twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share

Iktusen protokoloa eta Larrialdiak:
Aldiak labur daitezke eta laburtu behar dira; humanizatu behar da asistentzia

Osasunbidea 2018/01/02

Iktusa “denboraren menpe” dagoen patologia da, hots, erantzuteko aldia funtsezkoa gertatzen da istripu zerebro-baskularrak izan ditzakeen ondorioak ahalik eta txikienak suerta dakizkion hura pairatu duenari. Honi aurre egiteko profesional, bitarteko eta instalazio ugarik koordinatu behar dute. LABen irudikoz, Nafarroan, eta zehaztearren, Ospitaletegietan asko dago egiteke aldiak hobetzeko nahiz bitartekoak eta instalazioak optimizatzeko.

Nafarroan, urtero, aurrenekoz, 1.200 paziente pairatzen dute iktusa. Gaixotasun-zamari dagokionez, bigarren lekua hartzen du, oro har, bigarren heriotza eragilea da, eta helduen artean, epe luzeko baliaezintasunen edota ezgaitasunen arrazoi nagusiena da.

Funtsezko da Iktusaren hasiera eta diagnostiko eta tratamendu espezializatua jaso arteko aldia urritzea. Diagnostiko goiztiarra, larrialdietako taldeen aktibazioa eta ospitalera iristean aurretiko koordinazioa funtsezkoak dira. Kasu jakin batzuetan (iktusa pairatu duten pazienteak < 6 ordu, gabezia iraunkor batez eta aldez aurretik bizi-kalitate ona izan badute), 4,5 eta 6 ordu arteko aldeak erabiltzen dira, behin, diagnostikoa egin dela, pazientearen tratamendu tronbolitikoa ezartzeko. Honez gain, atentzio sanitarioari dagokionez, pazientea C.H.N.-ren larrialdi atetik sartzen denetik tratamendua ezartzen zaion arte, ez daitezke 45 minutu baino gehiago igaro. Horri esaten diogu “ate-erpin” aldia.Ate erpin
Iktusa patologia zorrotza dugu; maiz, eragindakoak, pazienteak eta hauen senideak ustekabean harrapatzen ditu. Denek esperientzia traumatikoa pairatzen dute, non pazienteak, askotan, ez dezakeen ulertu suertatzen ari zaiona, eta senideek ez diren jabetzen, berandu den arte, gertaerak izan dezakeen garrantziaz eta eragindakoaren bizitza eten dezakeela.

Iktusa pairatu duen norbaiti Ospitaletegira iristean, ondorengo gertaera-segida suertatzen zaio:

Pazientea artatuko dute ordurako gainezka dagoen C.H.N.-ko larrialdietako bizkorketa-gelako profesionalek; haiek egonkortuko dute, eta irudi-proba egin ondoren, neurologia-adituek egokien irizten duten tratamendua aginduko dute. Ez dago artatzeko gela berezirik; hori dela-eta artatzen ari diren beste pertsonekin partekatzen dute gela; senideek ere ez daukate zain egoteko gune espezifikorik.

Larrialdietako eskanerra C.H.N.-ren larrialdietako egoitza berriaren solairu-sotoan dago. Ez daiteke bizkorketa-gelatik hara igogailuan zuzenean joan; hori dela eta gaixoa kontsulten gunetik eta balioaniztun gunetik eraman behar izaten dute, non hauetan, larrialdiko zaintza behar duten gaixo gehienak eta hauen senideak pilatzen diren. Gainera, eskanerra libre egon beharko litzateke, eta pazientea egoera kritikoan egonik, zaintza ugariak behar dituenez, horren eraginez aldiak zabaltzen dira.

Behin eskanerra egin dela, litekeena da pazienteak tratamendua behar izatea edota beste unitate batera eraman beharra. Tratamendu tronbolitikoa bertan egin ohi da, eskaner-unitatean edota E pabilioian eskanerra eta iktus-unitatea bereizten duen korridorean.

Nafarroako ospitale zaharreko sotoetan 10 minutu baino gehiago goiti-beheti, pazientea egoera kritikoan, tratamendu erasokor bat egin behar dela eta senideak batek daki non dauden zain; azkenean, oso zaharkituak dauden instalazioetara iristen gara, iktus-unitatera alegia. Instalazio hauen egoera ez du inolako zerikusirik bertze batzuekin, non operazio-gelak, zainketa intentsiboetako unitateak edota kardiologia-unitateak berriak diren.

CHNJoan den azaroan Nafarroako gobernuaren lehendakariak eta haren osasun kontseilariak aurkeztu zutenez, Nafarroako Osasun Sistema Publikoa Humanizatzeko estrategiak, jaso ohi duen gizatasunaz, erabiltzaileen asetasuna duela xede. Osasun Sail horrentzat lehentasuna duen proiektu batez ari gara. Hartan, bost lan ildo nagusi sartzen dira (humanizazioaren kultura, amultsutasuna tratuan, informazioa-harremana, inguruaren egokitasuna eta kudeatzeko arauak). Hainbat ekimen hartzen dira gogoan ere, besteak beste, hiltzear dauden pazienteentzat banakako gela bermatzea, Heriotza Duinerako Behatokia abiaraztea edo bestela, Larrialdietako Zerbitzuetan dauden itxaron aldiei buruzko informazioa ematea.

LAB sindikatuak eskatzen du behin betikoz amaiera eman diezaiotela ospitaleko sotoetatik pazienteak joan-etorrian ibiltzeari, are gehiago kontuan hartzen badugu CHN-ren larrialdietako eraikuntza erdi hutsa dagoela eta gutxiegi erabiltzen dela. Aldiak laburtu eta asistentzia humanizatu nahi badugu, badaukagu eraikin bat, “Navarra Arena hospitalario” izenekoa; Nafarroako gobernuak erabilera egokia eman diezaioke larrialdien zerbitzuari, batez ere, “denboraren menpe” dauden larrialdiak hobetu daitezen.

Protocolo del Ictus y Urgencias:
Se puede y se debe acortar tiempos y humanizar la asistencia

Osasunbidea 2018/01/02

El ictus es una Patología “tiempo dependiente”, es decir, el tiempo de respuesta es fundamental para que las posibles secuelas derivadas de un accidente cerebro vascular tenga las menores repercusiones para las personas afectadas. Para hacerle frente se requiere la coordinación de gran número de profesionales, medios e instalaciones. Desde LAB creemos que en Navarra, y concretamente en el Complejo Hospitalario, hay mucho camino por hacer para mejorar tanto los tiempos como la optimización de medios e instalaciones.

En Navarra 1.200 pacientes padecen cada año un primer ictus. Ocupa el segundo lugar en cuanto a carga de enfermedad, es la segunda causa de muerte global y es la causa más importante de invalidez o discapacidad a largo plazo en personas adultas.

Es fundamental disminuir el tiempo entre el inicio del Ictus y el acceso a un diagnóstico y tratamiento especializado. El diagnóstico precoz, la activación de los equipos de emergencias, y la coordinación previa a la llegada al hospital es primordial. Se manejan tiempos entre 4,5 horas y 6 horas en determinados casos (pacientes con ictus < 6 horas con un déficit persistente y buena calidad vida previa) para la instauración del tratamiento trombolítico del paciente una vez realizado el diagnostico. Asimismo, en términos de atención sanitaria, desde que el paciente entra por la puerta de urgencias del C.H.N hasta que se realiza el tratamiento, no deben pasar más de 45 minutos. Es lo que se conoce como el tiempo “puerta aguja”.

puerta aguja

El ictus es una patología aguda, que en muchas ocasiones pilla de improviso a todas las personas afectadas, paciente y familiares. Todos ellos sufren una experiencia traumática donde el paciente en muchos casos ni entiende, ni puede entender lo que está sucediendo y los familiares no son conscientes hasta demasiado tarde, de la gravedad que puede tener el episodio y que puede acabar con la vida de la persona afectada.

Cuando una persona afectada de ictus llega al Complejo Hospitalario se produce la siguiente secuencia:

El paciente es atendido en la sala de reanimación de urgencias del C.H.N. y por los y las profesionales de la ya sobresaturada urgencia, que lo estabilizarán y, tras las pruebas de imagen, instaurarán el tratamiento que especiallistas en neurología estimen adecuado. No existe sala especial de atención, por lo que comparten sala con otras personas atendidas, los familiares tampoco tienen un sitio específico de espera.

El escáner de urgencias está situado en la planta sótano del nuevo edificio de urgencias del C.H.N. No hay acceso directo mediante ascensor desde la zona de reanimación, por lo que el paciente debe ser paseado por la zona de consultas y zona de sala polivalente donde se hacinan la mayoría de los pacientes que necesitan cuidados de la urgencia y sus familiares. Además, el escáner debe estar libre pero, con un paciente crítico, debido la cantidad de cuidados que necesita, hace que los tiempos se extiendan.

Una vez realizado el escáner, puede que el paciente necesite tratamiento o derivación a otra unidad. El tratamiento trombolítico se realiza in situ, en el escáner o por el pasillo que separa el escáner de la unidad del ictus situada en el pabellón E.

Más de 10 minutos por los sótanos del antiguo hospital de navarra, con un paciente crítico, con un tratamiento agresivo y con los familiares esperando no se sabe dónde, para llegar a unas más que obsoletas instalaciones, que es la unidad del ictus y que contrastan de forma escandalosa con otras instalaciones, como nuevos quirófanos, UCIs o las unidades de cardiología.

 

CHNLa Estrategia de Humanización del Sistema Sanitario Público de Navarra, presentado por la presidenta del gobierno de Navarra y el consejero de salud, este pasado noviembre, busca mejorar la satisfacción de las personas usuarias con el trato humano que reciben. Se trata de un proyecto prioritario para el Departamento de Salud, que incluye cinco grandes líneas de actuación (cultura de la humanización, calidez de trato, información-comunicación, adecuación del entorno y directrices para la gestión), y numerosas acciones como garantizar habitaciones individuales para pacientes terminales, la puesta en marcha del Observatorio de Muerte Digna o facilitar información sobre los tiempos de espera en los Servicios de Urgencias, entre otras.

Desde el sindicato LAB pedimos que se acabe la peregrinación de pacientes por los sótanos del hospital, mucho más si tenemos en cuenta que el edificio de urgencias del CHN se encuentra semivacío e infrautilizado. Si queremos acortar tiempos y humanizar la asistencia, tenemos un edificio, “Navarra Arena hospitalario”, al que el gobierno de Navarra puede dar el uso adecuado para mejorar las urgencias y sobre todo las urgencias “tiempo dependientes”.