Hay 773 invitados y ningún miembro en línea

LAB sindikatuak Iruñeko haur eskoletako plantilla organikoan euskarazko profilek pairatuko duten murrizketa salatu nahi du

Irakaskuntza 2020/12/02

Aurreko Udal Gobernuak euskararen alde emandako urrats guztiak ezabatu nahian, Mayaren Udal Gobernuak Udal Haur Eskolen plantilla organikoan euskara profila duten lanpostuak lotsagabeki murriztu nahi ditu. Aurrera atera nahi duen proposamenean jardunaldi osoko lanpostuetan euskarazko profila duten plazak nabarmen murriztuko dira, %37,11 izatetik %19,58 izatera pasatuz.

Azken astean, PSNk jarritako errekurtsoaren ebazpenaren ondorioz, Maya erreprobatua izan da Udal Gobernuak egin zuen inkesta iluna eta partzialaren  emaitzak publiko ez egiteagatik, euskararen eskaintzaren aurka eman behar zituen pausuak justifikatzeko egin zena hain zuzen ere.
Orain ere inkesta hori erabili nahi du plantilla organikoan euskara profila duten lanpostuen kopurua murrizteko. Ez dakiguna da, kasu honetan ere, beste askotan gertatu den bezala, PSNren konplizitatearekin lortuko duen ala ez.

Nonbait Mayak presa dauka aldaketa hauek burutzeko. Hau dela eta Haur Eskoletako plantilla organiko berria abenduaren 22ko udaleko osoko bilkuran onartu nahi du, Iruñeko Haur Eskolen langileen batzordeak atzo arte inongo informaziorik izan ez duenean. Modu honetan eraso honen aurrean egon daitezkeen mobilizazio guztiak saihestu nahi ditu.

Erabaki honekin Iruñeko Haur Eskoletan euskarak duen presentzia eskasa betikotu nahi du eta etorkizunean euskararen alde eman daitezkeen urratsak erabat eragotzi.

Ez dezagun utzi Na+en euskarafobia dela medio, Iruñeko milaka ume, familia, baita Udal Haur Eskoletako langile asko ere, kaltetuak suerta daitezen.

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea