Hay 976 invitados y ningún miembro en línea

LOGO mahai orokorra

Presentziala ez den Arreta Plana berandu dator, ez da nahikoa eta irakasleak gainkargaz zamatzen ditu

Irakaskuntza 2020/11/20

Hezkuntza Departamentuak ikastetxeentzako arreta ez-presentzialeko Plana aurkeztu du Mahai Sektorialean. Plan hori Ikasteko Ingurune Birtuala sortzean oinarritzen da, ikastetxeek eta irakasleek beren baliabideekin osatu beharko dute eta urtarriletik aurrera jarriko da martxan.

Ikastetxe eta irakasleentzako hezkuntza-baliabideak dituen plataforma birtual bat sortzea LABek aspalditik egin duen aldarrikapena da, baina ez Departamentuak iragarri berri duen moduan.

LABek uste du Hezkuntza Departamentuaren proposamena berandu iritsi dela (ikasturtea hasi zenetik ia 3 hilabete igaro dira). Kritikatzen dugu, halaber, ingurune birtual horrek lan-gainkarga handiagoa ekarriko diela irakasleei eta zuzendaritza-taldeei. Departamentuak azaldu duenez, ingurune birtuala betetzea ikastetxeen esku dago. Ikastetxe bakoitzak autonomia izango du nola egin erabakitzeko. LABetik ikusten dugu horrek irakasleen lan-karga areagotuko duela, lanez gainezka baitaude. Gure iritziz, Departamentua arduratu beharko litzateke baliabideak emateaz eta, bestela, irakasleak irakastorduetatik libratzeaz.

Gainera, Hezkuntza Departamentua kritikatzen dugu proiektu hau sindikatuen eta beste hezkuntza-eragile batzuen aurretiko iritzirik gabe aurkezteagatik. Ez dugu ahaztu behar LABetik maiatzetik ari garela telelanaren erregulazioa barne hartzen duen plan bat eskatzen.

Gure iritziz, Departamentuak sortutako kontingentzia-planak zuzendaritza-taldeen eta irakasleen lanari eta ahaleginari esker funtzionatu du, baina irizpide bateraturik gabe, behar izanez gero curriculuma aldatzeko proposamen zehatzik gabe eta behar bereziak dituzten ikasleei arreta emateko neurri espezifikorik gabe. LABek aukera bat ikusten zuen plan horretan hezkuntza-paradigma aldatzeko, ikasleen beharrak eta heziketa emozionala erdigunean jar zitzan. Tristuraz ikusten dugu nola halako aukera galdu den.

Laburbilduz, uste dugu Departamentua pandemiaren errealitatearen atzetik doala, gerta daitekeenari aurrea hartu eta horretarako behar diren baliabideak pentsatuak izan beharrean. Eta irtenbide bakarra adabakiak jartzea dela, lan gehiegi egiten duten irakasleak lanez gainezka jarriz. 

 
 LOGO LAB NA

LAB Irakaskuntza Tfno 948 38 24 74 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Arga 12-14. IRUÑEA

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea