twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share

sukaldeak

Situación insostenible de la plantilla de las cocinas hospitalarias

Sukaldeak. Lan duina orain!!

Osasunbidea 2017/06/22

LABek elkarretaratzea egin du gaur goizean Nafarroako Ospitalguneko haur-amaren eraikinaren sarreran ospitaletako sukaldeetan lehengoratze publikora egin denetik jasaten ari den egoera salatzeko.

Sukaldeak guztiz lehengoratzea onuragarria izanik, ikuspuntu guztietatik zalantzan jartzen ez bada (laneko, sindikatuko, politika eta batez ere sorospen ikuspegitik), gurea Osasunbideko langileen sindikatua denez, ez dezakegu ezikusiarena egin gure sukaldeko lankideek adierazten digutenean pairatzen ari diren prekarietate eta nekagarritasun baldintzak.

Sukaldeen kudeaketa publikoa berreskuratzeko jarri duten ilusio guztia ezerezean geratzen da, egiaztatu dutenean lehengoratzeak eragin litzakeen desdoitze logikoak handiagoak direla (Mediterránea de Catering-ek sukaldeko baliabideak utzi dituen egoera kaskarrak larriagotzen du egoera).

Ez gara egokitze aldi huts batez ari, ekoizpen atalak, sukaldeko lanei ekiteko egin plangintzan, arduragabekeria erakutsi du; teorian, duela 10 hilabete lantzen ari diren honetan.

Lanpostuak eta zereginak antolatzean agertu den utzikeria nabarmena izan da, lanean hasi berriei egokitu zaielako langintza osoa, ordutegiak eta egutegiak lantzea barne.

Langileak zerbait eskatzen ari badira buruzagitzek erabakitzea eta antolatzea da, langile berrientzat abegi-egitasmoa garatzea, lanpostuak eta eginkizunak esleitzea, araudiari egokitutako ordutegiak eta txandak ezartzea, lan irizpideak bateratzea, laneko arriskuen prebentzioa egitea, tresneria akastuna berritzea, edo bertzela, hasberriak diren langileei asegurantza ematea, bertzerik ez, buruzagitzakoen eraginkortasun eza ezkutatu nahian erantzun gaiztoak eman beharrean.

Gaitasuna eta proiektuarekin bat egiten duten aginte-koadroak behar ditugu. Sukalde publikoa desegitean eta Mediterránea de Cateringeko irregulartasunen ezkutaketan lagundu zutenek betetzen zuten lanpostuei eusteari burugabekeria deritzagu. Ez gara hautu zentzudun batez ari, guztiz kontrakoaz baizik.

Badakigu UPNren jarauntsi edo herentzia guztiak pozoitsuak direla; hala ere, ohiturei eutsita, haiek betikotu daitezela lortu dugu soilik.

Cocinas. Solución Ya

Osasunbidea 2017/06/22

LAB ha realizado esta mañana una concentración en la entrada del edificio materno-infantil del Complejo Hospitalario de Navarra para denunciar la situación que se está viviendo en el servicio de cocinas hospitalarias desde su reversión como servicio público.

Partiendo de que la reversión total de las cocinas del complejo es un hecho positivo, sin cuestionamiento desde todos los puntos de vista (laboral-sindical, político y sobre todo asistencial), como organización sindical de la plantilla de Osasunbidea no podemos mirar hacia otro lado cuando nuestras compañeras-os de cocinas nos comunican las condiciones de precariedad y penosidad que padecen.

Toda la ilusión que han puesto en la recuperada gestión pública de la cocina se desvanece cuando han comprobado que lo que podían ser los desajustes lógicos de una reversión (agravados por la situación penosa de medios materiales en que deja Mediterranea de Catering la cocina) van más allá.

No es una mera cuestión adaptativa, es una cuestión de negligencia en la planificación de la puesta en marcha de la cocina en la parte de producción, en la que, en teoría, se lleva 10 meses trabajando.

La dejación en la organización de puestos y tareas del personal ha sido notoria, se ha delegado en la plantilla recién incorporada toda esa labor, incluida la elaboración de horarios y calendarios.

Si algo está demandando esta plantilla es unas jefaturas resolutivas y eficientes que diseñen y apliquen esquemas de gestión y organización, que desarrollen un plan de acogida para la nueva plantilla, la asignación de puestos y tareas, el establecimiento de horarios y turnos ajustados a normativa, la unificación de criterios de trabajo, la prevención de riesgos laborales, la reposición de material defectuoso o simplemente dar confianza a una plantilla novata en vez de malas contestaciones con las que pretenden ocultar su ineficacia.

Se precisa unos cuadros de mando capacitados e identificados con el proyecto. Que sigan en sus puestos quienes colaboraron en el desmantelamiento de la cocina pública y en el ocultamiento de las irregularidades de Mediterránea de Catering es un despropósito. No es una opción inteligente, más bien todo lo contrario.