Hay 3260 invitados y ningún miembro en línea

IRAK A25cabecera

Azaroak 25, indarkeria matxistaren aurka iruten

Irakaskuntza 2020/11/20

Indarkeria matxista egiturazkoa da, bizitza esparru guztietan gertatzen da. Sistema patriarkalak emakumeok eta sexu-genero arauarekiko disidenteak garen pertsonak egokitu nahi diguten mendeko lekuan mantentzeko duen moduetako bat da.

Guztion ardura da baliabide eta mekanismo guztiak martxan jartzea horrelakorik gertatu ez dadin.Balio feministetan oinarritutako hezkuntza eredu baten alde, gure ikastetxeetan badugu zer esan, badugu zer egin. Gaur hezten ditugun haurrak biharko jendartea osatuko duten horiek baitira.

Azaroak 25ean, Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko eguna izanda, zuen eskura jarri nahi ditugu baliabide desberdinak batzen dituen zerrendatxoa, irakurgai, abesti eta bestelako bitartekoez osatua, gaia lantzeko lagungarri izateko helburuz. Badakizue, horretaz gainera, hilero, 8ero, pedagogia feministari buruzko sarreratxo bat partekatzen dugula zuekin: http://www.infoadm.org/irakaskuntzalab/pedagogia-feminista.

Bestetik, gonbita egiten dizuegu LAB sindikatuak egun honetarako deitzen dituen mobilizazioetan parte hartzen. Gainera, mezu honekin batera, azaroaren 25erako kartela eta manifestua bidaltzen dizkizuegu. Inprimatu eta zuen zentruetan jarri!

 descargas de archivos.orig PDF A25 Kartela

 descargas de archivos.orig PDF A25 Manifestua

Eta hurrengo estekan etapaka banatutako materialak aurkituko dituzue, ikasgelan lan egin ahal izateko.

 descargas de archivos.orig PDF A25, indarkeria matxistaren aurka iruten

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea