Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 
ADM carrera1

LABek konpromisoa eskatu du Administrazio Publikoetako langile guztientzako lanbide karrerari buruzko legeaz eztabaidatzeko

Administrazioa 2019/03/05

LAB sindikatuak Lanbide Karrerari/Lanbide Garapenari buruzko lege proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Gobernuaren erregistroan eta Parlamentuaren erregistroan. Proposamen horretan, lanbide karrera/garapena Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztioi ezartzeko sistema zehaztu du. Horrekin batera, konpromisoa eskatu die talde parlamentarioei maiatzaren 26tik aurrera hasiko den legealdian proposamena eztabaidatzeko.

Joan den otsailaren 27an, LABek lanbide karrera/garapena Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztiei aplikatzeko lege proposamen bat erregistratu zuen Nafarroako Diputazioan. Proposamen horretan aldarrikatzen da lanbide karrera langile guztiei onartzea, gaur egun soilik osasun arloko sektore batzuek daukaten sistema gainerako langileei ere zabaltzeko. Horregatik, Administrazioko arlo eta maila guztietako ordezkariak egon ziren dokkumentua aurkezteko ekitaldian. Proposamenean, mailaz igotzeko prozesua arautzen da, horretarako behar diren irizpideak zehaztuz.

LABen proposamenak 23/2016 Foru Legea du oinarri, medikuntzako eta erizaintzako langileentzako lanbide karrera ezarri zuena. Helburua da sistema hori Nafarroako Gobernuko langile guztiei zabaltzea; izan ere, LABek, klaseko sindikatua den aldetik, beti defendatu du langile guztiek aukera izan behar dutela prestakuntza jasotzeko eta lanbidean gora egiteko, betiere parametro batzuk betez gero eta, horren ordainean, konpentsazio ekonomiko batzuk jasoaz. LABen iritziz, prestakuntza hori oso lagungarria izaten da langile publikoek herritarrei ematen dieten zerbitzua hobetzeko bidean.

Talde parlamentarioek ere hartu dute proposamena

Lanbide karrerari/garapenari buruzko legearen proposamena, Nafarroako Gobernuari igortzeaz gainera, gaur egun Nafarroako Parlamentua osatzen duten talde guztiei ere helarazi die LABek. Horregatik, agiriaren zenbait kopia sartu zituen Nafarroako Parlamentuaren erregistroan: alderdi bakoitzarentzat kopia bat. Ongi jakin arren legealdi hau bukatzear dagoela, LABen helburua da talde parlamentarioek hitza ematea hurrengo legealdian gure proposamena eztabaidatuko dutela, zeinahi ere delarik hurrengo Parlamentuaren osaera. Gainera, Osasunbidean LABeko ordezkari den Txomin Gonzálezek iragarri zuen bilera bat eskatuko duela Nafarroako Parlamentuko alderdi politiko guztiei proposamenaren gaineko informazioa emateko.

LAB solicita compromiso para debatir una ley de Carrera Profesional para todo el personal de la administraciones públicas

Administrazioa 2019/03/05

LAB ha presentado una propuesta de ley de Carrera/Desarrollo profesional en los registros tanto del Gobierno de Navarra como del Parlamento foral. El sindicato ha elaborado una propuesta que plantea la aplicación de un sistema de Carrera/Desarrollo Profesional para todo el personal dependiente de las administraciones públicas navarras. Con ella, ha solicitado a los grupos parlamentarios que actualmente componen la Cámara su compromiso para debatir dicha propuesta en la legislatura que se iniciará tras el 26 de mayo.

El pasado 27 de febrero LAB presentó en el registro de la Diputación de Navarra un texto que recoge una propuesta de ley para establecer un sistema de Carrera/Desarrollo Profesional para todos los trabajadores y trabajadoras de las diferentes administraciones. Esta propuesta busca ampliar el ámbito de aplicación del sistema de Carrera Profesional actualmente limitado a algunos sectores sanitarios. Por ello, en el acto para registrar el documento, estuvieron presentes representantes de LAB de todos los ámbitos de la Administración y de todos los niveles. La propuesta, asimismo, pretende regular el proceso de subida de nivel estableciendo los criterios a los que se atenderá para ello.

Esta propuesta ha sido elaborada a partir de la Ley Foral 23/2016, que establecía la Carrera Profesional para el personal de medicina y enfermería, y es un intento por ampliarlo a todo el personal del Gobierno de Navarra, ya que el sindicato LAB, como sindicato de clase, apoya que todo el personal público pueda formarse y avanzar profesionalmente, cumpliendo ciertos parámetros y obteniendo compensaciones económicas por ello. LAB defiende que esa formación revierte sobre el servicio que los empleados y empleadas públicos ofrecen a la ciudadanía.

También a los grupos parlamentarios

Además de dirigir la propuesta de ley de Carrera/Desarrollo profesional al Gobierno de Navarra, LAB también hizo llegar el documento a todos los grupos que componen en la actualidad el Parlamento de Navarra. Para ello, registró varias copias, una por partido, en el Parlamento navarro. Aun siendo conscientes de que esta legislatura está llegando a su fin, el objetivo del sindicato es conseguir por parte de los grupos parlamentarios el compromiso de que en la legislatura siguiente debatirán la propuesta, tenga la Cámara la composición que tenga. Asimismo, Txomin González, representante de LAB en Osasunbidea, anunció que convocará a todos los grupos políticos con presencia en el Parlamento foral a una reunión informativa al respecto.