a Europa y que ésta salga fortalecida, es necesaria la solidaridad de la UE. Pero lamentablemente, durante mucho tiempo e incluso a día de hoy, el Estado español ha estado utilizando la mano derecha para condonar las deudas a la banca, fomentar sus negocios y los de las empresas del IBEX 35, crear e implantar una reforma laboral en beneficio de las empresas, introducir recortes en el sector público, no perseguir la evasión de impuestos a través de los paraísos fiscales… Lo que me lleva a plantearme la siguiente cuestión: ¿Están realmente interesados en fortalecer la economía española?

¿No os parece que, si no se aplica la misma política para ambas situaciones, nos encontraremos ante un caso de hipocresía política?

Y a lo mejor, si se predica y negocia abiertamente en el Estado español, también lo consiguen...