twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
ADMsmn

Greba deialdia dela eta, egoera hau sortu duena Gobernu espainola izan dela gogorarazi nahi du LABek, eta medikuntzako langileei modu positiboan aldarrikatzera dei egiten diegu

Osasunbidea 2019/01/28

SMN sindikatuak lanuzteak deitu ditu datozen asteotarako, argudiatuta lan-baldintza kaxkarrak dituztela eta Nafarroako Gobernuak ez duela borondaterik Osasunbideko premiak asetzeko: behin-behinekotasun handia, soldatetan galera, langile falta…

LABek bere egin ditu kezka horiek, baina gogorarazi nahi dugu soldaten murrizketa guztiak aurreko legealdian erabaki zirela, UPN alderdia Nafarroako Gobernuan eta PSOE/PP alderdiak Estatuaren Gobernuan zirela. Madrilgo gobernu horiek galarazi dute plantillak berritzeko eta zabaltzeko aukera; gobernu horiek mugatu dute langileon baldintzak kudeatzeko autogobernua Nafarroan.

Are gehiago, 2012. urtean, Marta Vera Osasunbideko kontseilaria zela UPNko gobernuan, 38 ordu igo ziguten urteko lanaldia eta plantillan 600 langile galdu genituen.

Garai hartan SMNk ez zuen mobilizaziorik antolatu; ez zuen deus esan kontseilariak ordezte-tasa erabili zuenean osasun arloko burutzak betetzeko eta, horrela, Osasunbideko Lan Eskaintza Publikoa hutsaren hurrengoa bihurtzeko (izan ere, burutza horiek langile finkoek betetzen zituzten jada, eta horren ondorioz, medikuntza arloko 89 postu galtzeko zorian egon ginen). Zorionez, egungo Gobernuak zuzendu zuen egoera, eta lanpostu horiek BFEko postu bihurtu zituen.

2018. urtean berreskuratu dute erosahalmena langile guztiek, 2009. urteaz geroztik lehen aldiz. 2018. urtean, soldata % 1,75 igo zen, eta inflazioa, berriz, % 1,2; beraz, soldatak % 0,55 hobera egin du. Horrez gain, kontseilari berriaren lehenbiziko neurrietako bat izan zen medikuntza eremuko langileei lanbide karrera ordaintzea, UPNk hainbat urtetan blokeatua izan zuen hura.

Plantillari dagokionez, berreskuratu eta gainditu dugu murrizketen aurreko langile kopurua; Lan Eskaintza Publikora atera dira mila bat lanpostu, eta horietatik ehunka dira medikuntza arlokoak, estamentu guztietan kopururik handiena.

Alabaina, agerian dago arazo handiak daudela oraindik, asko eta asko Madrilgo Gobernuak sortu eta ezarriak; zintzo jokatu behar dugu, ordea, bai arazoak azaltzen ditugunean, bai arduradunak nabarmen uzten ditugunean.

SMN orain kexu da profesional faltagatik; baina, orain 8 urte PPk, Medikuntzako Elkargo Nagusiak eta zientza-elkarte batzuek numerus clausus batzuk ezartzea adostu zuten eta ezarpen horrek berak sortu du egungo gabezia.

Egia da, bestalde, profesional faltaz gain, mediku askorentzat bere horretan daudela kontratu ezegonkorrak eta eskasak, batik bat Oinarrizko Osasun Laguntzako medikuentzat. Gauzak horrela, egoera korapilatsua da; izan ere, urte askoan, mediku batzuek (finkoek) soldata ederrak pilatu izan dituzte –produktibitate-osagarrien bidez-, baina, bien bitartean, maila bereko lankide askok lanaldi partzialak edo zaintzak besterik ezin izan dute egin, kontratu kaxkarren bidez.

Gure iritziz, medikuntza arloko langileen egoera berrikusi beharra da, eta Geroa Bai-ren gobernuak ez du behar adina aurreratu horretan; alabaina, arazorik handiena Madrilen hartutako erabakien ondorioz dator: profesional falta.

Horregatik guztiagatik, LABek ez du bat eginen SMNren ekimenekin, interes partikular asko eta interes laboral eskasa dutelako. Horren aurrean, guk medikuntzako langileei dei egiten diegu beren aldarrikapenak modu positiboan bideratu ditzaten; esaterako, gure sindikatuak deitutako ekimenetan: lanbide karrera eta antzinatasun gradua zabaltzea aldi baterako langile kontratatuei, plantillak egonkortzeko LEP zabala, Laguntza Taldeen Ratioak Antolatzeko Legea ezartzea, murrizketengatik galdutako erosahalmena berreskuratzea… Horiek guztiak lortzeko, elkarrekin lan egitera dei egiten dizuegu.

Ante la convocatoria de huelga, LAB recuerda que quien ha generado esta situación ha sido el Gobierno español, y anima a los profesionales de la medicina a reivindicar en positivo

Osasunbidea 2019/01/28

El SMN ha convocado varios paros para las próximas semanas alegando las malas condiciones laborales y la falta de interés del gobierno de Navarra para afrontar las necesidades de Osasunbidea: alta temporalidad, pérdida salarial, falta de personal…

LAB comparte la preocupación sobre estos problemas, pero tenemos que recordar que la totalidad de los recortes salariales se desarrollaron durante la pasada legislatura, con UPN en el Gobierno de Navarra y el PSOE y PP en el Gobierno del Estado. Han sido estos gobiernos de Madrid los que han impedido la renovación y ampliación de las plantillas y han sido los que restringen el autogobierno de Navarra para gestionar las condiciones laborales del personal a su cargo.

Es más, fue con Marta Vera, Consejera de Salud de UPN, cuando se nos amplió la jornada en 38 horas anuales (en el año 2012) y cuando se redujo la plantilla en más de 600 personas.

Entonces el SMN no se movilizó. Ni siquiera cuando esta consejera decidió desaprovechar la OPE de sanidad dirigiendo la tasa de reposición a cubrir plazas de jefaturas de servicio de medicina, que son provistas por personas que ya eran fijas; 89 plazas de medicina que estuvieron a punto de perderse. Por fortuna, el nuevo Gobierno lo corrigió y las convirtió en plazas de FEA.

El 2018 ha sido el primer año, desde 2009, en el que todo el personal ha recuperado poder adquisitivo. La subida salarial del año 2018 fue del 1,75% y la inflación ha sido del 1,2%; un 0,55% de mejora salarial. Además, una de las primeras medidas que se tomó por la nueva consejería fue el abono de la carrera profesional para el personal de medicina, bloqueado por UPN durante varios años.

Hemos recuperado y superado la plantilla de personal que existía antes de los recortes, han convocado un millar de plazas en la OPE, cientos de ellas para personal de medicina; la mayor cantidad de todos los estamentos.

Pero es cierto que sigue habiendo problemas, muchos de ellos impuestos desde el Gobierno de Madrid. Pero en LAB pensamos que hay que ser honestos, tanto cuando se señalan los problemas, como cuando se señalan a los responsables.

El SMN se queja de la falta de profesionales ahora, cuando hace 8 años el PP, el Colegio General de Medicina y varias sociedades científicas pactaron imponer unos números clausus que han provocado esa carencia.

Es cierto que, pese a la carencia de profesionales, los contratos basura y en precario se han mantenido para decenas de profesionales médicos, especialmente en Atención Primaria. Se ha generado una situación muy compleja, en la cual, durante años ciertos profesionales (normalmente fijos de contrato) acumulan, vía concepto de productividad, salarios astronómicos; mientras, compañeras y compañeros de profesión cubren contratos en precario de jornadas parciales o sólo guardias.

Entendemos que la situación del personal de medicina, como el resto, necesita de una revisión y que este Gobierno de Geroa Bai no ha realizado los avances necesarios para ello, pero el principal problema, la falta de profesionales, viene determinado por pactos y decisiones tomadas en Madrid.

LAB no va a apoyar la iniciativa del SMN, que tiene mucho de interés “particular” y poco de laboral, y llama a los profesionales de medicina a encauzar sus justas reivindicaciones en positivo, tal y como lo hace nuestro sindicato: ampliación de la carrera profesional y el grado de antigüedad al personal contratado temporal, OPE masiva para estabilizar las plantillas, implantación de la Ley de Ordenación de Ratios de Equipos Asistenciales, recuperación del poder adquisitivo perdido en los recortes… Desde aquí os animamos a unir fuerzas por estos objetivos.