twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
OSA banco sangre

Odol Bankua: noiz arte noraezean?

Osasunbidea 2019/07/05

Nafarroako Odol Bankuko langile eta erabiltzaileek urteak daramatzate Nafarroako Klinika Unibertsitarioak eragindako egoera jasanezin bat sufritzen, eta Osasunbideko agintariek ez dute ezer egin nahi hori konpontzeko. LABek afera hori lehenbailehen konpon dezatela eskatzen die arazoaren arduradunei.

Nafarroako Odol Bankua zentro estrategiko bat da NOZ-Osasunbidearen lan asistentzialari begira. Betidanik, gatazkagunea izan da lan harremanei eta lan asistentzialari dagokienez. Arrazoia hauxe: Opuseko Klinika Unibertsitarioak kanpotik izan duen etengabeko esku-hartzea. Horren ondorioa da odolaren, hemoderibatuen, ehunen eta organoen kudeaketa ez dela garatu eta dimentsionatu beste autonomia erkidego batzuetan bezala.

Horrez gainera, legezko agindu batzuk ez dira betetzen ari: Europako zuzentarau batzuk, estatuko araudia eta bi foru lege, zentroa arautzen dutenak.

Aldaketaren Gobernuaren helburu programatikoen artean zentro honen egoera “askatzea” zegoen. Baina, ongi dakigunez, ez da horrelakorik gertatu: lehenbizi, UPNk izendatutako zuzendaritza bera utzi zuten, eta bigarren fase batean, behin zuzendaritza aldatu zutenean, bere eginkizunak betetzen ez dituen arduragabe baten esku utzi zuten zentroko zuzendaritza (betiere, Nafarroako Ospitalegunearen menpe, zentroak Nafarroa osoari zerbitzu eman behar badio ere).

Zuzendari horren axolagabekeriak ekarri du zentroaren antolaketaren kudeaketa eskarmentu gutxieneko langile kontratudunen esku gelditzea, eta gainerako fakultatiboak zentroaren helburu asistentzialak planifikatzeko ekimen guztietatik bazter gelditu dira.

Osasunbideko kudeatzaileak afera hori “harreman pertsonal txarren” ondorioa dela esatera mugatzen dira, azkeneko lau urteotako lana aztertu, zuzendariaren lana baloratu eta ondorioak atera beharrean.

Egoera horren aurrean, LABek Nafarroako Ospitaleguneko zuzendaritzari eta Osasunbideko kudeatzailetzari exijitzen die lehenbailehen konpon dezatela gehiegi luzatzen ari den egoera hau.

Banco de Sangre: ¿hasta cuándo la deriva?

Osasunbidea 2019/07/05

Las personas trabajadoras y usuarias del Banco de Sangre de Navarra vienen sufriendo desde hace años una situación insostenible originada por la CUN y que los gestores de Osasunbidea no han querido atajar. Desde LAB exigimos a las personas responsables, que lo solucionen de forma inmediata.

El Banco de Sangre de Navarra es un centro estratégico para la labor asistencial del SNS-Osasunbidea. Históricamente ha sido un punto conflictivo en cuanto a las relaciones laborales y a labor asistencial. El motivo: la continua injerencia externa que la Clínica Universitaria del Opus ha ejercido. La consecuencia: la falta de desarrollo y dimensionamiento de la labor de gestión de la sangre, hemoderivados, tejidos y órganos como en el resto de comunidades autónomas.

En ese contexto nos encontramos con varios incumplimientos legales relacionados con las directivas europeas de aplicación, la normativa estatal y dos leyes forales que regulan el centro.

El Gobierno del cambio estableció entre sus objetivos programáticos “desatascar” la situación que padece este centro. Pero como bien sabemos, no ha sido así: en un primer momento mantuvo en el cargo a la Dirección elegida por UPN, y en una segunda fase, cuando realiza el cambio de la misma, deja la Dirección del centro (siempre supeditada a la del CHNa, cuando en realidad abastece a toda Navarra) en manos de un responsable que realiza una clara dejación de sus funciones.

Esta persona ha hecho que el peso de la gestión organizativa caiga sobre los hombros del personal contratado con menor experiencia, y ha relegado al resto de personal facultativo de cualquier participación en la planificación de objetivos asistenciales del centro.

Los gestores de Osasunbidea, por su parte, se limitan a focalizar el problema en una cuestión de “malas relaciones personales” en vez de analizar la trayectoria de estos cuatro años, comprobar la presencia y labor del director, y sacar conclusiones.

Ante esta situación, desde LAB exigimos a la dirección del CHNa y a la Gerencia de Osasunbidea que corrijan inmediatamente esta situación que ya se alarga demasiado en el tiempo.