twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA celador filtracion

Zeladoreen deialdiaren filtrazioa: premiazkoa da ereduak eta araudia berrikustea

Osasunbidea 2019/07/03

Ekainaren bukaeran, zeladoreen deialdia jendartean zabaldu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen. Filtrazio horrek garbi erakusten du ez dagoela hautapen prozesuen gaineko araudi zorrotz eta zehatzik, eta LABentzat adibide ezin garbiagoa da egungo eredua aldatu beharra dagoela aldarrikatzeko.

Zeladoreen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen jendaurrean zabaldu ondoren, LABek gero eta garbiago dauka ezinbestekoa dela enplegu publikoaren deialdien gaineko araudia lehenbailehen berrikustea eta, finean, egungo eredua aldatzea, erabat zaharkitua dagoelako eta segurtasun handirik eskaintzen ez dielako oposiziogileei.

Azken kasu horrek agerian uzten du zalantzan jartzeko modukoa dela deialdien kudeaketa-prozesuan gertatzen diren egintza administratiboen trazabilitatea: ze irizpide erabiltzen dira informazio hori zenbait pertsonari jakinarazteko? Zein organok erabakitzen du hori? Zergatik ez zaie behar bezalako informazioa ematen hautapen prozesuan parte hartzen duten pertsonei prozesu horien araudiari eta konfidentzialtasun-baldintzei buruz?

Gertatu dena ikusita, garbi dago enplegu publikoko hautapen prozesuek ez daukatela behar bezalako araudi bat, ez edukien konfidentzialtasuna bermatzeko, ez eta jarduketa bakoitzaren arduradunen eta erabiltzen diren irizpideen gardentasuna bermatzeko ere.

Gaur egungo koiuntura sozialean, herritarrak gero eta gehiago eskatzen ari dira administrazio publikoek behar diren baliabideak jar ditzatela beren jardunaren gardentasuna eta berdintasuna bermatzeko, are gehiago langileak hautatzeko prozesuetan. Osakidetzan gertatutakoa eta oraingo kasu hau bi adibide ezin adierazgarriagoak dira.

 

 

Filtración en la convocatoria de OPE de personal Celador: urge revisar los modelos y la normativa

Osasunbidea 2019/07/03

La filtración ocurrida a finales de junio en la convocatoria de OPE para personal celador supone una muestra más de la falta de regulación y rigor en los procesos selectivos. Para LAB este nuevo caso agudiza más si cabe la necesidad de modificar el actual modelo.

Con lo ocurrido estos días tras la filtración de la convocatoria de OPE de personal celador antes de su publicación en el BON, al sindicato LAB le queda claro que cada vez resulta más urgente revisar la normativa que regula las convocatorias de empleo público, y en definitiva, modificar el modelo actual, totalmente obsoleto y poco garantista para las personas opositoras.

Este último caso, a pesar de que parece resuelto, nos genera ya dudas sobre la trazabilidad de los actos administrativos en la gestión de las convocatorias: ¿Cuáles son los criterios para que esa información se facilite a ciertas personas? ¿Cuál es el órgano que lo decide? ¿Por qué no se informa a las personas que participan en procesos selectivos de la normativa y condiciones de confidencialidad que los rigen?

Con lo ocurrido queda claro que los procesos selectivos de empleo público carecen de una normativa que garantice por un lado la confidencialidad de sus contenidos y por otro la transparencia de las personas responsables de cada actuación y de los criterios que se emplean en las mismas.

Estamos en una coyuntura social en que la ciudadanía demanda que las administraciones públicas proporcionen mecanismos para garantizar la transparencia y la equidad en sus actuaciones y más aún en los procesos de selección de personal. Los casos cercanos de Osakidetza, junto con el que nos ocupa, son muestra clara de ello.